2019-09-25 Udal bilkura

Beti bezala eta herritarra informatzeko asmoz, jarraian gure taldeak 2019-09-25eko udal bilkuran esandako gehientsuenak irakurri ditzazkezue:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

ADOS

 

2.- 2020 ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena.

Ikusten da guk pasa den urtean eginiko eskakizun batzuei buelta bat eman diezuela eta eskertzekoa da:

-Gure taldeak pasa den urtean aipaturiko famili ugarien hobariak, berauek dituzten diru sarreren arabera ematen saiatuko zarete eta eskertzen da.

Baina badira aspalditxo adostu ezin ditugun beste hainbat ere:

-Beste herriekin alderatuz, goitik ditugun zergak ez dituzuela igoko aurreratu zeniguten, baina etxebizitzen IBI-ak %8-9 jaistea eskatuko luke beste herrien batez bestekoan egoteko, beraz %1a ez igotzeak ez du asko suposatzen, oraindik beste herriekin dugun aldea murrizteko eta pasa den urtean jo zenuten “pelotazoak” bere horretan jarraituko du. Herritarrak ondo ulertzeko, beste herriekin konparaketa egin ezkero etxebizitzen IBI-a %9a gehiago ordaintzen ari garela eta industriala %2,5a gutxiago eta hori aldatzeko borondaterik ez duzuela agertzen alajaina. Ez dakit zer arrazoi dituzuen horretarako, baina gure ustez herritarrek asko eskertuko lukete horren zergatia ezagutzea. Beraz, gure taldeak urte askoz indarrean egon den irizpen bera mantentzea besterik ez du eskatzen, hau da, gure herrian kobratzen diren zergak ondoko beste 19 herriekin  alderatuz batez bestean kokatzea, konparazio horretan besteak baino garestiago bagara zerga jaistea eta merkeagoak garenetan altxatzea, esan bezala urte askotan udaletxe honetan indarrean egon den irizpena jarraituz.

Hori horrela jarraian izendatuko ditugun proposamenak talde bakoitzaren arrazoiak azalduz bozkatzea eskatuko nizueke:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1.EMENDAKINA

Etxebizitzen IBIa %9an jaitsi.

 

 

UDAL GOBERNUA
2019   2019  
HERRIA OHZ
BIZITEGI
HERRIA OHZ
BIZITEGI
1 TOLOSA 0,30810 1 TOLOSA 0,30810
2 AZPEITIA 0,30740 2 AZPEITIA 0,30740
3 ARETXABAL. 0,26220 3 ARETXABAL. 0,26220
4 DEBA 0,24500 4 DEBA 0,24500
5 AZKOITIA 0,23320 5 ELGOIBAR 0,23300
6 ELGOIBAR 0,23300 6 HONDARRABI. 0,22920
7 HONDARRABI. 0,22920 7 ORDIZIA 0,22800
8 ORDIZIA 0,22800 8 OÑATI 0,22130
9 OÑATI 0,22130 9 LEGAZPI 0,21300
10 LEGAZPI 0,21300 10 ZUMAIA 0,21290
11 ZUMAIA 0,21290 11 AZKOITIA 0,21220
12 PASAIA 0,20840 12 PASAIA 0,20840
13 BERGARA 0,20650 13 BERGARA 0,20650
14 BEASAIN 0,20500 14 BEASAIN 0,20500
15 ZUMARRAGA 0,20190 15 ZUMARRAGA 0,20190
16 URRETXU 0,20140 16 URRETXU 0,20140
17 HERNANI 0,19790 17 HERNANI 0,19790
18 USURBIL 0,18880 18 USURBIL 0,18880
19 OIARTZUN 0,18080 19 OIARTZUN 0,18080
20 ANDOAIN 0,17000 20 ANDOAIN 0,17000

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2.EMENDAKINA

IBI industriala %2,5a igo.

 

UDAL GOBERNUA
2019   2019  
HERRIA OHZ
INDUSTRIA
HERRIA OHZ
INDUSTRIA
1 OÑATI 0,56979 1 HERNANI 0,60000
2 HERNANI 0,60000 2 BEASAIN 0,60000
3 BEASAIN 0,60000 3 ORDIZIA 0,60000
4 ORDIZIA 0,60000 4 PASAIA 0,60000
5 PASAIA 0,60000 5 TOLOSA 0,60000
6 TOLOSA 0,60000 6 AZPEITIA 0,60000
7 AZPEITIA 0,60000 7 ARETXABALETA 0,60000
8 ARETXABALETA 0,60000 8 DEBA 0,60000
9 DEBA 0,60000 9 LEGAZPI 0,58500
10 LEGAZPI 0,58500 10 AZKOITIA 0,58025
11 HONDARRABIA 0,57510 11 HONDARRABIA 0,57510
12 USURBIL 0,56870 12 OÑATI 0,56979
13 AZKOITIA 0,56610 13 USURBIL 0,56870
14 ZUMAIA 0,53930 14 ZUMAIA 0,53930
15 OIARTZUN 0,53760 15 OIARTZUN 0,53760
16 BERGARA 0,52230 16 BERGARA 0,52230
17 ANDOAIN 0,52000 17 ANDOAIN 0,52000
18 ZUMARRAGA 0,51100 18 ZUMARRAGA 0,51100
19 ELGOIBAR 0,48000 19 ELGOIBAR 0,48000
20 URRETXU 0,43700 20 URRETXU 0,43700

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3.EMENDAKINA

Landa-lurretako IBIa %4,5 jaitsi.

UDAL GOBERNUA
2019   2019  
HERRIA OHZ
LANDALUR
HERRIA OHZ
LANDALUR
1 OIARTZUN 1,1000 1 OIARTZUN 1,1000
2 ANDOAIN 1,1000 2 ANDOAIN 1,1000
3 ARETXABALETA 1,1000 3 ARETXABALETA 1,1000
4 ELGOIBAR 1,1000 4 ELGOIBAR 1,1000
5 OÑATI 1,1000 5 OÑATI 1,1000
6 BERGARA 1,1000 6 BERGARA 1,1000
7 HONDARRABIA 1,0896 7 HONDARRABIA 1,0896
8 AZKOITIA 1,0711 8 HERNANI 1,0494
9 HERNANI 1,0494 9 ORDIZIA 1,0250
10 ORDIZIA 1,0250 10 AZKOITIA 1,0229
11 AZPEITIA 1,0100 11 AZPEITIA 1,0100
12 TOLOSA 1,0000 12 TOLOSA 1,0000
13 LEGAZPI 0,9540 13 LEGAZPI 0,9540
14 URRETXU 0,9510 14 URRETXU 0,9510
15 PASAIA 0,9485 15 PASAIA 0,9485
16 DEBA 0,9240 16 DEBA 0,9240
17 ZUMARRAGA 0,8390 17 ZUMARRAGA 0,8390
18 USURBIL 0,8239 18 USURBIL 0,8239
19 BEASAIN 0,7637 19 BEASAIN 0,7637
20 ZUMAIA 0,7218 20 ZUMAIA 0,7218

 

Esan behar hiri lurren plusbalioa ere taulan begiratu ezkero merkeago dela dirudiela, baina zerga honetan beste zenbaki batzuk ere kontutan hartzen direla informatu gara kontu-hartzailetzan eta azken finean beste herrien parean izango ginatekeela.

 

Taula horretatik at dauden beste zerga/tasa batzuk ere aldatzeko edo berriro ezartzeko prest egongo ginateke eta hemen ere talde bakoitzaren bozka arrazoitua eskatuko genizueke:

-Etxe hutsak: Gai honetan ere urteroko berdina. Herrian etxebizitza bat alokatzeko arazoak dauden bitartean, egokiena etxe hutsak alokatzea dirudi, beste erabilerarik aurreikusten ez bazaio behintzat, hau da jabeak ezertarako erabilerarik eman nahi ez badio eta etekinik atera beharrik ez badu, ekonomikoki beharrik ez duen seinale, beraz behar gehiago dutenentzat zerga altuxeagoa ordaintzeak ez dio ardura handirik eragingo. Beraz hau da 4.emendakinak dioena:

4.EMENDAKINA

Gure herrian etxe hutsen zerga indarrean egon zenean ez zuen inongo arazorik eman eta orduan zegoen zerga berreskuratzea eskatzen dizuegu beste taldeen adostasunarekin.

5.EMENDAKINA

Gure taldetik, gehien kontsumitzen eta kutsatzen duten kotxeen jabeak zigortzera ez zaituztegu bultzatu nahi, baina hobariak emateko arrazoirik ez dugu ikusten eta hobari hori kotxe historikoei ematea eskatzen dugu soilik.

 

-Zaborraren tasan, oker batzuk zuzentzeko borondatea ere azaldu duzue, tabernek dituzten almazenetan eta ekoizle handiek industrialdeetan dituzten edukiontzietan adibidez, baina gure taldeak garrantzia handia ematen dio herritarra informatuta izateari eta gure herrian kobratzen denak informazioa ezkutatzera gehiago garamatza argitzera baino. Adibide bat jarriko dut, ea horrela denok ulertzeko errazagoa egiten dudan. Pentsa Azpeitiar bat Azkoitiar bati zuzentzen zaiola eta “hi!! Azpeitiyen zaborran tasie mordue ordaitzeiau. Zuek azkoitiyen zenbat?” galdetzen diola. Normalena momentuan erantzuna ez jakitea eta gero etxera iritsitakoan zaborraren faktura begiratzea litzateke eta hurrengo batean azpeitiarra berriro ikustean adibidez “Ba guk gutxtixo zuek baño” erantzutea. Azpeitiarraren datuak ez dakit nondik ateratakoak izango ziren, baina azkoitiarrarenak ez dira zuzenak. Hau da, azkoitiarrak faktura horretan jartzen duena baino gehiago ordaintzen du zaborra %20bat gehiago nahiz eta ordainketa hori beste zerga/tasa batzuetan kamuflaturik egon. Guk  ez dugu eskatzen herritarrari oroar zerga/tasa gehiago kobratzea, kobratzen denaren informazio argia ematea soilik eta hau bide bat izango litzateke.

Hau da, aurten ere urtero eskatzen dizueguna eskatzera gatozkizuela berriro ere, mesedez zaborraren tasa lehenbailehen zuzentzeko, gure taldeak behintzat herritarrei iruzurra egiten ari garen sentsazioa dugulako.

 

 

 

 

 

6.EMENDAKINA

Zaborraren tasa igotzea eskatzen dugu, bere estaldura ahal den neurrian %100era hurbilduz.

 

 

Beraz gure kalkuluen arabera:

-Etxebizitzen IBIan: -135.000€

-IBI industrialean: +13.000€

-Landa-lurretako IBIan: -2.000€

-Etxe hutsak: +80.000€

-Kotxe zaharrak: +15.000€

-Zaborraren tasa: +150.000€

120.000€ gehiago bilduko genituzke herrian behar gehien dutenei  eta adibidez zaborraren tasa ordaintzeko gai izango ez balira, hobariak/laguntzak emateko gizarte/ongizate saila indartuz.

 

 

3.- 2020 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargunea Institutuko tarifen onespena.

Pasa den urteko erantzun berdin berdina emango dizuegu, KPI-aren igoera salbuetsita, oroar tasak berdin berdin jarraitzen dutelako.

Guk Zumba, Aerobik-Step, Gorputz tonifikazioa, GAP, Aquagim eta honelako beste jarduera batzuk Cicling edo pilatesen prezioekin  alderatuz askoz ere  merkeago zirela ohartu ondoren, beste herriekin konparaketa bat egitea pentsatu genuen, Azpeitia, Zumaia, Elgoibar, Zarautz eta Tolosarekin hain zuzen ere eta konklusio batera iritsi ginen. Cicling eta pilates jardueretan prezio antzekoak ditugula, baina goian aipaturiko beste jardueretan (guk zumbarekin egin genuen konparaketa) askoz ere baxuagoa. Beraz, erabiltzaileak ez direnak, erabiltzaileak jarduera hauetan ordaintzen ez dutena ordaindu ez dezaten, %10eko igoera eskatzen dugu askoz ere baxuago dauden jardueretan eta hala eta guztiz ere gure prezioa batez bestekoa baino baxuagoa izango litzateke.

Ikusirik guk egin dugun lanketa hau ez duela beste inork egin eta beraz guri arrazoia eman edo kentzeko argudiorik ez dagoela, guk gurean jarraitu eta ezetz bozkatuko dugu.

Pasa den urtean, paper eta korreo elektroniko bidez, luzatu genizuen taula konparatiboa oraindik eskuan izango duzue, baina horrela ez balitz, ez dugu inongo arazorik  berriro ere denoi zabaltzeko.

 

 

4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

Antolakuntzako azken batzordean legealdi plana burutzen ari zaretela informatu gaituzue. Berri honek asko poztu gaitu eta plan hau onartzean beste taldeok kontutan hartzen gaituzuela ikusiko bagenu, behar bada gure bozka aldatzeko posibilitatea aztertuko genuke, baina bitartean kontra bozkatuko dugu.

 

 

5.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: klima aldaketaren aurka konpromiso zehatzak hartzeko mozioa.

Ondo dakizue guk horrelako mozioetan ez dugula sinesten eta beti bezala, udal batzordeetan lantzera gonbidatzen zaituztegula. Gaurko udal bilkura honetan ere, gure taldeak, aurretik batzordeetara eraman dugun gai bat ekarri du, asko kontsumitu eta kutsatzen duten kotxe zaharren hobariak kentzearena alegia. Tabernetan plastikozko basoekin sortzen den arazoa ekiditeko ere proposamena aurkeztu genuen Andramaxen aurretik eginiko bileran. Herriko barandila azpietan sareta gehiago jartzeko ere aurrekontuetan diru partida bat bideratzeko ahalegina egin genuen.

Gure jokamoldea hau da, urtean behin, eguna iristen denean, horrelako mozioak bozkatuz, ez dugulako aurrerapausorik ematen.

EAJ eta PSE alderdiek egin nahi dituzten aldaketen gain berriz, gure herrian eragin apurren bat izan lezaketen puntuak ezabatzen dituzte eta mozioa hitz antzuetara bideratzen dute.

Beraz beti bezala honelako mozioak aurkeztearen aurka azalduko gara.

 

6.- Batzorde informatzaileetako kideen aldaketaren berri ematea.

 

7.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

8.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

9.- Galde-erreguak.

Azken udal bilkuran Floreagako igogailuaren inguruan  eztabaida sortu zen eta luzatzen ari zela oharturik momentuz  bukatutzat ematea iruditu zitzaidan onena, nahiz eta nire ustez arrazoia izan, jarraitu aurretik, nahiago nuelako eskuetan datu zehatz batzuk izatea.

Proiektua lizitaziora zergatik ez zen ateratzen galdetu ostean sortu zen eztabaida, gaur bozkatu dugun aktan gogorarazten du eta literalki horrela dio:

“…Jose Joakin Etxaniz jaunak lau batzorde pasa ondoren, bi

Antolakuntzakoak, eta bi Lurraldekoak, orain pleno batean azalpen hauek

ematen hastea harritzen duela esan du, batzordeetan azaltzea izango

litzatekeela normalena.

Bera zain zegoela eta notiziarik ez zuenez, eta informaziorik eman ez

ziotenez arduratu egin zela dio.

Ana Azkoitia andreak Jose Joakin Etxaniz jaunari zuzenduz galdetzeko

esan dio, galdetu duen bakoitzean erantzuna eman zaiola eta ateak irekita

dituztela. Egunerokotasunean pasatzen diren gai guztiak, espediente guztiak

ezin direla batzordeetara eraman.

Jose Joakin Etxaniz jaunak Floreagako atzerapena ez dela egunerokotasunaren gauza bat deritzo, hori baino askoz ere serioagoa dela.

Alkate Jk. batzorde bukaeratan galderak egiteko tartea izaten dela

adierazi du, eta zerrenda luzea izaten dela sarritan, Jose Joakin Etxaniz jaunak

ere eramaten dituela. Horrelako garrantzia ematen bazion eta erantzun horren

zain bazegoen batzordean galdetu behar zuela esan dio ondoren…”

 

Nik banekien batzorderen batean Floreagako igogailuaren lehentasuna aipatu nuela eta harrezkero luzatu diguten antolakuntzako akta batean garbi azaltzen da eta berriro ere bertan jartzen duena literalki irakurriko dizuet. Elkargunean Anaitasunak eskaturiko futbol zelai berria egiteko dirua ipintzea bozkatu behar zenean, nire erantzuna hauxe izan zen:

“…Gure lehentasuna Floreagako igogailua da…”

 

Beraz, nire ustez, gure taldearen kezka nahiko garbi azaldu genuela uste dut, zuek esan bezala batzordeetan esan beharrekoa aurretik esanda zegoela iruditzen zait eta behar bada okerra entzun behar zutenenen artean dagoela.

FacebookTwitterGoogle+

AZKOITIA BAI -2018 AURREKONTUAK-

Hemen dituzue gure taldeak, gure herrirako, jorratu dituen aurrekontuak, zenbaki denak arrazoituta:

Pasa den urtean bezala, badira ados gauden partidak: Plaza berriko proiektua, zebra bideen konponketa, herriko argindarraren berrikuntza,… Gure taldeak eskaturiko bat ere sartu duzue, hori bai, bi urtez jarraian eskatua, eta arrisku gune bat zela ikusten genuelako, Aingeru kaletik (Isidro taberna aldamenetik) Floreagarantz doan bidezidorraren konponketa.

 

Urteetan, 13 eta 18 bat urte bitartekoen aisialdia, zuzenduko luken proiekturen bat ere eskatzen ari gara. Elkargunean, gazteriako atalean, igoera nabarmena egitera zoazte, osasun mahai komunitarioa ere abian duzue. Ez dakigu oraindik zer ondorio ekarriko dizkigun partida hauetan jarritako diruak, baina ea adin hauen onurarako den eta gure gazteen aisialdia zerbait zuzentzeko kapaz garen.

 

Hau dena argitu ondoren, eta egin duzuen lanaren errespetu osoz, guk, Azkoitiarron kontuak nola erabiliko genituzkeen, argitu nahi genuke.

Aurrekontuetan, diru kontuek garrantzi handia dutenez, nahiz eta azken finean helburu batzuk lortzeko tresna izan, urtero adosten diren tasa eta zergetatik hasi behar hitz egiten nahitaez, hortik baitator gero gastatzeko izango dugun kopuru handi bat, eta hori gure esku dago, Azkoitiar denon esku.

Gure taldeak urtero irizpen berdinak erabiltzen ditu eta uste dugu, beste edozein talderekin erraz adostu daitezkeenak direla.

Tasetan gastatzen dugunaren %100a jasotzera hurbildu, hau da, zaborra jasotzen 10€ gastatzen baditugu, herritarrengandik 10€ edo badaezpada 9€ jaso ( tasetatik debekatua baitago etekina ateratzea), eta ez 7€, azken finean, nahitaez  10€ ordaindu beharko baititugu, eta horrela, herritarrak, herriko gastuen errealitatea hobeto ezagutuko lukeelako.

-Eta zergetan berriz, beti erabili ohi izan dugun formula bera, Ondoko beste 20 herriren batezbestekoan kokatu etxe edo autoaren zerga ordaintzerakoan.

 

Zergetan nahiko adostasun dugu alderdi denok, baina ez tasetan.

Gure irizpideak jarraituz gero, zabor bilketan %100eko gastua tapatzeko, beste 300.000€ jaso beharko genituzke, baina momentuz 150.000€ jaso ezkero gu gustura.

Elkargunean ere jarduera batzuetan gure iritziz, 7.000€ gehiagoko  etekina atera behar genuke.

Etxe hutsen zergaren aldekoak garela ere askotan azaldu dugu eta gero zerga hau, gazteen alokairurako diru laguntzetan erabiliko genuke. Ba hemen ere beste 80.000€ bilduko genituzke.

Aurten, tasa/zergak eztabaidatzeko orduan, beste zerga-hobari bat salatu nahi izan dugu. Azkoitian 25 urte baino gehiago dituen autoei ematen zaien diru laguntza. “Kotxe historikoak” izango balira bezala ematen zaie, baina gure herrian ez dauka historikoa izan beharrik, auto zaharra izan ezkero bale. Hau da, gehien kutsatzen duten autoei hobariak ematen ari garela, eta horretan ere 8.000€ inguru ari garela gastatzen.

Badakigu tasa/zergak ezin direla orain aldatu, baina guk orduan ere berdina esaten genuen, beraz guregatik izango balitz, diru honek bilduta egon behar luke.

 

Tasa/zergak alde batera utzita, bada urtero kenduko genukeen beste partida bat ere, Prentsa zerbitzua: 69.000€ bestela ere nahiko propaganda eta agerraldi egiten direlako eta informazioa beste komunikabide batzuetatik aurretik emana egoten delako.

 

2017ko urte honetan, kreditu gehigarrietan ere 2 miloi euro gastatu dituzue zeuen nahieran, beraz aurrekontuetatik at, diru mordoxka izan duzue, zeuek nahi bezala gastatzeko. Gehiengo osoa duzuenez, zeuek aukeratzen dituzue non egin gastuak, eta ez dugu dudarik egiten, asko eta asko beharrezkoak izango direnik, baina gure taldearentzat bada bat, gastu handia duena eta onura gutxi ikusten dioguna, Jausorotik Altzibarrerako zubian egingo den 200.000€ko gastua, eta guk beste gauza batzuetan erabiliko genukeena eta dagoeneko alkatearen esku legokeena 2018ko aurrekontu hauetan txertatu edo ez.

 

Adibidez ikusi dugu Andramaxetako 15.000€ gehiago jarri dituzuela, baina gu San Andresei eta auzoetako festei ere bultzadatxo bat emateko prest egongo ginateke.

Anaitasunak urtean zehar laguntza asko jaso du eta Oteiza pilota taldeak aurrekontu hauetan gehikuntza berezi bat dauka. Beraz kirol talde hauek nahiko laguntza izango dutenez, gu beste taldeei ere % 5 gehituko genieke eta baita herriko taldeek sustaturiko ekintza musikal eta kulturalei ere, denera 19.925€.

 

Berdintasunean ere, pixkanaka aurrerapausoak eman ditzagun, Herriko talde feministarekin adostutako ekintza/jarduerei ere beste 5.000€, nahiz eta behar bada, erronkarik handiena ekintzak adostean legoken.

 

Gure herrian euskaraz irakurtzera gehien bultzatzen gaituen taldeari, hau da, Maxixatzeni %10eko igoera proposatzen dugu, 2.835€.

 

Urtero saiatzen gara, herrian, enpresa sorkuntza, hau da ekintzailetza sustatzen eta aurten ere orain pare bat urte Iraurgi Lantzenetik kendu zen haserako laguntza eskaintzeko asmoarekin jarraitzen dugu eta aurten ere 60.000€ jarriko genituzke.

 

Azken finean, pasa den urteko ildotik jo dugu aurten ere, baina baditugu aurtengoan ere bi ñabardura:

  • Ondoko beste herrietan arrakasta izan duen sorkuntzarako bekak bultzatuko genituzke, herriko sortzaileentzat, 12.000€kin lagunduz.
  • Azkoitiko igerilekuan aspalditxotik dauden arazoei ahal den epe laburrenean irteera egoki bat ematen hasteko 414.240€, gero eta herritar gehiagok egiten baitu igeri eta asko eta asko, toki faltagatik kanpoan gelditzen direlako dagoeneko. Behar bada kopuru hau ez da igerilekua hobetzeko nahiko diru izango, baina lehen bai lehen hasi beharko dugu ahal dena gordetzen/aurrezten, arazoa korapilatzen ari baita.

Urtean zehar irten litekeen arazoei aurre egiteko berriz, 2017ko gerakina erabiltzeko moduan egongo ginateke eta hor ere beste 750.000€ izango direla espero da.

Azkenean parke estalia ere egitekoak zaretela dirudi, nahiz eta oraindik tokiarekin baduzuen zalantzaren bat. Guk, beti hitz egin den tokia, aldatzea proposatzen baduzue, herri galdeketa bat egitea eskatzen dizuegu, herriak erabaki dezan, berak erabaki zuen parke horren kokapena.

Beraz gerakin horretako kopururik handiena, honelako ekintzetan erabiliko genuke, hau da, parte hartzean.

Beraz gure taldeak berriz ere garbi erakusten du, gehiago biltzearen aldekoak garela, gero Azkoitiarren onuran gastatu ahal izateko.

FacebookTwitterGoogle+

…txakurren buztena tente (3.atala)

Udal gobernuaren erantzunak aztertu ondoren, honako idatzi hau zuzendu genion EAJ/PNV eta beste talde guziei:

Azkoitia Bai – 2017ko AURREKONTUAK

Orokorrean badira hainbat partida ados gaudenak: Plaza berriko proiektua, zebra bideak konpontzea, herriko taldeei diru laguntza igotzea, berdintasunean ere,gazteen berdintasunean, partida igo duzue, baita lokal eta etxebizitza alokairuetan ere, interpretariaren partida guk ere eskatu bezala kendu egin duzue eta ez dugu dudarik egiten zuek jarritako beste partida asko ere beharrezkoak izango direla.

Oso gutxi dira gobernuaren aurrekontutik kenduko genituzkeen partidak:

-Prentsa zerbitzua: 69.000€ bestela ere nahiko propaganda eta agerraldi egiten direlako eta informazioa beste komunikabide batzuetatik aurretik emana egoten delako.

-Kreditu globala: 40.000€tik, 20.000€ra jaitsi, bestela ere gobernutik kreditu aldaketa ugari egiten dituzuelako besteoi non gastatu kontsultatu gabe.

– Elektrizitate kaxak konpontzea: 200.000€tik, 181.500€ra jaitsi, zeuek esan bezala kostua hau izango baita.

– Eskoilerak: 30.000€ kendu, epe motzera beharko balitz kreditu globalean badagoelako eta Martxotik aurrera 2016ko gerakinean/remanentean nahiko diru izango duzuelako.

Bestalde gure eskariak ere ez dut uste asko direnik:

– Auzokonposta indartzea: Zaborraren bueltan kanpaina egiteko 13.000€ aurreikusten dituzue eta kanpaina horren barnean guk auzokonposta indartzeko ikerlana eskatzen dizuegu herriko auzo ezberdinetan.

– 13 eta 18 bat urte bitartekoen aisialdia zuzenduko luken proiekturen bat, gure gazteek asteburuetan beste era batera disfrutatzen ikasi dezaten 25.000€.

-Ekintzailetasuna sustatzeko diru laguntza: 60.000€. Ekintzaile berriei haserako bultzada bat emateko diru laguntza hau funtsezkoa iruditzen zaigu. Eta justifikazio hau gutxi ez balitz, ekintzaile bakoitzak beste langileren bat kontratatu lezakeela ere kontutan hartu beharko litzateke, ahal de heinean herriko langabezia tasa jaisteko.

– Berdintasuna: Herriko talde feministari 10.000€ko diru laguntza, udalarekin adostutako ekintzak burutzeko.

Kendutakoaren eta eskatutakoaren soberakina 42.500€koa da.

Baina guk politika beste era batera ikusten dugu:

Tasa, tarifa eta zergetan gure ustez askoz gehiago bildu behar litzateke, gero klase ertain/baxuko herritarrari laguntza gehiago eman ahal izateko. Berriro ere gogoraziko dizkizuegu gure irizpideak:

Tasak: %100eko estaldurara hurreratu tasa bakoitzean (zaborra, ura, …).

Zergak: Ondoko beste 20 herriren batezbestekoan kokatu (etxea, autoa, …).

Eta kontzeptu berria Tarifak: Ahal den heinean erabiltzaileak ordaindu (elkargunea,…) .

Eta nondik bilduko dugu diru gehiago?

-Tasak: Zabor bilketa: 150.000€ eta oraindik ere ordaindu beharrekotik urrun egongo ginateke, baina pixkanaka ordaintzen dugunaren mailara urreratu beharko genuke, herritarrak garbi ikusi dezan zenbat gastatzen den arlo honetan.

Zergak: Etxe hutsen zerga: 80.000€. Hemendik atera beharko genuke gazteen alokairurako diru laguntza. Hau da, bere jabeak, erabiltzen ez duen etxeari ez baitio nahi etekinik atera, behar ez duelako izango dela eta etxeak alokatzeko desiratzen dauden gazte eta ez gazteei nolabaiteko laguntza eman beharko liokeela iruditzen zaigu.

Tarifak: Elkargunean 7.000€. Beste herriekin konparaketa bat egin ondoren, jarduera batzuetan, oso prezio baxua dugula ikusi dugu, eta jarduera horien tarifak igotzea proposatu dugu.

Herritar denon artean ordaindu beharko dugu, urtero egiten den zuloa, baita erabiltzen ez dutenek ere, baina erabiltzaileek prezio normal bat ordaindu ondoren, bestela, beste herritar denen artean ordainduko baititugu, erabiltzaileek ordaintzen ez dituzten, prezio baxu horien kalteak.

Dena den, arazorik handiena parte hartzean dagoela deritzogu:

Aurrekontuetan egin ditugun eskakizunei ez diete jaramonik egin.

– Herritarrak erabakitzeko diru partida: 300.000 euro. Parte hartze prozesu baten bitartez erabaki nola gastatu.

– Aurrekontu parte hartzaile partida berreskuratu.

– Herri galdeketa partida berreskuratu.

– Oposizioaren liberatuarentzat partida: Lehen pausoa Bilduk eman behar du.

Parte hartze prozesuetaz ez direla fidatzen eta Foru Aldundiko aurrekontuetan ere gauza arraroak ikusi zirela diote. Gure herrian egin zen galdeketa bat eta parke estaliak irabazi zuen. Diru kopuru bat gordeta dago horretarako azken bi urteetan, baina badirudi herriak erabakitakoari ez diotela garrantzi handirik ematen, beste gauza asko ere egiteko dagoela eta lehendabizi beraiek aurkeztutako programa aterako dutela aurrera diote. Ba gure ustez, hasieran gauzak ondo ez ateratzeak ez du esan nahi alde batera utzi behar direnik, diru eta indar gehiago jarri beharko direla baizik, benetan parte hartzean sinesten badugu eta erabakiak herriaren esku utzi nahi baditugu behintzat.

Datorren urtean, udal gobernu eta teknikarien datuen arabera, 2016ko gerakinetatik diru kopuru polita izango dugula erabilgarri aurreikusten da, 1.000.000€ gutxi gora behera. Ez dakigu zertan erabiliko diren. Guri, parte hartzean, zeregin handia dagoela egiteko iruditzen zaigu eta gutxienez erdia bertan erabiliko genuke.

Dena den, diru hau 2017ko Martxotik aurrera egongo da erabilgarri eta ordutik aurrera ikusiko dugu zertan erabiltzen den.

FacebookTwitterGoogle+

Zer da TASA eta zer ZERGA?

TASA:

Udalak ordainketa batzuk egin behar izaten ditu, Zabor bilketa eta bere tratamendua Mankomunitateari, etxera iristen zaigun ura Gipuzkoako Urak S.A.-ri,… eta gastu hori denon artean ordaintzen dugu. Hori bai, udalak tasetatik ezin du etekinik atera, gastatzen dena baino gehiago ezin da kobratu.

ZERGA:

Hemen udalak ez du gastu zuzenik, hau da, udalak ez du aurretik ezer ordaintzen, ez zuk auto bat izateagatik, ez eta zure etxebizitzarengatik,… Diru bilketa hau gero herriaren onurarako erabili beharko litzateke, espaloiak konpondu, beharrean daudenei lagundu,…

Urrian hasiko gara Tasa/Zergak finkatzen, eta gure taldeak (Azkoitia Bai) egingo duen proposamena aurkeztera natorkizue, azken urteetan adostutako bi irizpide nagusietan oinarritua .Bi irizpide nagusi hauek duela 10 urte adostutakoak dira, PNV gobernuan zegoen garaian, gero Bildu egon denean ere mantendu izan zena.

Tasetan, ordaindu beharreko gastu bat dago, Mankomunitateari edo Gipuzkoako Urak S.A.–ri, nahi eta nahi ez, ordaindu egin behar zaio, beraz herritarrari, kopuru hau kobratu beharko genioke.

Baina batzuetan, politikaren onuran, herritarra engainatzera jotzen dela uste dugu. Adibide bat jarriko dizuet:

2017an zaborrarekin gastu bat aurreikusiko da eta gastu hori ordaintzeko zaborraren tasa igo beharko genuke. Baina tasa hau igotzea ez da politikoki ondo ikusten, eta behar bada, pasa den urtean bezala, zerbait igoko dute baina herritarra ez aztoratzeko adina. Pasa den urtean igo zenarekin 340.000 Euroko zuloa aurreikusten zen, %100etik urrun bai geunden.

Baina azken finean diru hori ordaindu beharra dago, eta hor dago gure ikuspuntutik iruzurra. Herritarrak zaborraren fakturari begiratzen dio zerbitzu horregatik ordaintzen duena jakiteko, baina hori ez da egia, aparte beste nonbaitetik ere atera beharko baita falta dena ordaintzeko dirua.

Azkoitia Bai-ren iritzia beraz garbi utzi nahi dugu: Tasa bakoitzean ordaindu beharrekoa ordaintzea , ahal den gehiena %100era arrimatuz, gainditu gabe, herritarrak uneoro dirua non gastatzen duen jakin dezan eta engainatzeko trikimailurik erabili gabe.

Orain Zergetara pasatuko gara. Diru hau ez da gastu konkretu batean gastatzeko, lehen esan bezala, herriaren onurarako gastatu beharrekoa baizik. Herriaren onura hitz potoloa da eta denok ez dugu onura gauza edo ekintza berberetan ikusten, baina hori aurrekontuetan erabakitzen da eta hurrengo kapitulua litzateke, nahiz eta zergetan biltzen denak zerikusi handia izan.

Zergetan beti berdina esan ohi dugu politikariok: Gehiena duenak gehiago ordaindu dezala. Teoria bezala ondo dago. Azkoitia Bai-k urtero iritzi berdina erakusten du, bai tasa eta bai zergetan ere. Tasetan %100eko estaldura eta zergetan ondoko beste 20 herrietako batezbestekoan (median) kokatzen ahalegindu beharko dugula, eta jakin badakigu urte askotan horrela izan dela.

Pasa den urtean, batipat Ondasun Higiezinen gaineko Zerga industrialean (IBI Industrialean) geunden batezbestekoa baino beherago eta guk, beste urteetan egin den bezala, batezbestekoan kokatzeko igo behar zena igotzea eskatu genuen, baina ez zen horrela gertatu eta bakarrik erdia igotzea erabaki zen, eta beraz, herriaren onuran gastatzeko diru gutxiago izan dugu.

Beste eztabaida bat ere izan genuen, Etxebizitza hutsen zerga. Diru honekin gazteek etxebizitzak alokatzeko laguntzak eman ziren 2015ean, eta arrakasta handia izan zuenez, Azkoitia Bai taldea mantentzearen alde azaldu zen.

Udal gobernuak (gehiengo osoa duenak), denbora gutxi barru, Jaurlaritzatik kobratzekoak zirela agertu ziguten eta ez zutela bidezkoa ikusten,zerga bera, bi aldiz kobratzea. Beste taldeok harrituta gelditu ginen inork ez baitzuen ezer entzun, baina nola jaurlaritzako gobernuan ere talde berdina zegoen…

Ba jakin ezazue ez dela ezer kobratu eta gu aurten ere zerga hori ezartzearen aldeko azalduko garela eta ea denon artean adosten dugun.

Laburbiltzeko eta argi gelditu dadin:

Tasak: %100eko estaldurara iritsi tasa bakoitzean (zaborra, ura, …)

Zergak: Ondoko beste 20 herriren batezbestekoan kokatu (etxea, autoa, …)

FacebookTwitterGoogle+