Kataluniako epaia.

ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAK KATALUNIAKO PROZESOARI BURUZ EMANDAKO  EPAIAREN AURREAN AZKOITIKO UDALEKO EAJ ETA EH BILDU ALDERDIEN ADIERAZPENA.

 

Azkoitia Bai taldeak adierazpen honetan tratatzen diren gaien aurrean, aurretik ere, nolabait, bere erantzuna emana du.

 

GURE ESKU DAGO taldeak beraien mozioa udaletxean aurkeztu zigunean eman genuen erantzuna: http://www.azkoitiabai.com/?p=258

 

POLITIKA EPAIMAHAIETARA ERAMATEA-ren aurrean ere gure pentsaera azaldu genuen (Errazkini eta Intxaurrandietari “babes pertsonala” emateko mozioa):  http://www.azkoitiabai.com/?p=287

 

Eta MOZIOAK/ADIERAZPENAK GUSTOKOAK EZ ditugula ere garbi utzi dugu: https://maxixatzen.eus/komunitatea/AzkoitiaBai/1530255813418-mozioak-ez-zaizkigu-axola

 

Beraz katalunian sortutako herri ekimena, berriro ere txalotzea besterik ez zaigu gelditzen eta beti bezala, mozio denetan azaldu izan dugun lanerako prestutasuna adierazi.

FacebookTwitterGoogle+

Udal bilkura 2017-11-29

Hemen dituzue gure taldeak azken bilkuran esan eta bozkatutakoak.

Data: 2017-11-29

Udal bilkura

1.- Itziar Joaristi Olariaga A.-ren zinegotzi kargu hartzea.

2.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

ADOS

3.- Azkoitiko udalerriko etxez-etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen Araudiaren aldaketaren hasierako onespena.

Udaleko gizarte zerbitzuetako tekniko berriak, araudiaren aldaketan, lan ona egin duela iruditzen zaigu eta etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetzeak, udalerrien diru banaketan onura ekarriko digunez, ados.

4.- Azkoitiko Udaleko departamentu desberdinetan praktikak egiteko araudiaren hasierako onespena.

Orain udalean praktikatan dagoen ikaslearekin, badirudi, esperientzia ona izaten ari garela. Araudi honetan ikusi dezakegun bezala, ikasleari ordainsari txiki bat ere emango zaio eta lan mundura murgiltzeko bultzadatxo bat emango balio, askoz hobe. Zalantza handiak izaten ditugu beti gai honen inguruan, ordainsariak gutxi diren, langabezian herritar asko dagoela, ikaslea erabili eta gero bota egiten dela,…Baina udaletxe honen helburuak onak direlakoan gure baiezkoa.

5.- Azkoitiko Udal Larrialdietarako Planaren hasierako onespena.

Horrelako plan bat herrian izateak egokia iruditzen zaigu, eta plan berak babez zibilaren baiezkoa behar duenez, ez gara gu izango adituei kontra egingo diona, beraz ados.

6.- Azkoitiko Bake Epaile ordezkoaren izendapen-proposamena.

Beste urteetako bera izanik, ez diogu arazorik ikusten, berriro ere izendatzeko, beraz ados.

7.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Azkoitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariko argitalpena atzera botatzea.

Aldizkari horretan bestela ere argitaratuko delako eta gainera 1250€ aurreztuko ditugulako gure baietza.

8.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako Azaroak 25eko Adierazpen Instituzionala.

Badakizue gure taldea adierazpen instituzional hauen aldekoak ez garela, baita pare bat urtez ere, arazo honetan denon arteko lankidetza eskatzen jardun dugula. Adierazpen honetako puntu bat azpimarratu nahi nuke, honela dio:

Gure konpromisoa udaletan plan eta neurri estrukturalak hedatzen edo hobetzen jarraitzeko edo, hala badagokio, abian jartzeko, indarkeria matxistari aurre egitea xede, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin batera, bai halaber gizarte zibilarekin eta herritarrekin oro har.

Udaletxe hau, puntu hau bera bakarrik lortzeko kapaz izango balitz, gure taldearen txalo zaparradarik handiena jasoko zenukete, baina tamalez oraindik urruti gaudela uste dugu.

Dena den, gure elkarlanerako eskaintza, eta beti bezala honelako adierazpen instituzionalen aurrean ematen dugun bozka, abstentzioa.

 

9.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa Kataluniako gertakizunen inguruan.

Berriro ere gure inbidia erakutsi, herritarrek erakutsi duten parte-hartzean eta aurreko puntuan esan bezala honelakoetan, Azkoitiko kontuak soilik ez direnean, ematen dugun bozka, abstentzioa.

Euskararen nazioarteko egunerako adierazpena

Gure taldearen abstentzioa, aurreko puntuetan esandakoarekin bat, eta ea datorren hilerako prestatuta dauden ekintzetan dena ondo ateratzen den, adierazpen honetan esaten den bezala, funtsezko garrantzia baitu auzolanak, hau da parte hartzeak.

10.- Behin betiko onespenen berri ematea.

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

12.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+