2021-06-30 eko Plenoa

 

Data: 2021-06-30 

Udal osoaren ohiko bilkura

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio. 

Ados

2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 3 zenbakidun  espedientearen hasierako onespena.  

Oro har, hemen aurkeztu dizkiguzuen proposamenekin ados gaude. Haur eskolaren pintaketa eta Xabier Munibe ikastolako karpa mantentzearen alde. Herriko merkataritza sustatu nahirik herrian bonoak zabaltzea ondo iruditzen zaigu. Udaletxeari itsatsita dagoen lokala erostea ere zentzuzkoa da, batik bat lokal horren gainean dauden beste solairuak udaletxearenak direla jakinik. Marixako eliza barnean ondare garrantzitsuak daudela  ere informatu gaituzue eta bertako auzokideak eta nahi izan ezkero beste hainbat herritar biltzeko puntu bihurtu daiteke. Floreagako igogailuen lehentasuna beti azpimarratu izan dugu eta teniseko pistak estaltzeko behar den dirua askotxo iruditu arren, bertako eskolan soilik, 270 ikasle daudela kontutan hartzen badugu nahiko ondo justifikatuta dagoela esan genezake eta baietz bozkatuko dugu.

3.- 2020-2022 Azkoitiko udaleko dirulaguntzen plan estrategikoaren 3. aldaketaren  onespena.  

Nahiz eta plenotik pasa beharra saihestu nahi izan genuen, diru laguntzak plan estrategikoan txertatzeko tramitea pasa beharra dagoenez, baietza emango diogu.

4.- 2022 ekitaldian lan ondorioetarako Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak  zehaztea. 

Urtero bezala langileekin adostasuna dagoen galdetu ondoren, eragozpenik ez dagoela erantzun diguzuenez, alde bozkatuko dugu.

5.- Azkoitiko Zubiaurre-Elkargune eraikineko igerileku eta aldagela berrien exekuzio  proiektuaren onespena.  

Badirudi, iragarri zeniguten bezala, aldaketak proposatu zituzten taldeekin eta proiektua egin dutenekin bildu zaretela eta adostasuna lortu duzuela.

Obrak aurrera doazen heinean, talde hauekin kontaktuan jarraituko duzuela ere aipatu diguzue. Emandako pausu denak ondo emanak direla iruditzen zaigu eta badakizue  ondo eginak  zoriontzeko ez dugula inongo arazorik, beraz zorionak eta alde bozkatuko dugu noski.

6.- Azkoitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak ematea arautuko dituzten  oinarrien aldaketaren onespena. 

Aldaketa garrantzitsuena, laguntza hauek, soilik gazteentzat izan beharrean, beste kolektibo batzuei zabaltzea izan zen. Orain hemen aurkezten direnak, zuzenketa teknikoak dira gehienbat eta baietz bozkatuko dugu.

7.- Azkoitia Lantzen, S.A. eta Azkoitiko udalaren arteko hitzarmena berritzea, alokairua  sustatzeko laguntzak izapidetzeko. 

Gure taldeak Azkoitia Lantzen S.A.rekin aspaldi moztu zituen erlazio denak eta enpresa hau tartean den bakoitzean bezala ezetz bozkatuko dugu.  

8.- 2020 ekitaldiko Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua, San Jose Egoitza  eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren Kontu Orokorrak eta Kontu Kontsolidatuaren onespena.  

Kontuak ondo eginak egongo direla ez dugu zalantzan jartzen, baina Azkoitia Lantzeneko partaide ez garenez, bertatik datozkigun gaiei ezetza ematea besterik ez zaigu gelditzen.

9.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, LGTBI harrotasunaren nazioarteko  egunari buruzkoa. 

Puntu honetan eta hurrengoan erantzun berdina emango dugu, ezezkoa.

Badakizue ez garela plenoan honelako mozioak irakurtze soilaren aldekoak. Hori bai, beti bezala, nahiz gai honetan, nahiz mozio edo adierazpenak landu behar diren beste guztietan, ahal dela gure herrian finkatuz, denon artean eztabaidatu ondorengo erabakiak hartzen saiatu behar genuke.

10.- EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioa, sexu-askapenaren  nazioarteko egunari buruzkoa. 

 

11.- 2020 ekitaldiko finantza kontroleko txostenaren berri ematea 

                                                                          

12- Aurrekontuari buruzko informazioa. 

 

13- Galde-erreguak

 

FacebookTwitterGoogle+

2020-12-17 ez ohiko udal bilkura

Data: 2020-12-17 

Udal osoaren  ez ohiko bilkura

PUNTU BAKARRA.- 2020 ekitaldiko kreditu eragiketaren onespena.

Urteak daramatzagu alderdi denontzat estrategikoak diren bi proiektuak bultzatzen, alde batetik igerileku berria eta bestetik, gure taldeak garrantzia berezia eman dion, Floreaga auzoko irisgarritasuna bermatuko luketen igogailuena.

Badirudi izurrite garai hauek ez direla egokienak horrelako proiektuak gauzatzeko, baina bestalde, ezta bertan behera utzi eta ahazteko unea ere. Orain espero onartuko den mailegu eskaera eta 2021ean eskatzeko asmoa dagoenarekin, proiektu hauei bultzada handi bat emateko gai izan gaitezke, beraz alde onak eta txarrak baloratu beharko ditugu.

Orain ditugun maileguak etorkizun hurbilean bukatuko zaizkigu. Udalak hartuko dituen konpromisoekin, orain ordaintzen duguna baino gutxiago ordaintzea tokatuko zaigu. Mailegua eskatzeko ere, momentu honetan, erraztasunak izango ditugu, nahiz eta plan finantzario bat egin beharko dugun, azken finean, betetzeko derrigortasuna kendu digutelako. Mailegua ordaintzeko epea ere ez zaigu gehiegi luzatuko eta proiektu hauekin alderdi denok ados agertu garenez, erabaki politiko honekin, ez ditugu hurrengo urteetan gobernuan egongo liratekeen beste taldeak gehiegi hipotekatuko. 2019ko gerakina ere erabilgarri izango genuke behar bereziren bat suertatuko balitzaigu.

Beraz, aurretik esan bezala, gaur egungo izurrite egoera eta mailegu bat eskatzeak ematen duten beldur puntu horiek baztertuz, alderdi positibo gehiago ikusten ditugu eta baietza bozkatuko dugu.

FacebookTwitterGoogle+