Hemen dituzue beti bezala gure taldeak esan eta bozkatutakoak.

 

Data: 2019-11-27

 

Udal bilkura

 

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

ADOS

 

2.- Azkoitiko Arau Subsidiarioen 4. aldaketari dagokion espedientean, 3. area “San Martin”, 24. area “San Juan” eta 25. area “Basarte” eremuei dagokien behin betiko onespenaren ofiziozko berrikuspena.

Behin betiko onartuta genituen ataletan ingurumeneko txostenak falta zirela ohartu ondoren, egokiago ikusten dugu guk ere, lehen onartutakoa deuseztatu eta falta diren informeak gehitzea, etorkizunean izan genitzakeen arazoak ekiditeko, beraz ados.

 

3.- Azkoitiko Irisgarritasun Planaren fitxen aldaketa.

Nahiz eta fitxetan zuzendu beharreko gauzatxo batzuk aurkitu, gure adostasuna emango dizuegu, Aldundiak laguntzak emateko epea zabaltzen duenean, irisgarritasun plana onartua izatea beharrezkoa ikusten  dugulako, horrela irteten diren une berean, laguntza horiek jasotzeko arazorik izan ez dezagun

 

4.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

Ea legealdiko plana beste alderdiekin adosteko borondatea azaltzen diguzuen eta orduan behar bada hasiko gara kreditu aldaketa hauek baloratzen, bitartean beti bezala gure ezezkoa. Dagoeneko hasi gara datorren urteko aurrekontuak aztertzen eta asko poztuko ginateke beste alderdien ekarpenak aintzat hartuko bazenituzte, edo gutxienez beste herri batzuetan egiten diren aurrekontu irekiak bultzatuko bazenituzte. Bi puntu horietako zerbait aldatzeko borondatea ikusi nahi genuke eta horrekin beste urteetako jarrera aldatzeko borondatea, bestela guk ezezkoan jarraituko dugu.

5.- Boliviako gizartea pairatzen ari den egoeraren aurrean EH Bildu udal taldeak eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioak.

Gure taldea mozio eta adierazpen hauekin aspalditxo aspertu zen eta herritarrei ere ez dugu uste ezer aportatzen diogunik irakurketa soil honekin. Pasa den larunbatean bezala, adierazpenak alde batera utzi eta herrira begira ekintzak egiteko edo herritik bertatik sorturikoak babesteko aurkituko gaituzue.

Gure taldea batik bat herriko arazoei irtenbidea ematen saiatzen da, hori bai, aurretik batzordeetan lantzen ditugu gai denak eta aurretik ezer landu eta eztabaidatu gabe, honelako udal bilkura batean, mozio eta adierazpenen irakurtze hutsaren alde ez gaituzue aurkituko eta beti bezala kontra bozkatuko dugu, bai mozio hauetan eta baita hurrengoetan ere.

 

6.- 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako EAJ eta PSE udal taldeek aurkeztutako Adierazpen Instituzionala.

 Abenduaren 3an herriko plazan sortzen den giroa goraipatu eta ekintzetan aurkituko gaituzuela gogotatu, baina mozio eta adierazpen hauen kontra gaude.

7.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

8.- Aurrekontuari buruzko informazioa.


9.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+

http://www.azkoitiabai.com/?p=329

2018-11-28 Udal bilkura

Hemen dituzue gure taldeak 2018-11-28ko udal bilkuran esan eta bozkatu duena.

Data: 2018-11-28

Udal bilkura

 1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

ADOS

 2.- Uraren Ziklo Integrala kudeatzeko Gipuzkoako Ur Kontsortzioa eta Azkoitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onespena.

Tasetan azken urteetan prezioen konbergentzia bilatu ondoren iritsi da eguna eta orain ez luke zentzurik izango lankidetza hitzarmena ez sinatzea, beraz ados.

 3.- Azkoitiko uraren ziklo osoari dagokion zerbitzua arautzen duen Ordenantzaren hasierako onespena.

Beste herrietan erabili den eredu bera izanik eta arazorik eman ez duela jakinik, gure baiezko bozka.

 4.- Floreaga ikastetxeko lursailak berreskuratzea eta Donostiako Gotzaindegiari lursailen eta eraikin zaharraren lagapena onestea.

Aurreko hitzarmenean dioen arabera, sinatutako hitzarmena bertan behera botako ez duen arazorik ez badago, hurrengoa bai ala bai sinatu behar da, beraz hemen aurkezten zaigun hitzarmen berri honetan aldaketak egiteko ahalmenik ez dugunez, egokiena abstenitzea dela uste dugu.

 5.- Korreo Berri, S.L.-k aurkezturiko ez ohiko berraztertze helegitea gaitzestea.

Azkoitiarekin duten zorra ordaintzeko kapaz direla frogatu ondoren, beste denok bezala, ordaintzea izango da logikoena, beraz ados.

 6.- Uraren Euskal Agentziaren eta Azkoitiko Udalaren arteko Protokoloaren onespena, udalerrian dauden jabari publiko hidraulikoan diren ibai-ibilgu eta ertzetan elkarlanean aritzeko.

Badirudi lankidetza honekin URA ur agentziak eta Azkoitiko udaletxeak, mahai gainean jarriko dituela, herritik pasatzen den ibaiarengan dituen eskumenak eta urtean zehar bakoitzak bideratuko dituen ekintzak, beraz eta Urola ibaia hobeto zaintzeko balioko duelakoan, ados

 7.- EAJ-PNV Udal taldeak aurkezturiko 2018ko Euskararen Nazioarteko Egunerako Adierazpena.

Beti bezala euskararen alde lanean jarraitzeko prest, baita aurrekontuetan, urtero bezala, ahalegin berezi bat egiteko ere, baina horrelako mozio eta adierazpenen aurrean beti bezala gure abstentzioa.

 8.- 2017ko Aurrekontuaren likidazioaren inguruan, Plan Ekonomikoa ordezkatzen duen Kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea.

 9.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 10.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 11.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+