AZKOITIA KONTZERTURIK GABE

Azkoitiarren artean “gehiago kontzerturik ez dela egongo” zabaldu da, batik bat Whatsappez.

Gure galderak egin ondoren, udaletxean talde bat eratu dela erantzun digute.

Taldearen osaketa:

– Udaleko idazkaria

– Udaleko teknikariak

– Udaltzaingoa

Talde honen eginkizuna:

Kontzertuak arautuko dituen idatzi bat prestatu.

Eta gero zer?

Tabernariei erakutsi eta ahal bada zerbait adostu. Beste taldeoi ere erakutsiko digutela espero dugu, gure iritzia eta ekarpenak entzun ditzaten.

Baina guk herritarrei galdera batzuk egin nahi dizkiogu: Aspaldian tabernariak antolatzen dituzte, baina…

  1. Zenbat kontzertu jarri behar dira?
  2. Hurrengo goizeko aparteko lanak nork ordaindu behar ditu?
    • Udalak? Hau da, denok?
    • Antolatu duenak?
    • Antolatu duenak finko bat eta gehiago bada udalak?
  3. Nola jakin aparteko lanak diren edo ez?
    • Boteloiak egiten diren tokiak garbitzea?
    • Txixa usaina kentzeko lanak?
    • Udal altzairuen txikizioak konpontzea?
  4. Tabernetan erretzea debekatuta dago. Nola eragotzi?

 

Garbi dago lan erraza ez dela eta beste hainbat galdera egin ditzakegula, baina galdera batzuk egin beharrik ere ez genuke izango denok, gure partetik zerbait jarriko bagenu.

FacebookTwitterGoogle+

AZKOITIA 2016KO EUROPAKO FESTA HERRIBURUA

2016an DSS2016 Europako Hiriburu Kulturala den bezala, Azkoitia ez da atzera gelditzen herri bezala.

Herrian hainbat ekintza kultural interesgarri egiten diren arren, azken boladan bailarako parranda gune bihurtu zaigu, horrek dakartzan alde on eta txarrekin.

Zorionez herriko gazteek ez daukate kanpora atera beharrik, horrek izaten dituen arrisku eta kezkak ekidituz. Herriko hainbat tabernen diru sarrerak hobera egin dute, aurreko urteetan jasan duten lehorteari amaiera emanez.

Baina kontrako eragina izan duten beste faktore batzuk ere ikusten ditugu: jai goizero herriko erdiguneak erakusten duen itxura negargarria da (txixa usain eta zikinkeria), herriko altzarien puskaketa, tabernetan erretzeko debekua ez betetzea…

Azkoitia Magalluf berria bihurtu ez dadin, hobe genuke denon artean aurrez neurriak hartzea.

Azkoitia Bai horretarako prest.

FacebookTwitterGoogle+