2020-09-30 Udal bilkura

Horratx gure taldeak bilkura horretan esan eta botatutakoak:

Data: 2020-09-30

 

Udal osoaren  ohiko bilkura

 

1.- Aurreko bilkuretako aktaren onespena, hala badagokio. 

Bideo-akta egitearena erabaki zuzena dela iruditzen zaigula, bakoitzak esandako dena bertan islatzen delako eta beraz ados.

 

2.- Lurzoru ez urbanizagarria eta araudi orokorrari dagokion Azkoitiko Arau  Subsidiarioen 4. aldaketa puntualaren behin behineko onespena. 

Beste taldeok egin ditugun ekarpenak onartu dituzuela ikusirik, baietza bozkatuko dugu, ea hurrengoan egiten dituzuen aldaketak beste taldeei ere aurretik argitzen dizkiguzuen eta herria ez dugun horrenbeste aztoratzen.

Eta gaur puntu honetan interesa duten pertsonak ditugula ikusirik gure ekarpena luzatzeko aprobetxatuko dut, inporta ez bazaizue.

Con carácter previo a la redacción del Documento para su aprobación definitiva, se ha desarrollado un debate por parte de la totalidad de los Grupos Políticos del Ayuntamiento de Azkoitia y distintos grupos de interés, acerca de la conveniencia o no de posibilitar en las distintas categorías de suelo no urbanizable, los usos vinculados a Plantas de gestión de residuos de construcción y demolición (RCD), así como los usos de escombreras y vertederos de residuos sólidos, llegándose a la conclusión de la inconveniencia de posibilitar en el suelo no urbanizable este tipo de usos, restringiendo, en este caso, las determinaciones establecidas en el PTS Agroforestal. En el primero de los casos (Plantas de gestión de RCD), por la suficiencia de dicho tipo de instalaciones en el Territorio Histórico de Gipuzkoa, claramente expuesta en la Orden del 4 de marzo de 2020, por el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y por la no menos clara negativa ciudadana expuesta en dicho debate.   siendo la más cercana al municipio la del vertedero de carácter público de Lapatx en Azpeitia, el cual recoge RCD provenientes de obras menores. Y en el segundo de los casos (Vertederos y escombreras de residuos sólidos), al considerarlos nocivos para el medio ambiente y contrarios a las políticas de gestión de residuos. Por lo expuesto y salvo cambios en la orden del consejero y/o voluntad ciudadana, declaramos prohibidas  en todas las  categorías de ordenación tanto las plantas de gestión de RCD, como los vertederos y escombreras de residuos sólidos en el término municipal de Azkoitia.

koadroa 1

 

 

3.- Azkoitiko Kale Nagusia 80 eraikinaren birgaitze lanak egiteko Azkoitiko Udalaren  eta Visesaren arteko hitzarmena baliogabetzea.  

Ez zaigu bidezkoa iruditzen, Jaurlaritzatik irtenbide egoki bat ezin eman eta udaletxetik, baliabide gutxiagoekin eman beharra. Ezin dugu hainbeste urtetan, hainbeste diru gastatu ondoren, herritar denentzat lehentasun bihurtu den gai bat berriro ere hasierara bueltatu, ez du zentzurik eta ez da bidezkoa. Badakigu  Visesarekin sinatutako hitzarmenak horrela diola eta bete egin beharko dugula eta udal gobernu honi ez diogu inongo errurik bota nahi, baina nahiz eta alferrikakoa izan, ezetz bozkatuko dugu, gutxienez Jaurlaritzari gure nahigabea azaltzeko.

Denok ezetz bozkatuko bagenu, idazkariak, pasa den astean,  formularen bat aipatu zidan berriro ere atzera egiteko, lehen ere AA.SS.etan hartutako erabaki batzuk deuseztatu genituen.

Berriro diot, guri garrantzitsua iruditzen zaigu Jaurlaritzari zentzugabekeria hau azaltzea.

4.- 2021 ekitaldira Udaleko Ordenantza Fiskalen aldaketaren hasierako onespena.

Aurten ez zaituztegu banan bana gure emendakinak bozkatzen jarriko, baina beti bezala gure botoaren zergatia azalduko dizuegu.

Dirudienez gure taldea da, kasu honetan behintzat, hitza mantentzen duen bakarra. Argi eta garbi azaltzen da, udaletxeko kontuhartzailetzatik bai azken batzorderako eta baita bilkura honetarako ere denoi bidali diguten txosteneko bigarren orrialdean:

 

II.-KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK

2.1 Bizitegi-izaera duten ondasun higiezinei buruzko zerga:

Azkoitiko irizpide orokorra da alderaketa egitea Azkoitiaren tankerako beste hogei udalerrirekin eta, hala, batezbesteko karga fiskala ezartzea.

 

eta udaletxe honetan badira hiru bat urte errespetatzen ez dela. Ba guri, talde denon artean hartu genuen akordioak oraindik asko konbentzitzen gaitu, urteroko joko politikoa alde batera uzten baitu eta denon artean hartutako akordio bat asko baloratzen dugulako. Beraz, goitik dauden zergak, hau da, herritarren etxe eta landa lurretako zergak % 7 eta %4,5 jaistea eta behetik daudenak, hau da, industriarena %2 igotzea eskatzen jarraituko dugu. IBI etxetiarra kongelatzeak ez digu ezertarako balio pasa den urtean %9a goitik izan ginenean eta aurten oraindik %7 gehiago ordaintzen jarraitu behar badugu.

Etxe hutsen zerga igotzea ere bidezkoa iruditzen zaigu, alokairua sustatzeko bide egokia dela deritzogulako eta zuen taldeak beste herri askotan jarrera hau erabili izanak, oraindik ere esperantza txiki bat pizten digulako.

Historiko izenean 30 urtetik goragoko eta gehiegitxo kontsumitu eta kutsatzen duten autoei hobariak ematen ez gaituzue aurkituko.

Baserri bideekin gertatzen dena ere azken 2 urtetan ari gara salatzen. Pinuak atera ondoren, bideak uzten dituzten bezala uztea onartezina da, baina badirudi gure herrian ez dagoela gai hau arautuko lukeen hitzarmenik eta luze joko duela irtenbideak, oraindik beste hitzarmen batzuk baitaude egiteko aurretik. Hau horrela, urtero 250.000€ inguru gastatzen jarraitu beharko dugu.

Eta azkenik zaborraren tasan udaletxeak gastatzen duena biltzera ere bultzatu nahi zaituztegu. Ezin ditugu beste zerga batzuk igo,aurretik aipaturiko herritarren etxebizitzen IBI-a bezala, zaborrarekin urtero egiten dugun zuloa tapatzeko. Gure asmoa ez da herritarrei diru gehiago kentzea eta tasa honetan igotzen dena behar gehiena dutenei hobariak emateko erabili beharko genuke, hau da, ordaindu dezakeenari kobratu, ordaindu ezin duenari laguntzeko. Eta gainera justu tasa hau igotzea egokia ikusten dugu, herritarra zaborraren arazoarekin kontzientziatu dadin. Urbanoa edo etxez etxeko zerbitzuaren tasaren %100era ez hurbiltzea eztabaidatu dezakegu, baina zaborraren tasa ez dugu multzo berean kokatzen.

Adibide bezala elkarte/soziedade gastronomiko bat ipiniko dizuet, ea horrela errazago ulertzen dugun. Pentsa elkarte hauetako batean freskagarri bat hartzen dugula eta dendan erostean ordaindu duguna baino gutxiago kostatzen zaigula. Freskagarri horrekin sortu dugun zuloa beste zerbait garestiago kobratuz tapatu beharko dugu ezta? Horrek sortuko lukeen desoreka kontutan hartuz, guri herrian zaborrarekin horrelako zerbait gertatzen dela iruditzen zaigu eta desoreka hori zuzentzeko ahalegina egiten ari gara azken urteetan.

Beraz, orokorki zuen tasa/zerga igoerak ontzat emango genituzke, guk hemen arrazoitutako eskariak aldatzeko asmorik izango bazenute, baina denon artean adostutakoak ere mantentzen ez dituzuela ikusirik, ezetza bozkatuko dugu.

 

Eztabaidetan gure argudioetako batzuk:

 

a).- PSEren abstentzioa egoera honetan igotzea ez dutelako ikusten:  

Ez dakit egoera honena edo txarrena den, baina garbi daukat zerga gutxi kobratzeak gutxien dutenei egiten dietela kalterik gehien. Udaletxetik ez badugu dirurik jasotzen, behar gehiena dutenak laguntza eske etortzen direnean ezingo diegu lagundu. Nondik eta nola kobratu eztabaidatzeko prest, nola ez, baina aurretik esanndakoa kontutan hartzea nahiko nuke eztabaida hasera bezala.

 

b).- EH Bilduk: IBIa herritar denei eragiten dion zerga denez kongelatzea ondo ikusten dugu eta horregatik abstenituko gara.

Niri, arrazonamendu hori, izugarrizko kontraesana iruditzen zait. 2016ko Ekainean etxe denen balorazio berriak egin ziren, eta udal gobernuaren esanetara, kalkuluak egin ziren, beti bezala gure herria batezbestekoan (median) kokatzeko, baina ez zuten asmatu. Kasualitatez IBI etxetiarra goitik geratu zen eta industriala alderantziz behetik. Bueno oker bat edozeinek egin dezake, baina hurrengo urteetan ez du okerra zuzentzeko inongo borondaterik agertu eta zuek diozuen bezala, Azkoitiar denoi eragiten digun zerga pasa den urtean %9a goitik zegoen eta aurten %7 eta okerrena, eta hor dago kontraesana,berriro diotsuet, zuek publikoki esan bezala, herritarrari zuzenean eragiten dion zerga, %7a garestiago kobratzearen alde zaudetela da egia. Ez dakit kasualitatea den, baina Azpeitiko kasua adibide bezala askotan jartzen duzuela jakinik, konturatuko zinetela uste dut, baina ohartu ez bazarete, Azpeitia da IBI etxetiarra 20 herri horietako konparaketan garestien dagoena.

 

c.)-Beste herriekin konparaketa egitearen harira eta EH Bilduk batzordean galdetu zigunari erantzuna: eta datorren urtean beste udaletxeek %100a igotzen badute?

Lehenik eta behin denok hartutako erabakia denez, guk ere igo egin beharko genuke. Ni, esan bezala, ez nau inork informatu denon artean hartutako erabakia inork bertan behera bota duenik eta hala balitz zer gutxiago beste taldeak informatzea baino.

Bigarrenez esan behar %100a igotzea bezain probabilitate dagoela jaistekoa beraz, nik luzatzen dizut zuri galdera bera, eta beste inguruko herri denak IBIa kobratzeari utziko balie, guk zer egingo genuke bere horretan utzi?

Eta hirugarren eta azkenez, hemen errealitate bakarra dagoela, pasa den urtean zuek diozuen  herri osoari eragiten dion IBIa %9a garestiagoa zela Azkoitia eta Aurten oraindik ere %7a goitik jarraituko duela eta beste talde guztiok, zuek barne, horrekin ados zaudetela.

 

d.)-EAJ-PNV-k obra bat egitera doanari zerga kobratu beharko diogula, obra egitera badoa dirua izango duelako dela esan zuenekoa:

Kasu horretan, etxe huts bat duenari, ez badu etxe horrekin ezer egin nahi edo bere familiako batentzat gorde, … eta gainera behar duenari alokatu nahi ez badio, hau da, etekinik ateratzea nahi ez badio, dirua izango duelako izango da baita ere eta horri ere kobratu beharko genioke.

 

 

 

 

5.- 2021 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargune Institutuko tarifen hasierako onespena. 

Guri, herritar denak ez ditugula berdin tratatzen iruditzen zaigu. Herritar batzuk, beraiek aukeratu duten jarduera 100€ tik gora ordaintzen duten bitartean, beste batzuk 61€ inguru ordainduko dute eta horretarako arrazoi garbirik inork ematen ez digun bitartean ezetza bozkatzen jarraitu beharko dugu. Badirudi pilates, cycling eta total trainning bezalako jarduerak aberatsentzat direla, horiek baitira 100€ inguru ordaintzen direnak eta aerobik-step, GAP edo zumba alderantziz pobreentzat. Altuago esan daiteke, baina nik garbiago, dagoeneko ez dakit nola esplikatu.

 

6.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 5 zenbakidun  espedientearen hasierako onespena. 

Oraingo honetan neure auzora daraman bidea konpontzea da aukeratu duzuenetako bat, baina herriko zer obra eta noiz eta nola egin aukeratzen parte hartzen ez dugun bitartea, ezetza bozkatzen jarraituko dugu.

 

7.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 1  zenbakidun espedientearen hasierako onespena. 

Izurrite garai honek eragin duen zuloa tapatzeko dela jakinik eta aurretik denon artean batzordeetan jorratutakoa, alde bozkatuko dugu.

8.- Behin betiko onespenen berri ematea. 

9.- Aurrekontuari buruzko informazioa. 

10.- Galde-erreguak. 

FacebookTwitterGoogle+

2020-06-24 Udal Bilkura

Horratx gure taldeak, azkoitia Baik, esandakoak eta puntu bakoitzaren botoa:

Data: 2020-06-24

 

Udal osoaren ohiko bilkura

 

1.- Azkoitiko Arau Subsidiarioen 4. aldaketari dagokion behin betiko onartutako 3. area “San Martin”, 24. area “San Juan” eta 25. area “Basarte” eremuei dagokien behin betiko onespenaren deuseztasun absolutua. 

2019ko Azaroko udal bilkuran, ingurumen txostenak falta zirela ohartu ondoren, 4.aldaketaren deuseztatzeari hasiera eman genion eta orain ere behin betiko deuseztatzearen alde bozkatuko dugu. Orduan, etorkizunean izan genitzakeen arazoak ekiditeko deuseztatze honen alde azaldu ginen, baina ez genuen sekula pentsatuko izan ditugun arazoak izango genituenik. Beraz, eskerrak prozesu hau abiatu genuen eta horrela Azkarateko instalazioaren eraikinean herriak parte hartzeko posibilitatea  izan duen, bestela eraikuntza hori gelditzea asko zailduko baitzen.

 

2.- 23 H.E. Umantsoro eremuan, Xubi enpresaren lursailaren xehetasun azterlanaren behin betiko onespena. 

Herriarentzat kalterik ez duela ekarriko dirudi eta industria-gune horren sarrera ere zerbait txukunduko dela, beraz alde bozkatuko dugu.

 

3.- Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.ren arteko hitzarmena onestea. 

Alokairu hauek sustatzeko laguntzak udaletxetik zuzenduko balira baiezkoa bozkatuko genuke, baina Azkoitia Lantzen tartean izanik abstenitu egingo gara.

4.- 2020ko udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaren aldaketaren hasierako onespena. 

Kantitate handiak ez direla kontutan harturik eta barne kudeaketan lagunduko duelakoan, gastu hauek kutxa finkoko aurrerakin gisa tratatzea ondo iruditzen zaigu.

5.- Covid-19 gaitzaren krisiagatik bereziki kaltetutako kolektiboentzat 2020ko tasetan aparteko hobariak ezartzeko hasierako onespena. 

Hobari hauen onuradunentzat behar bada laguntza gutxi eta berandu iritsitakoak izango dira, baina egun gutxi barru laguntza lerro gehiago izango direla jakinik eta azken finean, hemen eta orain aurkeztutako hauek ere, gehien kaltetuei onura ekarriko dietela kontutan harturik, alde bozkatuko dugu.

 

6.- Elkarguneko zerbitzuak indarrean jartzearen ondorioak  tasetan. 

Denontzat buruhauste gutxien sortuko duen sistema izango dela iruditzen zaigu eta dirua bueltatzea nahi duenak ere arazorik ez duela izango jakinarazi digutenez, alde bozkatuko dugu.

7.- Azkoitiko Udalaren dirulaguntzen oinarri orokor eta espezifiko arautzaileen hasierako onespena.

Gardentasunean aurrera pausu bat emateko asmoz, prozedura egokitzapen honekin, bai onuradun eta baita udal teknikariek ere, laguntza eman aurretik eta ondoren aurkeztu beharreko egiaztagiriak sortzen dituzten zalantzak argitzen asko lagunduko dutelakoan, alde bozkatuko dugu.

8.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

9.- Galde-erreguak.

 

FacebookTwitterGoogle+