Batzorde honetan ondorengo gaiak lantzen dira eta berauen inguruko informazioa izango duzu, momentuan eztabaidatzen ari diren gaiak, hartutako erabakiak, etab.
Ogasuna: urteroko aurrekontuaren eztabaida, onarpena, exekuzioaren jarraipena, aldaketak eta urteko kontuen itxiera. Horretarako zerga eta tasen onarpena, inbertsioen bideragarritasuna eta ohiko sarrera nahiz gastuen kontrola aztertzen da.
Barne antolakuntza: Udalaren antolakuntza eztabaidatzen da.
Pertsolana: Udal langilegoarekin loturiko gaiak jorratzen dira.
Kontratazioa: Udalak enpresekin edo profesionalekin kontratatu beharreko hornidurak eta zerbitzuen inguruko prozeduren jarraipena egiten da kontratzio publikoko legeak ezartzen duenaren arabera.
Sustapen ekonomikoa: herriko sustapen ekonomikoa garatzera bideraturiko ekintzak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzen dira.
Merkataritza: herriko merkataritzarekin loturiko erabakiak hartzen dira.