2021-07-28ko Plenoa

Data: 2021-07-28

Udal osoaren ohiko bilkura 

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio. 

Ados

2.- 2021eko Araudi Planaren aldaketaren onespena. 

Ordenantza asko zaharkituak daude eta berrien eskaera ere badago. Hemen aipatzen dituzuenekin, oro har ados gaude eta baietz bozkatuko dugu.

3.- Azkoitiko Txikizkako Merkataritza eta Ostalaritza sustatzeko merkataritza bonuen  oinarri espezifiko erregulatzaileen hasierako onespena. 

Arazo txiki batzuk izan ditugu oinarri hauek finkatzerako orduan. Herrixen elkartetik eman den iritziarekin akats hauek konpontzea lortu da, baina gu puntu batean ez gaude zeharo ados. Udaletxe batean gardentasuna muturreraino eramatea izan behar genuke helburutzat eta gure ustez bonoarekin batera faktura ekartzeak ez luke sortu behar inongo arazorik eta esan bezala gardentasunari beste puntu bat erantsiko lioke.

Dena den bonu hauen helburuaren alde azaldu gara beti, denda askotara zabaltzeko erabiltzen den bonu sistema gustuko dugula behin eta berriz errepikatu dizuegu, eta aurretik eginiko salbuespena kenduz, beste denean bat egiten dugunez, alde bozkatuko dugu.

4.- Azkoitiko Gizarte Larrialdiko Harrera-Etxebizitzaren erabilera eta sarbidea arautzen  duen ordenantzaren hasierako onespena. 

Azpimarratu emergentzia kasuetako dela soilik. Beharrak dituzten herritarren kopurua hasi egin dela. Erabiltzaileak ere aldatu egin direla, batik bat emakumea buru den guraso bakarreko familiak eta genero-indarkeria jasaten duten familiak direlarik. Hau horrela izanik, ordenantza aldatzea ere beharrezkoa ikusten dugu eta ez dugu inongo oztoporik jarriko.

5.- Azkoitiko Udala atxikitzea Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eudel Elkartearen arteko  lankidetzarako esparru-hitzarmenera, eta IZFE, S.A. eta Azkoitiko Udalaren arteko  lankidetza hitzarmenaren onespena. 

Apur bat Googlerekin eta pasatzen dena datorkit burura.

Nahiz eta programa hau erabiltzen jarraitzea asko garestituko zaigun, Aldunditik bideratutako programa bat izanik, beraiekin hartu emana errazten duela eta horrelako kudeaketa programak aldatzeak buruhauste asko ekarriko zizkigula kontutan hartuz, baietz bozkatuko dugu.

6.- Azkoitiko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzu kontratuaren bigarren  luzapenaren onespena.

Inoren kexarik jaso ez dugun bigarren eta azken kontratu luzapen honen alde bozkatuko dugu.  

7.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 4 zenbakidun  espedientearen hasierako onespena.

Aurrekontuetan EH Bildu taldekoek AA.SS. berriak egitea eskatu zuten. Guk, orduan, gerakina izango genuela eta Martxotik aurrera ere gauzatzeko modua izango zela erantzun genuen. Bai ala bai egin beharrekoa da eta nahiz eta berria egitea ez den aurreikusten, eman beharreko bidea berdina dela diote. Irailean hasi eta pare bat urteko lana izango dugula aurretik esan digute eta ordurako EEH/RCD instalazioen arazoa konponduta izango dugula. Guk, gai horrek hartu duen zentzugabekeria ikusita, nahiko zalantza baditugu, baina ea hala den.

Bestalde baserri bideen tasa/zerga eskatzen dagoeneko urte batzuk daramazkigu eta aurten gauzatzea espero genuen. Tasa/zerga honen helburua bide hauek zaindu eta basoak mantentzea da eta lehen bai lehen martxan jartzea nahiko genuke eta inbentario honek ez atzeratzea. Beraz, eskari hau egin ondoren, diru hau eginkizun horietan erabiltzea ondo ikusten dugu. 

8.- Udalak Urola Erdiko Mankomunitaterako izendatutako ordezkarien aldaketa. 

Esan behar gure taldeak ez duela Mankomunitatean ordezkaritzarik eta ez zaigula inoiz burutik pasa beste taldeen ordezkaritzan sartzea. Beraz aldaketa hori egitea aurreikusi badute, guk behintzat ez diogu inongo oztoporik jarriko.

9.- 2020. urteko plan finantzarioaren emaitzen urteko txostenaren berri ematea. 

10.- 2021. ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea. 

11.- Behin betiko onespenen berri ematea. 

12- Aurrekontuari buruzko informazioa. 

13- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+