INSAUSTIREN DESKONTAMINATZEA

Udaletxean, eguneroko lanean ari ginela, aurretiazko informaziorik ez geneukan eta atentzioa eman zigun dokumentu baten sarrera ikusi genuen. Egia esan harrituta gelditu ginen, baina Azkoitia Lantzenen parte ez garenez, behar bada sozietate horretan aurkeztua izango zen lehendik.

IRAGAZ WATIN S.A. enpresa Intsaustiko eremuan  proba pilotu bat egiten ari omen da, nanobiopila bitartez, hidrokarburoz  kutsatutako lurrak tratatu eta garbitzeko, burdina funditzen zuten eremuan.

2020ko urtarrilaren 9an Eusko Jaurlaritzara, eremu honen egoeraren berri izan zezaten idatzi bat bidali zuen IRAGAZ WATIN S.A. enpresak.

2021eko Apirilaren 27rarte ez ziren jaurlaritzatik ikuskapen bat egitera etorri. Eremu hau osorik ikuskatu zuten, ez proba hau egiten ari zirena soilik. Ikuskaritza honetan udaletxeko teknikari bat egon zen presente, eta idatzian dionez, berak esaten du pabiloi hauen jabea Azkoitia Lantzen dela (gerora udaletxetik informatu gaituztenez Aldundiarekin erdi bana).

Hondakin asko aipatzen da:

Fibrozementua, fundizioko areak, pinturak, olioak, fuel, gomak, … esaterako.

Material hauek kontutan haturik arriskua ikusten da bai ingurumenari eta baita osasunari kalteak eragiteko.

Gehienez ere 2 urtez egon daitezkeela dio hondakin ez arriskutsuak gordeta eta gero balorizatzera eramango balitz soilik.

Azkenik Jaurlaritzak eskakizun batzuk egiten ditu eta horien artean, hondakin hauek lehen bai lehen eremu horretatik kendu eta kudeatuko lituzkeen plan zehatz bat.

Azkoitia Bai herri plataformaren ustez, informazio hau herritarrak jakitea garrantzitsua da eta horretan saiatuko gara.

FacebookTwitterGoogle+