EEH Plantak Azkoitian

Lurralde batzoedea 2021-05-20. Azkoitia Bai taldeak batzorde horretan azaldutakoak:

EEH planten beharra Azkoitian

EAELAB-ren erantzunaren kontra ez goaz inondik inora. EEH plantak gertu izateak, bakoitzak bere inguruko zaborra kudeatzera garamatza eta planta handiagoak eraikitzea ekiditen du, zeharo ados. Beste paragrafo honetan ere garbi dio:

 

El documento contempla expresamente lo siguiente: Se puede consíderar que las infraestructuras fijas, fijas menores y móviles existentes para el tratamiento de RCD para su valorización en Ia actualidad son suficientes hasta que se invierta la tendencia de generación, ya que, aunque no se pueda satisfacer en todos los casos el mencionado criterio de dístancia (25 Km), habrá que promover que las instalaciones exístentes alcancen su pleno rendímiento para evitar su cierre por falta de rentabilidad” Sin embargo, debido aI citado criterio de distancia derivado de los costes de transporte de Ios materiales, es aconsejable analizar la necesidad de ínfraestracturas de valorizaciónde RCDs en el Territorio Histórico de Gipuzkoa.

 

Beraz errentagarritasuna ere kontutan izan beharko dugu eta ahal bada 25km baino distantzia gutxiagora eraiki instalazio hauek. Berriro errepikatuko dut Azkoititik 25 km baino gutxiagora bi planta ditugula, Txaraka Zaldibarren eta Urkiondo-ekolur Legazpin, hurrengo pausua beraien errentagarritasuna eta gaur egun ematen ari diren errendimendua aztertzea izango da. Planta hauek 100%eko jarduerarik ez badute ez du zentzurik 25km-ko eremuan beste berri bat eraikitzeak.

2030era begira dagoen plan baten zirriborroa ere aipatzen da eta urte horretara heltzen garenean orain baino 3,5 MM m3 gehiago gorde beharko ditugula berrerabiltzeko. Oso ondo iruditzen zaigu eta egun hori iristen denerako gure herria prestatuta egongo den zalantzarik ez dugu egiten eta eman beharreko pausuak zentzuz ematea besterik ez zaigu gelditzen. Beraz inguruan ditugun beste planten errendimendua aztertu beharko da une oro eta etorkizunean gehiagoren beharra ikusten bada, arazoren bat sortu aurretik ondo prestatu, baina gure taldetik ez dugu ez momentuz eta ez etorkizun hurbilera begira inongo beharrik ikusten.

Beste inguruko planten errendimendua kontrolatzeko udaletxea gauza ez balitz, Ingurumen sailaren laguntza eskatuko genuke, elkarlanean mundu garbiago bat eraikitzeko ardura denona baita eta nahiko berandu baikabiltza dagoeneko.

Eta ingurumena axola zaigulako ez ditugu momentuz behar ez ditugun plantak ireki nahi eta ireki beharko bagenitu, tamainari eta tokiari bere biziko garrantzia eman eta gero.

Azkenik galdera hau luzatu genuen azken Lurralde batzordean: Sailburu baten aginduak ez al du ezertarako balio? Gogoratu honako hau diola:

 

Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) (EHZ kodeak: 170101, 170102, 170103, 170107, 170904): gaur egun, tratamendu-instalazio finkoetan nahikoa gaitasun dago EAEn sor­tzen diren EEH guztiak balorizatzeko.

 

Eta 2021ko Martxoaren 3ko sailburu berriaren aginduak berresten duena.

FacebookTwitterGoogle+