EEH/RCD plantak Azkoitian

Azkoitia Bairen ustez eman beharreko pausuak

Azkoitia Bairen erantzuna jaurlaritzaren ezezkoari:Ekonomia zirkularra ardatz hartuta eta benetako garrantzia eman ondoren, dagoeneko sailburuak eman duen agindua errespetatuz (nahiko instalazio dagoela EAEko lurralde denetan), behar ez diren honelako instalazio arriskutsurik ez eraikitzea. Honelako instalazioetan ingurumen arriskuak beti egongo direlako, zarataren eta bibrazioen ondorioak, airearen kutsadura, isurtzen diren hondakin finen kopurua, … eta konkretuki Azkarateko instalazioari dagokionez igarobide ekologikoarekin mugakidea dela, Aldazabal errekari dagokionez, ezker ertzeko erribera-baso ia osoa kendu dela egiaztatu delako ingurumen azterketan. 

Beraz ekonomia zirkularra errespetatuz Azkoititik gertu dauden bi planta ditugula jakinda, Txaraka Zaldibarren eta Urkiondo-ekolur Legazpin, ez dago inondik ere Azkoitian beste planta bat eraikitzeko beharrik, eta etorkizunean, 2030 hondakin plana garatzen doan heinean, aztertuko dira beharrak, eta behar horien arabera, udaletxeak hartu beharko luke (herriko beharrei egokitzeko instituzio egokiena dela deritzogu), zer tamaina eta non kokatu beharko luketen, beti ere beharko balitz, instalazio horiek.

Laburbilduz , hartu behar ez diren arriskuak hartzearen aurka eta ekonomia zirkularraren baitan, eraiki beharko litzatekeen planten alde gaudela

 

Larke-360 enpresari: Udaletxean aurkeztu dituen alegazioak ikusirik nahiko garbi utzi dutela, baina kontraesanak ekiditeko udaletxe honetan ,herriak instalazio hau nahi ez balu, egingo ez luketela esan zutenean eman zuten hitzak ez al duen balio egiaztatzea. 

 

FacebookTwitterGoogle+