Azkoitia Bai eta EEH/RCD plantak (jarraipena)

Lurralde plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzaren erantzunari hausnarketa.

 

Heldu zaizkigun idatziak aztertu ondoren lehen ondorio batzuk atera ditugu eta herritarrekin partekatzea erabaki dugu.

Udaletxean erabaki genuen EEH planten debekuaren aurka, honelako argudioak eman dizkigute:

  • EEH plantak arrazoitu gabe debekatu ditugula gure herrian: dagoeneko nahiko dagoela zioen pasa den urteko Martxoaren 4ko sailburuaren aginduak.
  • Debekatutako planta hauei ez diegula beste irtenbiderik amaten: Lehendabizi baimenik gabe egindako obrak leheneratzea eskatu beharko genioke. Ipintzako eremuan ere baimenik gabe eginiko obrak salatu ditugu hilabete honetan. Gero aztertu beharko genuke zer irtenbide eman.
  • Ondorioetan ere ez dugula pentsatu: gure ustez ondorioetan pentsatu dugu ba gehien. Horrelako instalazioek ekarriko lituzketen ondorioetan hain zuzen.
  • Ekonomia zirkularraren baitan ere, gure erabakiak ez duela bat egiten dio: Ez dugu uste ekonomia zirkularrari onura handiak ekarriko dizkionik, eraiki beharrik ez dagoen plantak irekitzeak. Planta hauen errentagarritasunaren baitan, 25Km. ko distantzia aipatzen da eta lehen ere distantzia horren barnean dauden bi planta aurkeztu genituen, Txaraka Zaldibarren eta Urkiondo-ekolur legazpin.
  • Badirudi beste herrietara eta instalazio handiak egitea gauzatuko genukeela, gure herrikoak debekatu ezkero: Dagoeneko nahiko planta dagoela esaten ez gara nekatuko,beraz ez litzateke gehiago egin beharko eta gure herriko ekonomia zirkularra bere horretan mantentzeko, etorkizunera begira beharko balitz, udaletxean erabaki beharko genuke zein den toki egokiena eta zer dimentsio eduki beharko luken.
  • Etxeetako obra txikiak udaletxearen eskumena direla ere gogoratzen digute: Gure eskumena bada utzi diezagutela kudeaketa hori guri. Lapatxen jasotzen jarraitzeko ez dezatela arazorik sortu.
  • Ingurumen aldetik ere, dimentsionamendua eta arrisku berrien prebentzioa aipatzen dira: Instalazioaren dimentsioa, udaletxeak bere beharretara egokitu beharko luke. Arriskuen prebentzioari dagokionez, instalazio berri gehiagok, arrisku berri gehiago ekarriko lituzke, ikusi besterik ez dago Azkarateko ingurumen txostenean azaltzen direnak, igarobide ekologikoarekin mugakidea dela, Aldazabal errekari dagokionez, ezker ertzeko erribera-baso ia osoa kendu dela egiaztatzen zen, zarataren eta bibrazioen ondorioak, airearen kutsadura, isurtzen diren hondakin finen kopurua, … Arrisku hauen aurrean ingurumen sailak ez du azterketa arrunt bat bera ere eskatzen, hori bai dela arriskua!!!
  • EEH instalazioak debekatzeak Udaletxeak dituen betebeharren aurka joango litzatekeela ere aipatzen da, EEH-en kudeaketa ekidite nahi izango balu bezala: Azkoitia Bai herri plataformaren partetik behintzat ez dago bestaldera begiratzeko asmorik , eta gai honetan herritarrak agertu digun kezkarekin are gutxiago.

Azkenik gogoratu nahi genuke, Larke-360 enpresako buruak, herria horrelako instalazioen aurka agertuz gero, atzera egingo lukeela eta hori ez dela inondik inora gertatu.

Datorren asterako Lurralde batzorde berezi bat deituko dutela jakinarazi digute eta ea udaletxeko teknikariek zer dioten. Arrazoirik ez zaigula falta garbi dago, txosten tekniko/juridikoa nola eratu aztertu beharko dugu jarraian.

FacebookTwitterGoogle+