2021-04-28 Udal bilkura

Hemen uzten dizkizuegu, hilero bezala, Azkoitia Bai herri plataformak azken udal bilkura/plenoan esandakoak.

Data: 2021-04-28 

Udal osoaren ohiko bilkura

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio. 

Ados.

2.- 2016ko urriaren 5ean emandako enbargo-eginbideen inguruko ebazpenak ofizioz  berrikusteko eskaerak ezestea.

Azken urteetan berdina esaten ari gara eta denak berdin jarraitzen duen bitartean horrela jarraitu beharko dugu. Udaletxe honekin eta Azkoitiko herriarekin zorra duen  beste edonor bezala, zor hori kitatzeko gai dela jakinik, egin beharreko ahaleginak egiten jarraitu beharko dugula, ordaindu beharrekoa ordaindu dezan.

3.- 2021 ekitaldiko udal langileen ordainsarien igoeraren onespena. 

Gehienezko igoera % 0,9a dela jakinik eta bai langile eta sindikatuek ere bestelakorik esan ez dutenez alde bozkatuko dugu.

4.- Azkoitiko Udalaren 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren  onespena. 

Izurrite garai honetan ohikoa den baino laguntza lerro gehiago aldatu behar izan ditugu. EH Bilduko bozeramaileak, aldaketa hauek udal bilkuretara ekarri beharrean, alkatearen esku uztea hobe izango ez litzatekeen aipatu zuenean denok ontzat jo genuen burutazioa, baina azkenik ikusi da, nahi eta nahi ez, gehienak plenotik pasa behar direla. Dena den, horietako batzuk alkatearen eskumen izatea lortuko da eta ontzat emango dugu EH Bilduko bozeramaile jaunak eginiko ekarpena, eta aldaketa denen berri emango digutela agindu digutenez, ez dugu baietz bozkatzeko eragozpenik ikusten.

5- Aurrekontuari buruzko informazioa. 

6- Galde-erreguak.  

FacebookTwitterGoogle+