SAN JOSE EGITZAKO EGOILIARREN EGOERA

Gogoratuko zarete pasa den hilean gure taldeak, San Jose Egoitzaren inguruan, bertako egoiliar talde batek, aurkeztutako kexak argitaratu zituela SAN JOSE EGOITZA (KEXAK) .

Kexa horietako bat hauxe izan zen eta bertako, hau da, egoitzako arduradunen erantzuna urdinez duzuena:

 

∙ Asteburuetan ez dago Sarrera /Irteerak kontrolatzeko inor eta noiz edo noiz aldapan behera egoiliarrak topatu dituzte. Errefortzatu egin omen da.

 

Otsailaren 10ko batzordean, harrerako zerbitzuan arazorik ez zegoela erantzun zietela zabaldu ziguten, udaletxeko beste zinegotzioi eta zerbitzua, udaletxetik ezer esan aurretik, indartua zutela. Gu, hiru egun lehenago pasata ginen eta inor ez genuen aurkitu harrerako postu horretan eta horrela jakinarazi genien batzorde horretan udaletxeko arduradunei.

Atzo, Martxoaren 17an berriro ere galdera berdina egin genuen gizarteko batzordean eta guk esandakoa helarazi zietela erantzun ziguten eta bai, bai, indartuta, “errefortzatuta” zutela zerbitzua erantzun zietela berriro.

Baina bertako egoiliarren senideek garbi utzi ziguten bertakoengan duten mesfidantza eta behin eta berriz, gezur bat bestearen atzetik esateko, inongo lotsarik ez zutela ohartaraziak ginen aurretik.

Beraz, guk, berriro ere, egoitzarako bidea beste hiru igandetan egin eta egin beharreko egiaztapenak egin ondoren, egoiliarren senitartekoek diotena egia dela ziurtatu dugu.

Eta orain guri sortzen zaizkigun galderak, geuri ere, beldurra ematen digute:

  • Izurrite garai honetan, egoitzetan, segurtasun bermeak, behin eta berriz, alde denetan, indartu dituztela entzun ostean, gure herrian zer gertatzen da?
  • Egoitza askotan, horrenbeste egoiliar hil direla, herri osoa, jakinaren gainean den une hauetan, neurri minimo batzuk hartzeko kapaz ez badira, zer espero behar dugu?
  • Hau, pertsonen bizitzarekin negozioa egitea ez bada, zer da?
  • Zer mundu ari gara eraikitzen? Gai hauek ez zaizkigu garrantzitsuak iruditzen? Gure ingurukoei gertatzen ez bazaie, ez zaigu axola?
  • Benetan, herritarrak joan behar du egiaztapen hauek egitera? Bertan gertatzen dena salatu ostean, ez gara inongo kontrol sistemarik bermatzeko gai? Ez dago interesik? Negozio horretako irabaziak murrizten dira?
  • Ez da salaketa hauek jaso ditugun lehen aldia. Oraingoan ere, besterik gabe, esaten digutena sinetsi eta inork ez du hartuko bidegabekeria honen ardura?

Hemen dituzue, egoitzako harrerako, gu izan garen, lau egun horietako argazkiak. Sartu eta irteteko atea irekita eta harreran inortxo ere ez.

 4 argazkiak

FacebookTwitterGoogle+