SAN JOSE EGOITZA (KEXAK)

2021/02/10 gizarte/ongizate batzordeko akta. Ahal den heinean beste alderdietako batzarkideen hitzak kendu dira eta hartutako erabakiak eta gure zinegotziak esandakoak utzi soilik.

2.- San Jose Egoitzako egoiliarren senide talde batekin egindako bileraren akta eta hartutako konpromisoak. 

Deialdiarekin batera bidali da urtarrileko Gizartea Batzordearen ondoren San Jose Egoitzako egoiliarren senide talde batekin egindako bileraren akta. Batzordekideek ontzat ematen dute akta hori. 

Bilera horretan hainbat konpromiso hartu ziren, eta horietatik lehena da biltzea Gizartea Batzorde burua egoitzako zuzendariarekin eta Biharko enpresako ordezkariarekin eta plazaratzea bertan esandakoak otsaileko Gizartea batzordean. puntuz puntu, bilera horretan jorratutakoa azaldu da: (Urdinez jasotako erantzuna

Egoiliarren aktibitateak gutxitu egin dira, batzuk goizera pasa dira eta arratsaldetan ez daukate ia ezer. Badaki gutxitu direla, adibidez, ostiraletako musika kendu egin da momentuz Covid-ta dagoelako. 

Fisioterapeuta ez dagoela esaten dute eta beharrezkoa ikusten dute, masajeak… egiteko. Gimnasia egiteko aparatuak gelaren batean ikusi zituzten. Pleguetan ez zen agertzen, baina aztertzen hari dira egoitza desberdinetako fisioterapeuta bat kontratatzea. 

Asteburuetan ez dago Sarrera /Irteerak kontrolatzeko inor eta noiz edo noiz aldapan behera egoiliarrak topatu dituzte. Errefortzatu egin omen da.  

Jose Joakinek komentatu du asteburuan joan zela egoitzara eta sarrera/irteera libre zegoela. Batzordekide batzuei ere gertatu egin omen zaie antzekoa aurreko hilabeteetan. 

Adostu da proposatzea asteburuetan atea itxita egotea, eta, beratara sartu ahal izateko edota irteteko tinbrea jartzea

Toldoak/ sombrilla/ karpa, sarrera ondoan dagoena 3 urte egon da puskatuta kendu duten arte. Urtero zerbait erosten dute, baina segituan puskatu egiten da, apirilean kontaktuan jarriko gara jakiteko zer egin behar duten, dena den norbaitek ekarpenik badu ba ongi etorria izango da.   

Batzordekideek adierazi dute apirilean harremanetan jartzea berandu dela, eta adostu da proposatzea kontatu horiek egiten asteko giro onak hasten direnerako konponduta egon dadin; izan ere, aste santutik aurrera ere giro onak egiten ditu. 

Horrez gain, zerbait fijoa izatea komeni da. 

Wifi, noizko? Sistema jarrita dago baina, gauza batzuk lotzea falta da (denbora, erabil oharrak…). 

Batzordekideen aburuz wifia erabilgarri egon beharko litzateke bai egoiliarrentzat bai senideentzat.  

Sukaldeko sarrera, orain handik jasotzen dituzte egoiliarrak, koxka txiki bat dago eta gurpildun aulkia kateatu egiten da: Laua dagoen toki bat badago, baina gehienetan kotxea egoten da, zerbait egin daiteke? Pibote edo antzerako bat ipiniko dute. Konpontzeko erraza omen da. 

Batzordetik jarraipena egingo da. 

Galdetegia/Inkesta senideei, urtero egin beharko litzaiekeela diote, baita 2020. urtean ez zitzaiela egin, eta ezin dela eskusatu covid-19n. Inkesta urtero egiteko proposamena. Covid-19 garaia dela eta ez dute egin, baina 2021ean egitea aurreikusten dute, eta urtero egiteko proposamena aztertuko dute. 

Batzordekideek uste dute urtero egiteko aukera oso interesgarria dela. Jose Joakinek gehitu du 2020. urtean ez dela galdetegia egin ez delako nahi izan; egiteko aukerak egon egongo zirela.  

Informazio hutsunea sumatzen dute, Botiken informazioa ez da ematen ez badute eskatzen, senidea ospitalera eramaten dutenean ez dute deitzen nola dagoen jakiteko. Ondo dago jakitea eta kontuan hartuko dute. 

PCR masiboak egin zituztenean zuzendaria langileak ez joateko eskatu zien. Hasiera batean Osalanek esan zuen 3 egunetan konfinatuta egon behar zutela eta ez joateko esan zitzaien langile gabe geratuko zirelako, 4-5 ordura Osalanek esan zuen ez zela beharrezkoa konfinatuta egotea eta zuzendariak langileei joan zitezkeela esan zien eta badakite langile batzuk joan zirela.  

Askotan itoginak egoten dira. Komentatuko du. 

20:00 oheratzen dituzte eta 12 ordu baina gehiago egoten dira askotan ohean. Egia da goiz oheratzen dituztela, baina gauean zehar “cambio posturalak” egiten dizkie. Goizetan preferentzien arabera jaikitzen dituzte.   

Plantako Distribuzioa. Covid garaian hobetu egin da. 

Igerilekura begira dagoen terraza, Kabiarekin hitz egin da? Lekua txukunduta dagoela esan dit, baina Kabiarekin dauka pendiente irisgarritasunari buruz hitz egitea.  

Horretaz guztiaz gain, jakinarazi da gutun bat bidali duela Kabiara. Bertan eskatzen da zeintzuk diren langileen ratioak, besteak beste, baina oraindik ez da erantzunik jaso. 

Batzordean landutakoaren ildotik, eskatuko da asteburuetan sarrera/irteera kontrolatzeko atea ixtearen beharra eta tinbrea jartzearena, baita ere komeni dela toldo horiek aste santurako jarrita egotea.  

Jose Joakinek galdetu du ea senide taldeari bidaliko zaion akta eta hurrengo urratsen nondik norakoa. Arduratuko direla senide taldeari guztiaren berri ematen. 

Azkenik, batzordekide guztiak prest azaldu dira berriro ere egoiliarren senide taldearekin biltzeko. 

Batzordekideak jakinaren gainean geratu dira. 

FacebookTwitterGoogle+