Euskara kexa

2020-12-30 Abai – Udal bilkura- Aurrekontuen gaia

Eta azkenik, urtero euskarari gure ekarpena egiten ahalegintzen garenez, aurten etorkinei, gure herrian euskarak duen garrantzia azaltzeko asmoz, EPA-n egiten dituzten ikasketak soilik gaztelaniara bideratu beharrean, euskarara bideratutako lehen pausuak ematera bultzatu nahi genituzke eta horretarako ere zuen borondatea agertu diguzue.

 

2020-11-18 kontzejupetik EUSKARA

Helburu bezala euskaraz bizi ahal izatea izan behar genuke, gaur egun Azkoitia bezalako arnas gune diren herrietan ere ezinezkoa baita. Arro esaten dugu gure bailara dela euskara gehien erabiltzen duenetariko bat, baina horrela jarraitu nahi badugu, ezin gara erlaxatu eta instituzioetatik at, bakoitzak eman behar diogu duen garrantzia. Badirudi beste arlo askok garrantzia gehiago dutela, ekonomia, lana, orain pandemia,…baina bai euskara, kultura, berdintasuna,ingurumena,… beste arlo denetan txertatzen saiatu behar dugu une oro, denon ongizatea bermatuko duen gizartea sortu nahi badugu behintzat.

Lanketa hau instituzioetatik hastea bidezkoa da eta Euskaraldia bezalako ekimenak behar beharrezkoak. Gure taldetik ez dugu sekula ondo eginak dauden ekimenak txalotzeko lotsarik izan, baina salatzeko tartetxo hau baliatzea ere nahi genuke. Sinesgaitza egiten zaigu gure herrian (euskararen arnas gunea) atzerritarrentzako soilik gaztelania irakasten duten jarduerak bultzatzea eta UEMA-ren  barne ez egotea, gu bezalako inguruko beste herriak parte hartzen baitute eta aurrera pausoak ematen paregabeko laguntza eskaintzen dutelako.

Eta bukatzeko herritarrentzat gure eskaria: SAIATU EUSKARAZ BIZITZEN.

FacebookTwitterGoogle+