Beti bezala eta herritarra informatzeko asmoz, jarraian gure taldeak 2019-09-25eko udal bilkuran esandako gehientsuenak irakurri ditzazkezue:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
ADOS
2.- 2020 ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena.
Ikusten da guk pasa den urtean eginiko eskakizun batzuei buelta bat eman diezuela eta eskertzekoa da:
-Gure taldeak pasa den urtean aipaturiko famili ugarien hobariak, berauek dituzten diru sarreren arabera ematen saiatuko zarete eta eskertzen da.
Baina badira aspalditxo adostu ezin ditugun beste hainbat ere:
-Beste herriekin alderatuz, goitik ditugun zergak ez dituzuela igoko aurreratu zeniguten, baina etxebizitzen IBI-ak %8-9 jaistea eskatuko luke beste herrien batez bestekoan egoteko, beraz %1a ez igotzeak ez du asko suposatzen, oraindik beste herriekin dugun aldea murrizteko eta pasa den urtean jo zenuten “pelotazoak” bere horretan jarraituko du. Herritarrak ondo ulertzeko, beste herriekin konparaketa egin ezkero etxebizitzen IBI-a %9a gehiago ordaintzen ari garela eta industriala %2,5a gutxiago eta hori aldatzeko borondaterik ez duzuela agertzen alajaina. Ez dakit zer arrazoi dituzuen horretarako, baina gure ustez herritarrek asko eskertuko lukete horren zergatia ezagutzea. Beraz, gure taldeak urte askoz indarrean egon den irizpen bera mantentzea besterik ez du eskatzen, hau da, gure herrian kobratzen diren zergak ondoko beste 19 herriekin alderatuz batez bestean kokatzea, konparazio horretan besteak baino garestiago bagara zerga jaistea eta merkeagoak garenetan altxatzea, esan bezala urte askotan udaletxe honetan indarrean egon den irizpena jarraituz.
Hori horrela jarraian izendatuko ditugun proposamenak talde bakoitzaren arrazoiak azalduz bozkatzea eskatuko nizueke:
1.EMENDAKINA
Etxebizitzen IBIa %9an jaitsi.
|
|||||||
UDAL GOBERNUA | |||||||
2019 | 2019 | ||||||
HERRIA | OHZ BIZITEGI |
HERRIA | OHZ BIZITEGI |
||||
1 | TOLOSA | 0,30810 | 1 | TOLOSA | 0,30810 | ||
2 | AZPEITIA | 0,30740 | 2 | AZPEITIA | 0,30740 | ||
3 | ARETXABAL. | 0,26220 | 3 | ARETXABAL. | 0,26220 | ||
4 | DEBA | 0,24500 | 4 | DEBA | 0,24500 | ||
5 | AZKOITIA | 0,23320 | 5 | ELGOIBAR | 0,23300 | ||
6 | ELGOIBAR | 0,23300 | 6 | HONDARRABI. | 0,22920 | ||
7 | HONDARRABI. | 0,22920 | 7 | ORDIZIA | 0,22800 | ||
8 | ORDIZIA | 0,22800 | 8 | OÑATI | 0,22130 | ||
9 | OÑATI | 0,22130 | 9 | LEGAZPI | 0,21300 | ||
10 | LEGAZPI | 0,21300 | 10 | ZUMAIA | 0,21290 | ||
11 | ZUMAIA | 0,21290 | 11 | AZKOITIA | 0,21220 | ||
12 | PASAIA | 0,20840 | 12 | PASAIA | 0,20840 | ||
13 | BERGARA | 0,20650 | 13 | BERGARA | 0,20650 | ||
14 | BEASAIN | 0,20500 | 14 | BEASAIN | 0,20500 | ||
15 | ZUMARRAGA | 0,20190 | 15 | ZUMARRAGA | 0,20190 | ||
16 | URRETXU | 0,20140 | 16 | URRETXU | 0,20140 | ||
17 | HERNANI | 0,19790 | 17 | HERNANI | 0,19790 | ||
18 | USURBIL | 0,18880 | 18 | USURBIL | 0,18880 | ||
19 | OIARTZUN | 0,18080 | 19 | OIARTZUN | 0,18080 | ||
20 | ANDOAIN | 0,17000 | 20 | ANDOAIN | 0,17000 |
2.EMENDAKINA
IBI industriala %2,5a igo.
|
|||||||
UDAL GOBERNUA | |||||||
2019 | 2019 | ||||||
HERRIA | OHZ INDUSTRIA |
HERRIA | OHZ INDUSTRIA |
||||
1 | OÑATI | 0,56979 | 1 | HERNANI | 0,60000 | ||
2 | HERNANI | 0,60000 | 2 | BEASAIN | 0,60000 | ||
3 | BEASAIN | 0,60000 | 3 | ORDIZIA | 0,60000 | ||
4 | ORDIZIA | 0,60000 | 4 | PASAIA | 0,60000 | ||
5 | PASAIA | 0,60000 | 5 | TOLOSA | 0,60000 | ||
6 | TOLOSA | 0,60000 | 6 | AZPEITIA | 0,60000 | ||
7 | AZPEITIA | 0,60000 | 7 | ARETXABALETA | 0,60000 | ||
8 | ARETXABALETA | 0,60000 | 8 | DEBA | 0,60000 | ||
9 | DEBA | 0,60000 | 9 | LEGAZPI | 0,58500 | ||
10 | LEGAZPI | 0,58500 | 10 | AZKOITIA | 0,58025 | ||
11 | HONDARRABIA | 0,57510 | 11 | HONDARRABIA | 0,57510 | ||
12 | USURBIL | 0,56870 | 12 | OÑATI | 0,56979 | ||
13 | AZKOITIA | 0,56610 | 13 | USURBIL | 0,56870 | ||
14 | ZUMAIA | 0,53930 | 14 | ZUMAIA | 0,53930 | ||
15 | OIARTZUN | 0,53760 | 15 | OIARTZUN | 0,53760 | ||
16 | BERGARA | 0,52230 | 16 | BERGARA | 0,52230 | ||
17 | ANDOAIN | 0,52000 | 17 | ANDOAIN | 0,52000 | ||
18 | ZUMARRAGA | 0,51100 | 18 | ZUMARRAGA | 0,51100 | ||
19 | ELGOIBAR | 0,48000 | 19 | ELGOIBAR | 0,48000 | ||
20 | URRETXU | 0,43700 | 20 | URRETXU | 0,43700 |
3.EMENDAKINA
Landa-lurretako IBIa %4,5 jaitsi.
|
|||||||
UDAL GOBERNUA | |||||||
2019 | 2019 | ||||||
HERRIA | OHZ LANDALUR |
HERRIA | OHZ LANDALUR |
||||
1 | OIARTZUN | 1,1000 | 1 | OIARTZUN | 1,1000 | ||
2 | ANDOAIN | 1,1000 | 2 | ANDOAIN | 1,1000 | ||
3 | ARETXABALETA | 1,1000 | 3 | ARETXABALETA | 1,1000 | ||
4 | ELGOIBAR | 1,1000 | 4 | ELGOIBAR | 1,1000 | ||
5 | OÑATI | 1,1000 | 5 | OÑATI | 1,1000 | ||
6 | BERGARA | 1,1000 | 6 | BERGARA | 1,1000 | ||
7 | HONDARRABIA | 1,0896 | 7 | HONDARRABIA | 1,0896 | ||
8 | AZKOITIA | 1,0711 | 8 | HERNANI | 1,0494 | ||
9 | HERNANI | 1,0494 | 9 | ORDIZIA | 1,0250 | ||
10 | ORDIZIA | 1,0250 | 10 | AZKOITIA | 1,0229 | ||
11 | AZPEITIA | 1,0100 | 11 | AZPEITIA | 1,0100 | ||
12 | TOLOSA | 1,0000 | 12 | TOLOSA | 1,0000 | ||
13 | LEGAZPI | 0,9540 | 13 | LEGAZPI | 0,9540 | ||
14 | URRETXU | 0,9510 | 14 | URRETXU | 0,9510 | ||
15 | PASAIA | 0,9485 | 15 | PASAIA | 0,9485 | ||
16 | DEBA | 0,9240 | 16 | DEBA | 0,9240 | ||
17 | ZUMARRAGA | 0,8390 | 17 | ZUMARRAGA | 0,8390 | ||
18 | USURBIL | 0,8239 | 18 | USURBIL | 0,8239 | ||
19 | BEASAIN | 0,7637 | 19 | BEASAIN | 0,7637 | ||
20 | ZUMAIA | 0,7218 | 20 | ZUMAIA | 0,7218 |
Esan behar hiri lurren plusbalioa ere taulan begiratu ezkero merkeago dela dirudiela, baina zerga honetan beste zenbaki batzuk ere kontutan hartzen direla informatu gara kontu-hartzailetzan eta azken finean beste herrien parean izango ginatekeela.
Taula horretatik at dauden beste zerga/tasa batzuk ere aldatzeko edo berriro ezartzeko prest egongo ginateke eta hemen ere talde bakoitzaren bozka arrazoitua eskatuko genizueke:
-Etxe hutsak: Gai honetan ere urteroko berdina. Herrian etxebizitza bat alokatzeko arazoak dauden bitartean, egokiena etxe hutsak alokatzea dirudi, beste erabilerarik aurreikusten ez bazaio behintzat, hau da jabeak ezertarako erabilerarik eman nahi ez badio eta etekinik atera beharrik ez badu, ekonomikoki beharrik ez duen seinale, beraz behar gehiago dutenentzat zerga altuxeagoa ordaintzeak ez dio ardura handirik eragingo. Beraz hau da 4.emendakinak dioena:
4.EMENDAKINA
Gure herrian etxe hutsen zerga indarrean egon zenean ez zuen inongo arazorik eman eta orduan zegoen zerga berreskuratzea eskatzen dizuegu beste taldeen adostasunarekin.
5.EMENDAKINA
Gure taldetik, gehien kontsumitzen eta kutsatzen duten kotxeen jabeak zigortzera ez zaituztegu bultzatu nahi, baina hobariak emateko arrazoirik ez dugu ikusten eta hobari hori kotxe historikoei ematea eskatzen dugu soilik.
-Zaborraren tasan, oker batzuk zuzentzeko borondatea ere azaldu duzue, tabernek dituzten almazenetan eta ekoizle handiek industrialdeetan dituzten edukiontzietan adibidez, baina gure taldeak garrantzia handia ematen dio herritarra informatuta izateari eta gure herrian kobratzen denak informazioa ezkutatzera gehiago garamatza argitzera baino. Adibide bat jarriko dut, ea horrela denok ulertzeko errazagoa egiten dudan. Pentsa Azpeitiar bat Azkoitiar bati zuzentzen zaiola eta “hi!! Azpeitiyen zaborran tasie mordue ordaitzeiau. Zuek azkoitiyen zenbat?” galdetzen diola. Normalena momentuan erantzuna ez jakitea eta gero etxera iritsitakoan zaborraren faktura begiratzea litzateke eta hurrengo batean azpeitiarra berriro ikustean adibidez “Ba guk gutxtixo zuek baño” erantzutea. Azpeitiarraren datuak ez dakit nondik ateratakoak izango ziren, baina azkoitiarrarenak ez dira zuzenak. Hau da, azkoitiarrak faktura horretan jartzen duena baino gehiago ordaintzen du zaborra %20bat gehiago nahiz eta ordainketa hori beste zerga/tasa batzuetan kamuflaturik egon. Guk ez dugu eskatzen herritarrari oroar zerga/tasa gehiago kobratzea, kobratzen denaren informazio argia ematea soilik eta hau bide bat izango litzateke.
Hau da, aurten ere urtero eskatzen dizueguna eskatzera gatozkizuela berriro ere, mesedez zaborraren tasa lehenbailehen zuzentzeko, gure taldeak behintzat herritarrei iruzurra egiten ari garen sentsazioa dugulako.
6.EMENDAKINA
Zaborraren tasa igotzea eskatzen dugu, bere estaldura ahal den neurrian %100era hurbilduz.
Beraz gure kalkuluen arabera:
-Etxebizitzen IBIan: -135.000€
-IBI industrialean: +13.000€
-Landa-lurretako IBIan: -2.000€
-Etxe hutsak: +80.000€
-Kotxe zaharrak: +15.000€
-Zaborraren tasa: +150.000€
120.000€ gehiago bilduko genituzke herrian behar gehien dutenei eta adibidez zaborraren tasa ordaintzeko gai izango ez balira, hobariak/laguntzak emateko gizarte/ongizate saila indartuz.
3.- 2020 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargunea Institutuko tarifen onespena.
Pasa den urteko erantzun berdin berdina emango dizuegu, KPI-aren igoera salbuetsita, oroar tasak berdin berdin jarraitzen dutelako.
Guk Zumba, Aerobik-Step, Gorputz tonifikazioa, GAP, Aquagim eta honelako beste jarduera batzuk Cicling edo pilatesen prezioekin alderatuz askoz ere merkeago zirela ohartu ondoren, beste herriekin konparaketa bat egitea pentsatu genuen, Azpeitia, Zumaia, Elgoibar, Zarautz eta Tolosarekin hain zuzen ere eta konklusio batera iritsi ginen. Cicling eta pilates jardueretan prezio antzekoak ditugula, baina goian aipaturiko beste jardueretan (guk zumbarekin egin genuen konparaketa) askoz ere baxuagoa. Beraz, erabiltzaileak ez direnak, erabiltzaileak jarduera hauetan ordaintzen ez dutena ordaindu ez dezaten, %10eko igoera eskatzen dugu askoz ere baxuago dauden jardueretan eta hala eta guztiz ere gure prezioa batez bestekoa baino baxuagoa izango litzateke.
Ikusirik guk egin dugun lanketa hau ez duela beste inork egin eta beraz guri arrazoia eman edo kentzeko argudiorik ez dagoela, guk gurean jarraitu eta ezetz bozkatuko dugu.
Pasa den urtean, paper eta korreo elektroniko bidez, luzatu genizuen taula konparatiboa oraindik eskuan izango duzue, baina horrela ez balitz, ez dugu inongo arazorik berriro ere denoi zabaltzeko.
4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Antolakuntzako azken batzordean legealdi plana burutzen ari zaretela informatu gaituzue. Berri honek asko poztu gaitu eta plan hau onartzean beste taldeok kontutan hartzen gaituzuela ikusiko bagenu, behar bada gure bozka aldatzeko posibilitatea aztertuko genuke, baina bitartean kontra bozkatuko dugu.
5.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: klima aldaketaren aurka konpromiso zehatzak hartzeko mozioa.
Ondo dakizue guk horrelako mozioetan ez dugula sinesten eta beti bezala, udal batzordeetan lantzera gonbidatzen zaituztegula. Gaurko udal bilkura honetan ere, gure taldeak, aurretik batzordeetara eraman dugun gai bat ekarri du, asko kontsumitu eta kutsatzen duten kotxe zaharren hobariak kentzearena alegia. Tabernetan plastikozko basoekin sortzen den arazoa ekiditeko ere proposamena aurkeztu genuen Andramaxen aurretik eginiko bileran. Herriko barandila azpietan sareta gehiago jartzeko ere aurrekontuetan diru partida bat bideratzeko ahalegina egin genuen.
Gure jokamoldea hau da, urtean behin, eguna iristen denean, horrelako mozioak bozkatuz, ez dugulako aurrerapausorik ematen.
EAJ eta PSE alderdiek egin nahi dituzten aldaketen gain berriz, gure herrian eragin apurren bat izan lezaketen puntuak ezabatzen dituzte eta mozioa hitz antzuetara bideratzen dute.
Beraz beti bezala honelako mozioak aurkeztearen aurka azalduko gara.
6.- Batzorde informatzaileetako kideen aldaketaren berri ematea.
7.- Behin betiko onespenen berri ematea.
8.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
9.- Galde-erreguak.
Azken udal bilkuran Floreagako igogailuaren inguruan eztabaida sortu zen eta luzatzen ari zela oharturik momentuz bukatutzat ematea iruditu zitzaidan onena, nahiz eta nire ustez arrazoia izan, jarraitu aurretik, nahiago nuelako eskuetan datu zehatz batzuk izatea.
Proiektua lizitaziora zergatik ez zen ateratzen galdetu ostean sortu zen eztabaida, gaur bozkatu dugun aktan gogorarazten du eta literalki horrela dio:
“…Jose Joakin Etxaniz jaunak lau batzorde pasa ondoren, bi
Antolakuntzakoak, eta bi Lurraldekoak, orain pleno batean azalpen hauek
ematen hastea harritzen duela esan du, batzordeetan azaltzea izango
litzatekeela normalena.
Bera zain zegoela eta notiziarik ez zuenez, eta informaziorik eman ez
ziotenez arduratu egin zela dio.
Ana Azkoitia andreak Jose Joakin Etxaniz jaunari zuzenduz galdetzeko
esan dio, galdetu duen bakoitzean erantzuna eman zaiola eta ateak irekita
dituztela. Egunerokotasunean pasatzen diren gai guztiak, espediente guztiak
ezin direla batzordeetara eraman.
Jose Joakin Etxaniz jaunak Floreagako atzerapena ez dela egunerokotasunaren gauza bat deritzo, hori baino askoz ere serioagoa dela.
Alkate Jk. batzorde bukaeratan galderak egiteko tartea izaten dela
adierazi du, eta zerrenda luzea izaten dela sarritan, Jose Joakin Etxaniz jaunak
ere eramaten dituela. Horrelako garrantzia ematen bazion eta erantzun horren
zain bazegoen batzordean galdetu behar zuela esan dio ondoren…”
Nik banekien batzorderen batean Floreagako igogailuaren lehentasuna aipatu nuela eta harrezkero luzatu diguten antolakuntzako akta batean garbi azaltzen da eta berriro ere bertan jartzen duena literalki irakurriko dizuet. Elkargunean Anaitasunak eskaturiko futbol zelai berria egiteko dirua ipintzea bozkatu behar zenean, nire erantzuna hauxe izan zen:
“…Gure lehentasuna Floreagako igogailua da…”
Beraz, nire ustez, gure taldearen kezka nahiko garbi azaldu genuela uste dut, zuek esan bezala batzordeetan esan beharrekoa aurretik esanda zegoela iruditzen zait eta behar bada okerra entzun behar zutenenen artean dagoela.