2019-05-23 Udal bilkura

Hemen dituzue 2019-05-23ko Udal bulkuran Azkoitia Bai herri plataformak esan eta bozkatutakoak.

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

ADOS

 

2.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 3 zenbakiko espedientearen onespena.

Badakizue udaletxeko diruak non eta nola gastatu erabakitzean, beste alderdiekin kontatzen ez duzuen bitartean gure kontrako bozka izango duzuela.

Dena den, Idoate jaunari urte osoan ordaindu behar dietena, 4.000€ besterik ez bada, oso gutxi dela iruditzen zait.

 

3.- Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.ren arteko hitzarmena onestea.

Gai hauek udaletxe bertatik bideratzea litzateke egokiena eta ez Azkoitia Lantzen bezalako enpresa batetik, baina hitzarmenaren helburua kontutan hartuta gure baiezkoa emango diogu.

 

4.- Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren Plan Estrategikoaren 2015-2018 luzapena onestea.

Euskarako batzordean esan bezala, data hauetan, udal hauteskundeak gainean ditugula, plan berri batekin hasteak ez du zentzurik, beraz egokiena, dagoena luzatzea litzateke eta hurrengo udalbatzak erabaki dezala zer egin.

 

5.- 2018 ekitaldiko finantza kontroleko txostenaren berri ematea.

 

6.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

7.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+