2019-04-24 Udal Bilkura

Azkoitia Baik udal bikuran esan eta bozkatutakoak idatziz.

3. puntuan eztabaida sortu da eta pixkat gehizgo luzatu gara .

 

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

ADOS

 

2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudien Testu Bateginaren 4. aldaketa zehatzaren, lurzoru urbanizaezinari eta araudi orokorraren testu bateratuari dagokiona, behin behineko onespena.

Eman beharreko argibideak eman dizkigula uste dugu eta baiezkoa ez emateko arrazoirik ez dugu ikusi eta gainera berriro Gazteiztik, bertako teknikoek,  oniritzia eman beharko diotela ikusirik gure baiezkoa.

 

3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakiko espedientearen onespena.

Kreditu aldaketetan beti esan ohi duguna, zeuek nahieran erabiltzen dituzuela, beste taldeon iritzia kontutan hartu gabe eta adibide garbi bat Jausoroko pasarelan dugu. Pasa den hileko udal bilkuran, hau da Martxoaren 27an bozkatu genuen pasarela horren akatsak zuzentzeko  kreditu aldaketa, baina pasarela bera dagoeneko, aurreko egunetik, gure herrian zegoen egin beharreko zuzenketak egin eta gero. Beraz, garbi azaldu zenuten zenbat axola zaizuen besteon iritzia. Eta idazkari nagusia hemen dugunez, jakin nahiko nuke, honek denak, legedia betetzen duen.

Zer esanik ez, besteokin kontatzen ez duzuen bitartean gure kontrako bozka izango duzuela.

 

4.- Intsausti Jauregiaren zati baten erabilera Iraurgi Lantzen, S.A.ri lagapeneko-baldintzen zuzenketa onestea.

Normaltzat jotzen dugu lehen solairuko gelak partekatuak badira eta udalarena jabegoa, udaletxeak ematea erabiltzeko baimena, beraz ados.

 

5.- Malkorbide kalearen izendapenaren onespena.

Kale izendapen berri honek toponimian du bere funtsa. Pertsona esanguratsuren baten izena jartzea erabaki behar izango bagenu, ziurrenik  eztabaida sortuko litzateke. Emakumeren baten izena izatea ere gustatuko litzaiguke, baina arazo eta eztabaida antzuak ekiditeko asmoz, gure aldeko bozka.

 

 

6.- 2020 urteko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak zehaztea.

Beti erabili ohi ditugun herriko eta probintziako  jai egunak izanik, ez dugu uste arazorik egongo denik, beraz gure aldeko bozka.

 

7.- Udala, Elkargune eta San Egoitzaren 2018ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.

 

8.- Behin betiko onespenen berri ematea.


9.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

10.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+