2019-02-27 Udal Bilkura

Hemen dituzue gure taldeak hilero bezala, idatziz, esan eta bozkatutakoak.

Dena den, Martxoak 8ko emakumearen egunaren adierazpenaren baitan zerbait gehiago esan eta luzatu ginen, baina oraingo bilkura hau Maxixatzenen bitartez grabatu zenez, honatx esteka:

https://maxixatzen.eus/azkoitia/1551349353437-otsaileko-ohiko-udalbatzarra-bideoan

 

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

ADOS

2.-2019 ekitaldiko Azkoitiko Udaleko lanpostuen zerrendaren lehen aldaketa: Hasierako onespena.

“Merixun” antolakuntza ondo ezagutzeko udaletxe bertan lana egitea ezinbestekotzat jotzen dugu. Beraz, eta  beste inongo aurkako iritzirik ez dugunez, gure aldeko bozka.

 

3.- 2019 ekitaldiko ordenantza fiskalen akats zuzenketa, zaborraren tasa.

Titulua aldatu eta barruko gauza berdinak ez aldatzea ez du inolako zentzurik, beraz ados.

 

4.- EAJ-PNV udal taldeak Martxoak 8 Emakumeen egunaren inguruko aurkeztutako Erakunde-Adierazpena.

Aurrekari hauek aintzat hartuta, Azkoitiko Udalak erabaki hauek hartzen ditu:

 

– Azkoitiko Udalak ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko

duten politika publikoa burutzeko.

Eta zehaztuz, zer politika erabili behar duzue? Nik dakidala batzordeetan ez dugu berdintasun politikan ezer landu.

– Azkoitiko Udalak ardura hartzen du zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean

jartzeko.

Hemen ere galdera berdina, niri ez dit inork esan zaintza-lanak gure politika publikoen erdigunean jartzeko zer proposamen dauden. Gai honetaz ez da batzordeetan hitz egin eta orain honelako erabaki batzuk hartzeko bozketa egin behar dugu?

-Azkoitiko Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, ardura hartzen

du udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak

emateko.

Zer erreztasun? Norbaitek greba egin nahiko balu ez dut uste eragozpenik izango lukenik, ez?

Azkenik, herritarrak deitzen ditu Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Mugimendu

feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan eta ekitaldi desberdinetan aktiboki parte hartzera.

 

Azken urteetan, behin eta berriz  esan bezala,  Herriko mugimendu feministarekin batera egin behar genuke bide hau.

Talde honetakoak, beraiek antolatzen dituzten kontzentrazio eta beste ekintzetara ez zaretela agertzen diote. Beraz,  berdintasunaren bide horri,  herritik bertatik, herriko talde feministarekin batera,  hasiera emateko kapaz ez bagara, nola animatuko ditugu ba besteak mobilizazio eta ekitaldietan aktiboki parte-hartzera? Niri egia esan, korporazio honen kide bezala, testu hau irakurtze hutsak, lotsa ematen dit.

Lan asko dugu egiteko eta gure laneko tokia udaletxea eta bertan gai bakoitzerako ditugun batzordeak direla uste dugu. Gai honetan, beste denetan bezala, lanerako prest izango gaituzue eta erabakiren bat hartu behar badugu, lan hori burutu eta gero izan dadila. Seguruenik testu hau bera edo beste antzeko asko irakurriko dira udaletxe askotako udal bilkuretan, hori bai, ziur nago, udaletxe honetako zinegotzi naizen heinean,  hemen ekarri eta aurkeztu diguzuen testu hau ez dela guk, hau da, udaletxe honetako alderdi politikoek landua izan. Eta bukatzeko, ea noiz uzten diogun honelako adierazpenak irakurtze soilari eta benetako lanik egingo ez badugu, gutxienez urte osoan buru belarri ari direnei ez diezaiogun protagonismo apur bat ere kendu eta honelakoetan beti iragartzen dugun bozka, abstentzioa.

 

 

5.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

6.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

7.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+