2019-01-30 Udal bilkkura

Hemen dituzue gure taldeak esan eta bozkatutakoak.

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

ADOS

 

2.- Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren Funtzionamendua arautzen duen Ordenantzaren hasierako onespena.

Azkoitiarrentzat arreta hobea ematea litzateke helburu nagusia, beraz emango dugun pauso honi gure oniritzia.

 

3.- Azkoitiko Hirigintza Arauen 4. Aldaketaren behin betiko onespena (3 H.E. San Martin, 24 H.E. San Juan eta 25 H.E. Basarte).

San Juan eta Basarte eremuetan egingo diren aldaketek onurak ekarriko dizkio bertakoei eta besteoi kalterik ez, bestalde San Martin auzoan egingo diren aldaketek ere onura gehiago ekarriko dizkigula uste dugu kalteak baino, hau da, etxebizitza bat altuago egiteak etorkizunean elkarguneko sarrera/plaza handitzeko aukera emango digu, beraz ados

 

4.- Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudiaren aldaketaren hasierako onespena.

Badirudi lizentziaren haserako eta amaierako data ezberdin asko sortzen ari direla eta data horiek bateratzea dela helburua, beraz ados.

 

 

5.- EH Bildu udal taldeak 2018ko abenduaren 17an aurkezturiko mozioa.

Aurretik esan behar guri ere ez zaigula ondo iruditzen, horrelako zigorrak ezartzearen bila ibiltzea  erabaki politiko bat hartzeagatik. Orain beste erabaki politiko batzuk hartu dira, baina ados ez egoteak ez du esan nahi salaketa egin eta epaimahaietara  jo behar dugunik nahi eta nahiez. Pertsona hauei gehiegizko min bat egiten ahalegindu direla garbi dugu.

Dena den, testu honek, kontraesan batzuk ere badituela iruditzen zaigu. Testuan erantzun pertsonal bat eskatzen da eta gu hemen talde baten ordezkariak gara, beraz hemen egiten ditugun adierazpenak talde horrenak bezala hartu behar genituzke eta ez hemen talde hori ordezkatzen dugun bakoitzarena. Hau esanda gero, talde bezala egokiena abstenitzea dela iruditzen zaigu, hori bai pertsonalki nire babesa, elkartasuna, sinadura, … edo beste zerbait nahiko bazenute, bilkura ondoren hemen izango nauzue nahi duzuenerako.

 

6.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

 

7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

8.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+