2018-07-25 Udal bilkura

Hor dituzue Azkoitia Bai herri plataformak udal bilkuran esan eta bozkatutakoak:

Bi galdera ere egin ziren bukaeran eta hor ere eman genuen gure iritzia, batipat Herri Moimentuek argitaratutako plazako liskarraren baitan.

Data: 2018-07-25

Udal bilkura

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados

2.- Azkoitiko Udala, Elkargune Institutua, San Jose Egoitza eta Azkoitia Lantzenen 2017ko Kontu Orokorren eta Kontu Kontsolidatuaren onespena.

Badakizue gure taldeak Azkoitia Lantzeneko kargurik ez zuela hartu eta baita horren zergatia ere.

Beraz gure ezezko bozka ere aurreikusiko zenuten.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Azkoitiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

Informatika mailan, hau da, administrazio elektronikoari aurre egiteko oraindik hutsune handiak ditugu, baina azkenean, denbora gutxi barru, denok egokitu beharko dugu, legeak horrela agintzen digulako.

Hitzarmen honekin beste aurrerapauso txiki bat emango dugulakoan eta herritarrarentzat ere beste abantaila txiki bat izango delakoan gure aldeko bozka.

4.- 2016ko urriaren 21eko Alkatetza Dekretua deuseztea, non Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.-ren aldeko ebazpena eman zen zuhaiztiaren segurtasun-zortasuna handitzeko.

Badirudi udaletxeko paperetan lursail honi jabetzarik ez zitzaiola bilatu, eta udalaren jabetza bezala kontsideratu zela. Azpeitiko erregistroan ostera garbi azaltzen da beste jabe batzuk dituela.

Beraz udaletxe honek Iberdrolari kimaketa batzuk egiteko eman zion baimenak ez du inolako zentzurik eta logikoena deuseztatzea dela dirudi.

5.- 9.- EAJ-PNV udal taldeak Euskaraldia udal barruan sustatzeko aurkeztutako erakunde-Adierazpena.

Adierazpen, mozio eta horrelakoetan dagoeneko gure jarrera garbi utzi dugulakoan gaude, baina norbaitek oraindik dudaren bat balu, 2018ko Ekainaren 29an LGTBI+ ko mozioa zela eta, maxixatzeneko komunitatean egin genuen argitarapena irakurtzera konbidatzen dut.

Azken egunotan euskara arloan egin dituzuen pare bat detailetxo ere eskertu-goraipatu nahi dizkizuegu:

1-Andramaixetako laburmetraien gaia euskara izatea.

2-Gure taldeak azken urteotan proposaturiko Ixabel eta Mailuri andramaixetako txupinazoa botatzeko ohorea eskaintzea.

Beraz ea denon artean aurrerapausoak ematen jarraitzen dugun, adierazpen honetan jartzen duen bezala, gure hizkuntza-praktikak posible egiteko neurriak hartzen jarraitzen dugun eta dudarik ez egin, gai hau eta beste denak jorratzeko, beti bezala gure lankidetza eskaintzen dizuegula.

Eta azkenik honelako mozio eta adierazpenetan bozkatzen dugun abstentzioa iragarri.

PREMIATZSUNEZKO PUNTUA: AZKOITIKO UDALERRIAN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

KONTRATATZEKO ESPEDIENTEA ONARTU ETA JARDUNBIDEA ESLEITZEA

Kontratazio mahaiko bilera denetan egon naiz eta ez da arazorik izan. Beraz nahi gabeko oker bat besterik izan ez denez gure onarpena eta baiezkoa.

6.- Behin betiko onespenen berri ematea.

7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

8.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+