2017-06-28 Udal bilkura

Hemen dituzue gure taldeak 2017-06-28ko udal bilkuran esan eta bozkatutakoak, bilera berotu baino lehen:

Data: 2017-06-28

Udal bilkura

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados.

2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 27. Sektoreko –Eginoberri- Plan Partzialaren 6. aldaketaren behin betiko onespena.

Ura, ur agentziak ere aldeko txostena eman duela jakin berri dugu. Beraz ez dugu beste eragozpenik ikusten eta udaletxeko teknikoek, duten esperientzia kontutan hartuta, ez badute ikusten, gure aldeko bozka duzue.

3.- Azkoitiko Industrialdeetako hondakinen bilketa zerbitzuaren onespena.

Gaikako bilketa hau egitea ondo iruditzen zaigu, akabo, baina aste honetan gertatu dena ikusirik, herritarrak konfiantza dena galdu duela iruditzen zaigu, bai udaletxe honengan, bai Mankomunitarearengan. Beraz, herritarrak berriro ere, arduradun beraien esku, uzten dugula dena, ikusten badute, ez dute susmo onik hartuko. Gure ustez, sistema dena politizatuta dago, eta nahiz eta erraza ez izan, ikuskaritza eta datu denak, erakunde independente baten esku egon behar luketela iruditzen zaigu, momentu honetan ez baitakigu zer den egia eta gu ere beste herritar asko bezala, honelako eskandaluak argitaratzen direnean, ohartzen baikara azpian eta ezkutuan egiten diren gauzekin. Beraz gure aldeko bozka, baina mesedez eman iezaiozue gai honi merezi duen garrantzia, eta ez dezala soilik paperetan gelditu.

Eta berriro ere gogoratu aurten %80-85 buelta horretan beharko genukeela dagoeneko eta %60an gabiltzala.

4.- EH Bildu udal taldeak ekainak 28, pertsona LGTBI + eskubideen nazioarteko egunari buruz aurkeztutako mozioa.

Guk, puntu honetan, horrelako mozio eta adierazpenen gain beti esaten dugun berdina: Azkoitiko gai konkretu bat izanez gero, gure ikuspuntua ematen dugula eta mozioetan garrantzia batipat ekintzak dutela. Beraz gure taldekoek ondo informatu eta gero, bakoitzak erabakitzen du ekintzetan parte hartu edo ez eta udaletik zerbait egin beharko balitz, beti prest gaude lanerako, batzordeetatik hasi, eta ea denon artean zerbait adosteko gauza garen, bitartean, beti bezala, abstenitu egingo gara.

Gure taldeak, biolentzia matxista, denon artean salatu nahirik, ahalegin bat egin du, bi urte jarraian, eta ez dugu inoren erantzunik jaso. Dena den gu edozein gai eztabaidatzeko prestu azaldu gara beti, beraz dagokion batzordera eramaten baduzue gaia, landuko dugu.

5.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

6.- Galde-erreguak.

FacebookTwitterGoogle+