BIRZIKLATU MESEDEZ

Aizpurutxoko zabor bilketaren arira, gure taldeak, herritarrari ahal duen informazio zehatzena zabaldu nahi dio eta datuak zabaltzea pentsatu dugu bakoitzak bere erabakia ondo informatuta hartu dezan:

  1. Gai hauetaz arduratzen den udal zinegotziak, 2017-06-21 eko udal batzordean esan zuenez, astebete lehenago bazekien bideo arrakastatsu honen berri, Mankomunitateari jakinarazi zion, baina bere taldekideak, beste herritar ia denak bezala, astebete beranduago jakin dute hau denaren berri. Horrela azaldu ziguten, 2017-06-21eko Hirigintza batzordean.
  2. Honako ohar hau kaleratu du Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak: «Aizpurutxoko puntu batean hondakin mota guztiak batera biltzen ditu Urola Erdiko Mankomunitateko ibilgailuak. Ohar honen bidez adierazi nahi dugu zergatik egiten den hori puntu horretan. Izan ere, 2015etik arazo larriak izan dira Azkoitiko hondakinetan inpropio kopuru handia zegoelako ontzi arinetan eta organikoan.                                                                             Arazo hori konpontzeko hartutako erabakien artean dago landa eremuko ekarpen guneetako (Aizpurutxokoa adibidez) hondakin mota guztiak errefusarekin biltzea; hainbat azterketen ondorioz dakigulako inpropio gehiago egon ohi dela puntu horietan. Era berean, lanean gabiltza landa eremuko puntu horietako hondakinen kalitatea bere onera itzultzeko (inpropio kopurua gutxitzeko), eta hemendik gutxira lortuko da puntu horietako hondakinak berriz berezituta biltzea».

 

Beraz datu hauen arabera, bi aldeek zekiten aurretik arazoaren berri.

 

2016-06-21 eko udal bilkuran bozkatutakoak beste hau zioen: Hau zen udalaren eskakizuna.

3) Kontrol zerbitzua

… beraz, azterketan agertzen den ikuskapen zerbitzu hau ere kentzea eskatzen dugu.

 

Beraz, badirudi hezitzaile-ikuskatzaileen ardura mankomunitateari ezartzen diola udalak, baina aldi berean, zerbitzu hau kentzea eskatu zuela. Hau da, esan bezala, bazekiten ez zela ondo birziklatzen, baina ez batak eta ez besteak, ez zuten ikuskapen zerbitzurik jarri.

Behin eta berriz, lanean ari direla diote, denbora behar dutela, sistema aldatzen denean dena zuzenduko dela, baina hemen ikusitakoak, gai honi, garrantzi gutxi ematen diotela garbi uzten digu.

Gure taldeak, honako hau esan zuen 2016-06-21 eko udal bilkura horretan:

Gure blogean ikusgai dituzue udal bilkura denetan, gure taldeak ematen duen iritzi eta bozka.

Gai hau aparteko idatzi batetan argitaratu genuen, gai berezi eta garrantzitsua zela iruditzen zitzaigulako

Azkoitia Bai 2016-06-21 zaborra

Ba, berriro ere, 2017-06-20an,bueltatu zaigu arazoa eta bi alderdien arteko lehiaketa. Honela irabazten dira hauteskundeak, besteen okerrak salatuz, eta herritarrak elkarren aurka jarriz.

Gai honetan ardura gehien duten pertsonak, komunikabideetan ikusi ditugu egun hauetan, elkarri, gertatutakoaren kulpak botatzen.

Gu ez gara iskanbila horretan sartuko eta gure taldeak, udal bilkura hartan esandakoa berresten du, garrantzia, %80-85 horretara iristeak duela eta hor gastatu behar ditugula gure indarrak. Ea, bai Aizpurutxotarrak eta beste herritar denok, ematen diogun, arazo honi, duen garrantzia, eta behingoz, behar den bezala, sailkatzen dugun gure zaborra, birziklatze tasa igo behar dugula, denok ados baikaude.

FacebookTwitterGoogle+