UDAL BILKURA 2017-04-28

Azkoitia Bai taldeak, 2017-04-28 ko udal bilkuran, esan eta bozkatutakoak:

 

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

ADOS

 

2.- Ikuskizun publikoak, noizbehinkako aisialdi jarduerak eta aisialdi erabileren zein egoitza izaerako erabileren arteko bizikidetza arautzen dituen Ordenantzaren hasierako onespena.

Badakigu gai korapilotsua dela eta eztabaida asko izango dela herrian, baina ados gaude arazo bat bihurtzen ari dela eta nolabait zuzentzen ahalegindu behar dugula. Ordenantza honetan jartzen duen dena betetzea zaila dela ere jakin badakigu, baina herritar denon bizikidetza, normaltasun baten barruan eramateko ahalegin txiki bat egingo bagenu denok, ez luke arazorik egon behar. Beraz, eta ikusirik guk proposaturiko punturen baten, aldaketa onartu diguzuela, ADOS.

 

3.- Azkoitiko Udalaren eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (VISESA) Sozietate Publikoaren arteko Konpromiso Akordioaren onespena, Kale Nagusia 80ko eraikina birgaitzeko eta babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.

Gai hau ere ez da aurrekoa baina xamurragoa. Urte asko daramatzagu herriko eliz atarian aldamio horiek ikusten, eta herri osoa urtez urte noiz kenduko diren galdetzen. Badirudi egun hori iristen ari dela, eta gainera beheko solairuan zaharren taberna berria irekitzeko posibilitatea izango dugula, hori bai, VISESA-ri ordaindu beharrekoa ordaindu eta gero, baina ordainketa esfortzu horrek pena merezi duela iruditzen zaigu, behingoz arazo honi bukaera egoki bat emateko.

ADOS.

 

4.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakiko espedientearen onespena.

Badirudi lege aldaketa bat besterik ez dela eta kirol eta kultura elkarteei aurreko urtean baino diru gehiago tokatuko zaiela. Guk kreditu aldaketei orain arte ezetza eman izan diogu, baina oraingo hau ez da besteen berdina eta gainera, batzordeetan urtero eztabaidatzen duguna. Beraz gure taldea ADOS.

 

 

5.- Azkoitia Lantzenen 2017-2020 Bideragarritasun Planaren onespena.

Guk Azkoitia Lantzenen ez genuen kargua hartu, taldeko aditu bat joatea herriarentzat onuragarriagoa zela iruditzen zitzaigulako. Gure helburua ez dugu oraindik lortu, baina estatutuen aldatzea eskatzen jarraituko dugu, eta aldatu bitartean beti bezala gure ezezko bozka.

 

6.- Tokiko Poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko, polizia eta larrialdietako Euskal Akademiaren eta Azkoitiko Udalarenarteko lankidetza-hitzarmenaren aldaketaren onespena.

Garbi dago hitzarmenean oker bat zegoela eta oker hori zuzentzea besterik ez dela, beraz ADOS.

 

7.- Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatutako “Euskadi Lagunkoia” programan atxikitzeko onespena.

Badirudi programa honetan “Parte Hartzea” asko baloratzen dela,lehenengo helburuak honela baitio, “komunitateko parte-hartze prozesuak sustatzea” eta gure politika egiteko moduan hitz horrek duen garrantzia azpimarratuz eta nahiz eta oraingoan ere kanpoko erakunde batetik etorritako hitzak diren, ADOS, beste pausutxo bat emango dugun itxaropenez.

 

8.- EAJ-PNV, EH Bildu eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutako Gure Esku dago egitasmoari buruko mozioa.

Gure taldeak beti uxatu nahi izan ditu, Euskal Herria, Euskadi,… eta horrelako hitzek ekartzen dituzten eztabaidak eta lehen puntu hori kentzeko eskatu genuen, edo bestela hiru puntuak banaka bozkatzea. Hori lortu ezean eta  hurrengo beste bi puntuei, hau da, parte hartzea aipatzen den beste bi puntu horiei, garrantzi gehiago emango zaiolakoan, salbuespen bat egin eta baietz bozkatuko dugu oraingoan.

 

9.- 2016ko Aurrekontuaren Likidazioaren berri ematea.

1.000.000 € ko gerakina izugarria iruditzen zitzaigun, baina 2.500.000 € koa sinesgaitza. Dudarik ez falta izatea baino, soberan hobe dela. Ez dakigu udal gobernuak nahita gorde duen dirutza hau dena, aurrerantzean, guk ez dakigun proiekturen batean gastatzeko edo, bestela, ez diogu beste arrazoirik ikusten. Hori bada arrazoia zertarako gorde duten jakitea nahi genuke eta ez bada, zertarako erabiliko dugun adostu nahiko genuke eta herri galdeketa baten bidez izango balitz, askoz hobe.

 

 

10.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

12.- Galde-erreguak.

Gaurkoan ez nator berri txar batekin, baina bai hilero bezala, oraindik bizi dugun biolentzia matxista salatu eta denon artean, hilero ez bada, hiru hilean behin, udal bilkura osoan, adostutako idatzi bat aurkeztu beharko genukeela gogoratzera.

FacebookTwitterGoogle+