Erabakia gainean (4.atala)

2016-12-22ko Ogasun batzordea iritsi zen eta Udal gobernuari, PNV/EAJri tokatzen zitzaion beraien azken erabakien berri ematea. Hiru aldaketekin etorri ziren:

 

IZENA/DENOMINACION ZENBATEKOA ZENBATEKOA ZENBATEKOA
  2016 2017 2017_(A)
Liburutegiaren kontserbazioa/Conservación  biblioteca 3.000,00 5.000,00 10.000,00
Emakumeen berdintasunerako egitasmo estrategikoa ezartzeko jarduerak 18.000,00 21.500,00
Topografia altxaketak/Levantamientos topográficos 52.500,00 44.000,00

 

 

Baina guk azken egunerarte ez dugu etsitzen eta batzorde honetan ere ahalegindu ginen. Gure taldeak parte hartzeari ematen dion garrantzia kontutan izanik, honako proposamena egin genion udal gobernuari:

 

Gure taldeak udaletxe honetan pisu handia ez duela badakigu, baina azken idatzian ikusi duzue guretzat parte hartzeak duen garrantzia. Beraz, herritarrek parte hartze bidez, erabaki zuen parke estalia, 2017an egingo duzuela agintzen badiguzue, gure ezezko bozka abstentzioagatik aldatzeko prest egongo ginateke.

 

Kontutan izan, ez garela ezer berririk eskatzen ari, beti esan baitigute estalki hori egiteko asmoa dutela. Guk 2017an egiteko konpromisoa besterik ez genion eskatzen, gure taldeak herritarrak erabakitakoari ematen baitio lehentasun eta garrantzirik handiena.

Ba, hala eta guztiz, ez ziren konpromiso hori hartzeko gai izan eta han, berriro ere non azaldu ziren  parte hartzean ditugun ezberdintasunak.

 

Dena den azken batzordea 2016-12-22an ospatu zen eta plenora emango genuen bozka zehaztu aurretik, beste batzordeetan jorraturiko puntu bat garbi utzi nahi izan genuen. Dakizuen bezala (aurreko atalak jarraitu badituzue), gure zenbakietan 42.500€ko soberakina zegoen.

Bildukoei garbi utzi genion berriro ere, guretzat oposizioko liberatuak herritarrarentzat duen garrantzia kontutan hartuta, diru hori pertsona horretan erabiltzeko prest egongo ginatekeela eta ea berandu baino lehen animatzen diren, beraiek baitute lehen aukera, naiz eta aurrera pauso hori ematen ez badute gu ere ahaleginduko garen (Bildukoek ezin izan zuten batzordera joan, baina batzordea bukatu ondoren egon ginen beraiekin).

 

Eta bukatzeko, dagoeneko gure bozka garbi dagoela suposatu dezakegu, ez?

 

Dena den, beti bezala, guk plenoan esandako dena Maxixatzeneko komunitatean irakurri ahal izango duzue eta ea datorren aurrekontuei begira, denon artean, lan hobea egiteko kapaz garen, pena merezi du eta. Eta ez ahaztu denon artean gauza asko egiteko kapaz garela, beraz animo!!! eta gabon zoriontsuak pasa dituzuelakoan, urte berria (aurrekontu berriekin) ondo hasi.

FacebookTwitterGoogle+