Inuzente, inuzente,…(2.atala-erantzunak)

 

2017 AURREKONTUAK (EAJ/PNVren erantzunak)

 

Ez ahaztu inuzente egunean erabakiko direla.

 

Azkoitia Bai-k, ohitura duen bezala, bere proposamenak, besteenak ikusi aurretik  jartzen ditu mahai gainean, besteenak ikusi eta gero errazago dela esatea, honi bai eta beste honi ez, ez entzuteko. Hau da, guk, gure ekarpenak, beste inoren influentzi gabe egiten ditugu.

Beste talde denei bidaltzen dizkiogu eta aurretik eztabaidatzeko aukera ere izaten dugu. Aurten ere batzordera joan aurretik eta batzorde bertan bildu gara udal gobernuarekin eta hemen doazkizue, gure proposamenei eman dizkien erantzunak.

 

 

  1. PLAZA BERRIren eraberritzeari heldu. Honek diru kopurua handia suposatuko duenez, nola finantzatu aztertu (plurianaula?)

2017an proiektua egiteko dirua jarriko da.

 

  1. Pasa den urtean, 2016an, egin dena aztertu eta argiteriaren berritzearekin jarraitu, eta batipat gune arriskutsuetan ( puntu beltzak, zebra bideak,…), baina erdi gunea ere ahaztu gabe.

Argiteriaren kaxak konponketa nahitaezkoa eskatzen dute, arriskutsuak baitaude. Argiteria aldatzen hasi, baina lehendabizi kaxak (300.000€ko ikuste ez den gastu handia 2 urtetan)

 

  1. Zebra bideak ondo marraztu, hobeto ikusi daitezen.

Hasiko dira konpontzen eta adokinekin egitea pentsatzen dute, luzera iraun dezaten.

 

  1. Juinetik dagoen bidea erabili Urola ikastolara igotzeko, falta diren metro gutxi horien obra gauzatuz (Teknikoki posible bada).

Desnibel handiegia dago eta aparkalekura sarrera ere bestaldetik dagoenez ez da bidezkoa.

 

  1. Beilatoki toki aldamenean pasatzen den bidegorria aldatu, errotondatik pasatzea arriskutsua baita.

Beste lehentasun batzuk dituzte.

 

  1. Floreaga ikastetxera, Aingeru kaletik, etxe artetik, dagoen aldaparen zorua konpondu, arriskutsua baitago.

Beste lehentasun batzuk dituzte.

Azken 5 puntu hauek ez ditugu gure gustuko direlako jarri, toki arriskutsuak iruditzen zaizkigulako baizik. Gure taldearen ustez  arriskua ekiditeak izan beharko luke lehentasuna.

 

  1. Liburutegi alboko gune estalia noiz egin. Herritarren partea hartzea bultzatzen dugula diogu, ba aurrekontu parte hartzaileetako ekintza nagusiena ez dugu gauzatu.

 

Aurreko legealdian jarri zen diruarekin ez da iristen. Beste toki batzuk pentsatzen ari dira. Ia urtebete da berdina erantzun zigutela eta behar bada galdeketa bat egingo zela.

 

  1. Herritarrak erabakitzeko diru partida: 300.000 euro. Parte hartze prozesu baten bitarteaz erabaki nola gastatu.

EZ.

 

  1. Lokalen alokairurako diru laguntza.

 

Aurten igo egingo da, hiru urterako akordioa egiten baita eta 2016an diru laguntza jaso dutenek, 2017 eta 2018an ere laguntza sinatuta dutelako. Hauei 2017an egingo direnak gehituko zaizkie.Beraz 20.000€ tik 38.000€ ra igo da.

 

Gazteei etxeak alokatzeko laguntzak. Etxe hutsei gehiago kobratzegatik atera beharko genukeen diru kopurua.

2016ko partidan zegoena baino gehiago gastatu da eta 2017rako gastatu den kopurua jarri da. Hau da 50.000€tik 70.000€ra igo da. Etxe hutsen zerga garbi dute ez dutela berriro jarriko.

 

 

  1. Taldeentzako diru laguntzak gutxienez mantendu, igotzeko aukera aztertu.

Ados.

 

  1. Auzokonposta gune berrientzat diru partida: 3 gune berri? Ingurumen teknikariari galdetu kokaleku aproposenak.

2017ko aurrekontuetan 13.000€ ko publizitate kanpaina bat aurreikusten dute, zaborreren gaia zuzentzeko. Guk, egingo den kanpainan, auzokonpostari publizitatea eta ikerketa lan bat egitea eskatu diogu  auzo ezberdinetan, beti ere gune berriak sortzeko asmoz.

 

  1. Interpretariak: partida kendu PSE-ko zinegotzi berriak euskaraz badakienez. Itzulpen batzuk ere egin beharrik ez (epai irmoa dago udal batek euskara hutsean egin ditzakeela hainbat dokumentu: batzordeetako aktak…).

Kendu dute.

 

  1. Aurrekontu parte hartzaile partida berreskuratu.

 

Ez dituzte gustuko. Foru Aldundiak egin zituenean ere gauza arraroak ikusi ziren. Jende batek mobilizazio kanpainak egin eta gutxi batzuek diru-laguntza handiak eskuratu.

Gure ustez honek ez du esan nahi parte hartzea alde batera utzi behar denik, guztiz kontrako erantzuna baizik, hau da, indar eta lan gehiago eskatzen dituela.

 

  1. Herri galdeketa partida berreskuratu.

EZ.

 

  1. -Prentsa zerbitzua (55.000) eta web orriaren diseinuaren partidak(25.000)kendu.

 

2017rako prentsa zerbitzua 69.000€ra igo dute eta web orriaren diseinua 10.000€ra jaitsi. Gu prentsa zerbitzua kentzearen aldeko izan gara beti, eta batik bat orain, hor argitaratzen den ia dena, aurretik prentsan ateratzen baita. Web orriari buruz baditugu kexa batzuk eta akats horiek zuzentzeko, behar bada 10.000€ uzteko prest egongo ginateke.

 

  1. Berdintasun partida gutxienez aurrekontuak izango duen igoeraren neurri berean igo.

 

Elkargunean, gazteria-ludoteka atalean, Gazteak berdintasun bidean partida igo da. Ez da ezer asko, baino bada zerbait.

 

  1. Gazteentzako (13-20 urte bitartekoentzat adibidez) Gaztetxe edo antzeko proiekturen bat.

EZ.

 

  1. Iraurgi Berritzenetik ekintzailetasuna sustatzeko ematen ziren diru laguntzak berreskuratu udaletik.

 

Ekintzaile berriei haserako bultzada bat emateko diru laguntza hau funtsezkoa iruditzen zaigu. Eta justifikazio hau gutxi ez balitz, ekintzaile bakoitzak beste langileren bat kontratatu lezakeela ere kontutan hartu beharko litzateke. Puntu hau ere ez dute ikusten.

 

  1. Oposizioaren liberatuarentzat partida.

 

Lehen pausoa Bilduk eman behar du.

 

  1. Txalon errekatik, Urola ikastolara dagoen bidea konpondu eta argiztatu.

 

2020rako bukatuta egon  beharko lukeen bidea aprobetxatu. Proiektua egina dago.

FacebookTwitterGoogle+