MATXISMOA

Astearte arratsaldean, 2016-06-21ean udal bilkura izan genuen eta gure taldeak literalki honako hau esan zuen hamargarren eta azken puntuan:

 

“10.- Galde-erreguak.

 

– Lehendabizi berriro ere salatu indarkeria matxistaren beste biktima bat. Oraingoa Gasteizen. Bihar beti bezala herriko plazan elkarretaratzea egingo dela suposatzen da, baina udaletik ere indarkeri honen aurrean zerbait egiten hasi behar dugula uste dugu.

Adibidez, ea beste taldeok zer diozuen, udal bilkura denetan gogoratu ditzakegu hilabete horretan, indarkeria matxistaren bidez, Gipuzkoan edo Euskal Autonomi Erkidegoan, erailak izan diren emakumeak eta minutu bateko isilunea egin, hilabete horretan hildakorik bada, eta egon ez bada ere, albiste pozgarri hori gogoratu horrela jarraitu dezan.”

 

Hurrengo egunean, hau da, atzo, udalak beste hau argitaratu zuen Maxixatzenen:

“Udalak Gasteizko eta Angeluko erasoak irmoki gaitzetsi ditu”

http://maxixatzen.eus/azkoitia/1466587451905

 

Udalak egin duen pausu txiki hau, guk esan genuenagatik izan dela pentsatzea, behar bada, gure burua gehiegi goraipatzea litzateke. Dena den, asko pozten gaituen pausu bat da eta hemendik animatu pausu gehiago ematen jarraitu dezan, pausuka pausuka, antxintxike egiten hasteko arriskua baitago eta behar bada, gizonengandik ihes egin beharrean, matxistak harrapatzeko gai izango baikara.

Beraz, udalari kasu eginez (ondo esanak ondo hartu), ea gaur 2016ko Ekainaren 23an arratsaldeko 19:00tan herriko plaza bete eta zentzu gabeko indarkeria honi aurre egiteko kapaz garen. ANIMATU!!!

FacebookTwitterGoogle+