LIDL BERRIA

Dagoeneko jakingo duzue Azkoitiko 32. sektorean (Zumarragako biribilgune-Urrategibide hasieran)  Lidl berria eraikitzera doazela. Enkantea/subasta erraz irabazi zuen, 700.000€ pasatxotik atera zen eta 1.500.000€ baino gehiago ordaindu ditu eremu honetako lurrak erosteko.

Hori gutxi balitz, eremu hau urbanizatzeko ere dirua Lidl-ek jarri beharko du. Eremu horretan zer egingo zen aurretik jakitea komeni zela adierazi genion udal gobernuari, diruak bakarrik izan ez zezan erabakia hartzeko garrantzi dena. Hau da, diruak duen garrantzia ukatu gabe, zer eraikiko zen ere garrantzitsua zela iruditzen zitzaigun.

Dena den apusturik onena Lidl-ek egin du eta aurrera doa prozedura dena. Hurrengo pausua  urbanizazio lanak esleitzea izango da. Lan hauen arduraduna Azkoitiko udala izango da eta ea ez den Juin inguruan eraiki den DBH-ko eraikuntzan gertatua errepikatzen eta ea oraingo honetan, bertako langilea duintasunez tratatzen den. Horretarako obra esleitzerako orduan erabaki batzuk hartzea aurreikusten dugu, eta ez zitzaigun ondo irudituko, obra egingo duen enpresari, aurrekontuak eskatzen duena baino askoz gutxiago ordainduko bagenio, diru falta horren zati bat beti ere bertako langileak jasaten baitu. Beraz hemen eta orain proposatzen duguna, gero berandu gabiltzala esan ez dagigun, zera da, ehuneko zehatz batetik behera urbanizazio hori ez esleitzea, hau da adibidez %15a baino gehiago ez jaistea obraren aurrekontua eta pertsonaren onurarako diren beste klausula batzuk puntuatzea:

– Gipuzkoako hitzarmena errespetatzea.

– Herri/bailarako langile kopurua enpresan.

– Enpresaren berdintasun plana.

– Euskara ziurtagiria.

– Langileen kontratu mota: behin behineko/kontratu fijo kopurua.

– Enpresaren ingurumen plana.

– Eta beste hainbat eta hainbat.

Diruari bakarrik garrantzia eman beharrean, pertsonek ere hartu behar luketela iruditzen zaigulako.

FacebookTwitterGoogle+