URREZKO ALDAMIOAK

Bai, Nagusia 80ko, eliz atariko aldamioak urrearen prezioan ordaindu ditugu.

Dena den, Azkoitiarron kezkarik handiena izan da eta oraindik hala da.

Hauteskundeetan esan genuen legealdi honetan eraikin hori, ondo ordaindu eta gero, denona izan behar lukeela. Gu, hauteskundeak irabazi edo ez, prest azaldu ginen  arazo hori, naiz elkarlanean, naiz gure esku utzita, konpontzeko, eta badirudi elkarlan horrek eta denon artean jarritako borondate onak bere fruituak dakartzala. Eraikin horretan etxebizitza tutelatu, koworking gune bat, zaharrentzat txoko bat,…horrelako zerbait egitea aurreikusten genuen eta badirudi egun hori gero eta hurbilago dagoela eta azkenean babestutako etxebizitzak eta zaharren elkartea eraikitzeko gai izango garela. Eta honekin elkarlanera animatu nahi nituzke alderdi denak, helburu berdina dugunean, denon artean eginiko  lanarekin helburu horietara iristeko kapaz  garela ikusten baita. Ea zaborraren gaiarekin ere adostasunera iristeko kapaz garen!!!

FacebookTwitterGoogle+