NEGOZIO EDO ENPRESA BERRI BAT JARRI NAHI DUTENENTZAT HERRIKO LOKAL KOMERTZIAL HUTSAK ALOKATZEKO LAGUNTZA. BALDINTZAK:
. Negozio bideragarri baten proiektua izatea, honako jarduerekin lotutakoa:
-Txikizkako merkataritza.
-Pertsonei zuzendutako zerbitzu enpresak.
-Intereseko izan eta merkataritza aldetik inguru hori suspertzen laguntzeko koherentea izango den beste edozein, betiere merkataritza-jarduera baldin badago.
. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea.
. Programa honetan parte hartzeko eskaera-imprimakia aurkeztua izatea.
. Honako dokumentu hauek atxikitzea: sustatzailearen curriculuma eta jardueraren memeoria-proiektua (Iraurgi lantzenek bere laguntza eskeintzen du)
. Udalaren diru-laguntzak hiru urteko iraupena izango du, eta honakoa izango da zenbatekoa:
-Aurreneko urtean: Alokairuaren %75a, gehienez hilean 300€.
-Bigarren urtean: Alokairuaren %50a, gehienez hilean 250€.
-Hirugarren urtean: Alokairuaren %725a, gehienez hilean 125€.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Udaleko merkataritza sailean (kultura) 943 85 71 70.
Ekainaren bigarren astetik hasi eta hilabeteko epean.