GAZTEEK ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU LAGUNTZAK:
BALDINTZAK:
– 18-35 urte bitartean izan eta jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
– Diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egotea.
-Etxe horretako pertsona bat , eskaera egiten duen unean, gutxienez 3 urteko antzinatasunarekin Azkoitian erroldatuta egotea, edo bestela, aurretik, beste nozbait, etenik gabe 5 urtez udalerrian erroldatuta egon izana.
– Diru laguntzen zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da; Alde Zaharrean dauden etxeak errentan hartzen dituztenek eta %65eko ezgaitasuna duten gazteek laguntza handiagoa izango dute (50 euro gehiagokoa).
Diru laguntzen taula, bizikidetza unitatea
pertsona bakarrak osatzen duenean:
Diru sarrerak eurotan/ Diru laguntzaren % /Gehienezko diru-laguntza
25.000,01 eta 27.000,00 € bitartean / %15 /75 €
23.000,01 eta 25.000,00 € bitartean/ %20 /100 €
21.000,01 eta 23.000,00 € bitartean / %30 /150 €
19.000,01 eta 21.000,00 € bitartean/ %40 /200 €
19.000,00 € arte/ %50 /250 €
Diru laguntzen taula, bizikidetza unitatea bi
pertsona edo gehiagok osatzen duenean:
Diru sarrerak eurotan /Diru laguntzaren %/ Gehienezko diru-laguntza
25.000,01eta 27.000,00 € bitartean/ %15 / 75 €
23.000,01eta 25.000,00 € bitartean / %20 /100 €
21.000,01eta 23.000,00 € bitartean/ %30 /150 €
19.000,01eta 21.000,00 € bitartean/ %40 / 200 €
19.000,00 € arte/ %50 /250 €
Laguntzak ekainaren 1era bitartean eskatu behar dira, Udaleko Harrera bulegoan
Informazio gehiago: Azkoitia Lantzen. 943 85 71 51