EMANZIPATU?

GAZTEEK ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU LAGUNTZAK:

BALDINTZAK:

– 18-35 urte bitartean izan eta jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.

– Diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egotea.

-Etxe horretako pertsona bat , eskaera egiten duen unean, gutxienez 3 urteko antzinatasunarekin Azkoitian erroldatuta egotea, edo bestela, aurretik, beste nozbait, etenik gabe 5 urtez udalerrian erroldatuta egon izana.

– Diru laguntzen zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da; Alde Zaharrean dauden etxeak errentan hartzen dituztenek eta %65eko ezgaitasuna duten gazteek laguntza handiagoa izango dute (50 euro gehiagokoa).

Diru laguntzen taula, bizikidetza unitatea
pertsona bakarrak osatzen duenean:
Diru sarrerak eurotan/ Diru laguntzaren % /Gehienezko diru-laguntza
25.000,01 eta 27.000,00 € bitartean / %15  /75 €
23.000,01 eta 25.000,00 € bitartean/  %20  /100 €
21.000,01 eta 23.000,00 € bitartean / %30  /150 €
19.000,01 eta 21.000,00 € bitartean/  %40  /200 €
19.000,00 € arte/  %50  /250 €

Diru laguntzen taula, bizikidetza unitatea bi
pertsona edo gehiagok osatzen duenean:
Diru sarrerak eurotan /Diru laguntzaren %/ Gehienezko diru-laguntza
25.000,01eta 27.000,00 € bitartean/  %15 / 75 €
23.000,01eta 25.000,00 € bitartean / %20  /100 €
21.000,01eta 23.000,00 € bitartean/  %30  /150 €
19.000,01eta 21.000,00 € bitartean/ %40 / 200 €
19.000,00 € arte/  %50  /250 €

Laguntzak ekainaren 1era bitartean eskatu behar dira, Udaleko Harrera bulegoan

Informazio gehiago: Azkoitia Lantzen. 943 85 71 51

FacebookTwitterGoogle+

Udal bilkura 2017-02-22

Azkoitia Bai  

Data: 2017-02-22

 

Udal bilkura

 

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados.

 

2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 25. eremuan –Basarte- kokaturiko lursailari buruzko Hitzarmen Urbanistikoaren hasierako onespena.

Udaletxeko idazkari eta teknikoen arabera, eremu honetan hasieratik dauden akats batzuek zuzentzea besterik ez da, orain, eraikina handitzera doazenean, azaldu direnak. Gure aldetik, lursail horri dagozkion datuen zuzentze eta eguneratzeari ez diogu eragozpenik jarriko, batzordeetan azaldu diguten bezala hori besterik ez bada. Beraz aldeko bozka.

 

3.- Azkoitiko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituen ordenantza erregulatzailearen hasirako onespena.

Ordenantza denek izaten dituzte hasieran akatsak eta tokatzen ez zaien batzuk, hutsune hauek aprobetxatuz, laguntzak jasotzen dituzte. Laguntza hauen xedea errespetatuz eta benetan behar dutenei laguntzeko aldaketak direla ikusirik, gure baiezko bozka.

 

4.- Azkoitiko Udaleko izapideen eskuliburua egiteko HAEE eta EUDEL-ekin hitzarmenaren onespena.

Herritarren onurarako eta dagoena modernizatu eta erraztuko duen itxaropenez ados.

 

5.- Azkoitiko Udala Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea.

Hemen jartzen duenez, udalak bere gain konpromiso batzuk hartu behar ditu eta batik bat, puntu batek harritu gaitu, eta honela dio:

“e) Gida metodologikoak eta herritarren partaidetzarako onuragarriak izango

diren beste edozein baliabide edo tresna proposatzea, bereziki partaidetzazko

aurrekontuen ereduak eta estrategiak diseinatzea.”

2017ko aurrekontuak onartu berriak dira, eta aurrekontu parte hartzailetan ez zenutela sinesten esan zeniguten behin eta berriz. Beraz harrituta utzi gaitu zuen partetik konpromiso hau hartzeak eta badirudi, aholku edo agindua, nondik datorren indar ezberdina duela eta nahiz eta behin eta berriz independenteak zaretela aldarrikatu, zuen gainetik txotxongiloak bezala erabiltzen zaituzten norbait dagoela. Dena den, nahiz eta honelako konpromisoak aspaldi gaindituta izan behar genituen, zuen partetik, aurrerapauso bat  dela deritzogu eta ez gara izango gu, arlo honetan, oztopoak jarriko dituen taldea, beraz animo!, jarraitu horrela eta noski gure aldeko bozka.

 

6.- Udalerriko Toponimian Egurbideola baserri izenaren zuzenketa onartzea.

Jatorriko toponimia Egurbidetorrea bada, guk ez dugu beste ezer eranstekorik, beraz ados.

 

7.- EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz aurkeztutako Adierazpenak.

Gure erantzuna badakizue.

Egun hau urtero iristen da eta urtero egiten dira horrelako mozioak udal bilkuran, baina urtean zehar egiten ditugun batzordeetan ez dut, gai honetan, jarrera berezirik ikusten.

Beraz, beti bezala, taldekideak informatu eta bakoitzak ikusiko du, egun horretan izaten diren ekintzetan parte hartuko duen ala ez eta hemen eta orain, berriro ere esan, nahi duzuenean jarriko garela lanean.

Dagoeneko, baten baina gehiagotan bota dizuet denoi konbitea, gai hau guretzat ere oso garrantzitsua dela eta besterik ez bada ere, denok adosturiko aipamen bat egin behar genukeela hilero, baina oraindik ere erantzunaren zain nago.

Gero niri esango didazue protagonismoa nahi dudala, baina horrelako egunak aprobetxatuz, zuek hartzen duzuela iruditzen zait niri.

Gu puntu honetan eta hurrengoan abstenitu.

 

8.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Guernica” Gernikara.

 

9.- Udal kontu-hartzaileak 2016 ekitaldian formulatutako eragozpenen aurkako desadostasunen berri ematea.

 

10.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

12.- Galde-erreguak.

Hilero bezala gure aipamen berezia matxismoaren aurka eta mozioak mozio, gu, beste askotan errepikatu dugun bezala, prest, denon artean, gai honen bueltan, lanean jartzeko eta beste arlo askotan bezala, denon adostasuna erakusteko, nahiko errez lortuko genukeela iruditzen baitzait, baina ez gaur bakarrik, urte osoan baizik. Eta nola ez aipamen berezia eta doluminak Tolosan bortxatua izan den, neska horri eta baita bere familiari ere.

FacebookTwitterGoogle+

MATXISMOA

Astearte arratsaldean, 2016-06-21ean udal bilkura izan genuen eta gure taldeak literalki honako hau esan zuen hamargarren eta azken puntuan:

 

“10.- Galde-erreguak.

 

– Lehendabizi berriro ere salatu indarkeria matxistaren beste biktima bat. Oraingoa Gasteizen. Bihar beti bezala herriko plazan elkarretaratzea egingo dela suposatzen da, baina udaletik ere indarkeri honen aurrean zerbait egiten hasi behar dugula uste dugu.

Adibidez, ea beste taldeok zer diozuen, udal bilkura denetan gogoratu ditzakegu hilabete horretan, indarkeria matxistaren bidez, Gipuzkoan edo Euskal Autonomi Erkidegoan, erailak izan diren emakumeak eta minutu bateko isilunea egin, hilabete horretan hildakorik bada, eta egon ez bada ere, albiste pozgarri hori gogoratu horrela jarraitu dezan.”

 

Hurrengo egunean, hau da, atzo, udalak beste hau argitaratu zuen Maxixatzenen:

“Udalak Gasteizko eta Angeluko erasoak irmoki gaitzetsi ditu”

http://maxixatzen.eus/azkoitia/1466587451905

 

Udalak egin duen pausu txiki hau, guk esan genuenagatik izan dela pentsatzea, behar bada, gure burua gehiegi goraipatzea litzateke. Dena den, asko pozten gaituen pausu bat da eta hemendik animatu pausu gehiago ematen jarraitu dezan, pausuka pausuka, antxintxike egiten hasteko arriskua baitago eta behar bada, gizonengandik ihes egin beharrean, matxistak harrapatzeko gai izango baikara.

Beraz, udalari kasu eginez (ondo esanak ondo hartu), ea gaur 2016ko Ekainaren 23an arratsaldeko 19:00tan herriko plaza bete eta zentzu gabeko indarkeria honi aurre egiteko kapaz garen. ANIMATU!!!

FacebookTwitterGoogle+

AGI-a badoa.

Pasa den 2016/05/30 eko udal bilkuran 11. puntuan AGI-a eztabaidatzen zen eta honela zioen:

11.- EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek diru sarrerak bermatzeko laguntzaren inguruan aurkeztutako mozioak.

Ez pentsa mozio biak berdinak zirenik, nola ba, hau kalean, pil pilean dagoen gai bat da eta ezinezkoa da berdina pentsatzea.

EH Bildu, AGI-a (Diru sarrerak Bermatzeko Laguntza- DBL) kendu ez zezaten ahaleginak egitera zetozen eta baita RGI-DBE-a kobratzeko erroldatze denbora hiru urtetik urtebetera pasa zedin eskatzera ere.

EAJ-PNV berriz, laguntza hau kentzeko arrazoiak ematera, AGI-DBL-aren onuradunak gizarteratzen ez duela lagundu izan, ahultasun egoeratik irten eta biziproiektu bat garatzeko tresnarik ez duelako eskaintzen adierazi ziguten.

Baina batipat guk gure erantzuna azaldu nahi genizueke, eta bientzat berdina izan zen:

Krisia badoala esan eta esan ari dira, baina momentuz hitz hutsetan gelditu zaigu, badirudi aingura bota duela. Beraz murrizketa sozialak egiteko ez dela momentu egokia iruditzen zaigu. Diru sarrerak Bermatzeko laguntza, denok AGI bezala ezagutzen duguna kentzear dira, batzuen ustez funtzionatzen ez duelako. RGIan ere erroldatze data 2011an aldatu zen. Nik ez dut asko ulertzen baina ez dut uste 3 urte erroldatuta badago urtebete egon beharrean, laguntzak hobeto funtzionatuko dionik, hau da, ez dut ulertzen zerikusi duen erroldatze datak familia batek duen beharrarekin.

Bromak aparte, gai oso serioa baita, uste dut denok ados gaudela laguntzak beren herrietan jasotzen badituzte hobeto funtzionatzen dutela. Orduan 2016ko aurrekontuetan zergatik jaitsi dira ia %30a garapen  bidean dauden herrialdeekin lankidetzarako dirulaguntzak? Eta guk igotzea proposatu genuenean zergatik ez zen beste talderik gehitu?Aniztasun arloko ekintzetan ere diru gehiago jarri beharko litzatekeela ere eskatu genuen eta ez da demagogia, dena kalkulu orriekin justifikatua zegoen. Beraz mozio hauek egin behar badituzue egin, baina gero gure esku dagoenean ez egin atzera eta mozioetan esandakoarekin izan kontsekuenteago. Guk horrelako mozioen aurrean beti bezala abstentzioa.

Badakizue gure taldea batipat Azkoitiko arazoak kezkatzen gaituela eta hemendik kanpoko mozioekin ez dugula denbora asko galtzen.

FacebookTwitterGoogle+

GIZARTE ONGIZATEA, BERDINTASUNA, INTEGRAZIOA, HEZKUNTZA ETA EUSKARA

Batzorde honetan ondorengo gaiak lantzen dira eta berauen inguruko informazioa izango duzu, momentuan eztabaidatzen ari diren gaiak, hartutako erabakiak, etab.

Gizarte ongizatea: kolektibo sozial desberdinen inguruko beharren inguruan lan egiten da, gizarte laguntzen inguruko erabakiak hartzen dira besteak beste.

Berdintasuna: gizon eta emakumen arteko berdintasuna gizarteko esparru guztietan bermatzeko ekintzak bideratzen dira.

Integrazioa: atzerritarrak herritarrekin integratzeko bideak jorratzen dira.

Hezkuntza: hezkuntza arautua nahiz ez arautuaren inguruko erabakiak lantzen dira.

Euskara: Euskararen erabilera esparru guztietara zabaltzeko eta euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko ekintzak lantzen dira.

FacebookTwitterGoogle+