AZKOITIA KONTZERTURIK GABE

Azkoitiarren artean “gehiago kontzerturik ez dela egongo” zabaldu da, batik bat Whatsappez.

Gure galderak egin ondoren, udaletxean talde bat eratu dela erantzun digute.

Taldearen osaketa:

– Udaleko idazkaria

– Udaleko teknikariak

– Udaltzaingoa

Talde honen eginkizuna:

Kontzertuak arautuko dituen idatzi bat prestatu.

Eta gero zer?

Tabernariei erakutsi eta ahal bada zerbait adostu. Beste taldeoi ere erakutsiko digutela espero dugu, gure iritzia eta ekarpenak entzun ditzaten.

Baina guk herritarrei galdera batzuk egin nahi dizkiogu: Aspaldian tabernariak antolatzen dituzte, baina…

  1. Zenbat kontzertu jarri behar dira?
  2. Hurrengo goizeko aparteko lanak nork ordaindu behar ditu?
    • Udalak? Hau da, denok?
    • Antolatu duenak?
    • Antolatu duenak finko bat eta gehiago bada udalak?
  3. Nola jakin aparteko lanak diren edo ez?
    • Boteloiak egiten diren tokiak garbitzea?
    • Txixa usaina kentzeko lanak?
    • Udal altzairuen txikizioak konpontzea?
  4. Tabernetan erretzea debekatuta dago. Nola eragotzi?

 

Garbi dago lan erraza ez dela eta beste hainbat galdera egin ditzakegula, baina galdera batzuk egin beharrik ere ez genuke izango denok, gure partetik zerbait jarriko bagenu.

FacebookTwitterGoogle+

KEJIE TA…

Gure haurrekin dugun, ez dakit nola esan, gehiegizko ardura, zerbait gertatuko zaien beldurra, konfidantza falta,…ez dut uste oso normala denik, eta ezta sanoa ere. Gure haurrak nora, gu hara. Eskolarteko ekintzetan, eta zer esanik ez hurrengo mailara igotzea lortzen badute (Anaitasuna, Iraurgi,…), guraso asko oso urduri jartzen dira, badirudi beren seme/alabak bizia jokatzen dutela partida horretan. Haur beraiek ere, nola ez, somatzen dute hau dena eta ez dut uste oso gustokoa dutenik. Beraz denok ahalengindu beharko genuke, gure seme/alaba/biloba, portaera hauekin ez kaltetzen, lehen esan bezala denok jakin, badakigulako ez dela sanoa, ez haurrarentzat eta ezta bakoitzarentzat ere.

Hildo honetan keja bat iritsi zaigu eta zuekin partekatu nahi genuke:

2016-2017 ikasturte hasi berri dugu. Ikasturtea hastearekin bat, herriko haur eta gaztetxoek beraien eskolaz kanpoko ekintzak hasten dituzte.

Ekintza hauetako asko, Elkargunean burutzen dira (Karate, Zumba, aerobika, Eskalada, Gimnasia erritmikoa…) eta honekin batera hasten dira herriko beste biztanle batzuen buruko minak.

Gure haurrek kirola egitea oso ondo dago, are gehiago, gure haurrak bizitza osasuntsu eta dinamiko bat eramatera bultzatu behar ditugu. Baina astean zehar, arratsaldez, Elkargunean, gure haurrek, egunero, erakusketaldiren bat egiten dutela dirudi.

Elkarguneko pasiloak jendez betetzen dira, sarritan, kamara eskuetan, beraien umeek kirola nola egiten duten ikusi eta grabatzeko.

Haurrak kirola egitera eramaten ditugu, baina beste herritarrak ere kirola egitera joaten dira eta une horietan gogaikarri xamarra izaten da pasilo horietan ibiltzea.

Guztiok gara elkarguneko parte eta guztiok jakin eta ikusi behar dugu aldamenekoarekin elkarbizitza egoki bat eramaten.

Beraz, errespetatu ditzagun guneak eta disfrutatu ditzagun gure herriak eskeintzen dizkigun aukerak beste herritarrekin elkarbizitzeko.

FacebookTwitterGoogle+

ZINEGOTZIENTZAT SARRERAK DOAN

Gure taldea zinegotzientzat pilota partidetako sarrerak doan izatearen aurka azaldu zen pasa den urtean eta aurten ere iritzi berdina azaldu dugu.

Gure zinegotzia pilota zalea da, eta pasa den Andramaxetan ere Gurea pilota lekuan izan zen partidak ikusten. Hori bai, aurten ere, pasa den urtean bezala sarrera ordainduko du.

Dena den, azken kultura batzordean, txupinazoa botako dutenentzat soilik, sarrera doan eskaintzearen aldeko azaldu ginen, herrira begira egin duten lana eskertzeko asmoz.

Berriro, eta bestelakorik gabe, oraingoan ere, gai honetan, gure taldeak aurkeztutako iritzia zuengana helarazteko asmoz gatozkizue eta bide batez, denoi, festa zoriontsuak opa dizkizuegu.

ONDO PASAU, ONDO PASAU, ANDRAMAXEK.

FacebookTwitterGoogle+

AZKOITIA 2016KO EUROPAKO FESTA HERRIBURUA

2016an DSS2016 Europako Hiriburu Kulturala den bezala, Azkoitia ez da atzera gelditzen herri bezala.

Herrian hainbat ekintza kultural interesgarri egiten diren arren, azken boladan bailarako parranda gune bihurtu zaigu, horrek dakartzan alde on eta txarrekin.

Zorionez herriko gazteek ez daukate kanpora atera beharrik, horrek izaten dituen arrisku eta kezkak ekidituz. Herriko hainbat tabernen diru sarrerak hobera egin dute, aurreko urteetan jasan duten lehorteari amaiera emanez.

Baina kontrako eragina izan duten beste faktore batzuk ere ikusten ditugu: jai goizero herriko erdiguneak erakusten duen itxura negargarria da (txixa usain eta zikinkeria), herriko altzarien puskaketa, tabernetan erretzeko debekua ez betetzea…

Azkoitia Magalluf berria bihurtu ez dadin, hobe genuke denon artean aurrez neurriak hartzea.

Azkoitia Bai horretarako prest.

FacebookTwitterGoogle+

KULTURA, KIROLA, FESTAK ETA GAZTERIA

Batzorde honetan ondorengo gaiak lantzen dira eta berauen inguruko informazioa izango duzu, momentuan eztabaidatzen ari diren gaiak, hartutako erabakiak, etab.

Kultura: kulturaren inguruko proposamenak lantzen dira. Herriko kultur eskaintzak bere baitan hartzen ditu zinema, antzerkia, musika, hitzaldiak, erakusketa besberdinen antolakuntza, etab.

Kirola: atal honetan, herriko kirol talde desberdinen beharrak eta ekintzen kudeaketarekin loturiko erabakiak lantzen dira.

Festak: herriko festa desberdinen antolaketarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.

Gazteria: gazteekin lotura zuzena duten gai espezifikoak lantzen dira.

FacebookTwitterGoogle+