LIDL BERRIA

Dagoeneko jakingo duzue Azkoitiko 32. sektorean (Zumarragako biribilgune-Urrategibide hasieran)  Lidl berria eraikitzera doazela. Enkantea/subasta erraz irabazi zuen, 700.000€ pasatxotik atera zen eta 1.500.000€ baino gehiago ordaindu ditu eremu honetako lurrak erosteko.

Hori gutxi balitz, eremu hau urbanizatzeko ere dirua Lidl-ek jarri beharko du. Eremu horretan zer egingo zen aurretik jakitea komeni zela adierazi genion udal gobernuari, diruak bakarrik izan ez zezan erabakia hartzeko garrantzi dena. Hau da, diruak duen garrantzia ukatu gabe, zer eraikiko zen ere garrantzitsua zela iruditzen zitzaigun.

Dena den apusturik onena Lidl-ek egin du eta aurrera doa prozedura dena. Hurrengo pausua  urbanizazio lanak esleitzea izango da. Lan hauen arduraduna Azkoitiko udala izango da eta ea ez den Juin inguruan eraiki den DBH-ko eraikuntzan gertatua errepikatzen eta ea oraingo honetan, bertako langilea duintasunez tratatzen den. Horretarako obra esleitzerako orduan erabaki batzuk hartzea aurreikusten dugu, eta ez zitzaigun ondo irudituko, obra egingo duen enpresari, aurrekontuak eskatzen duena baino askoz gutxiago ordainduko bagenio, diru falta horren zati bat beti ere bertako langileak jasaten baitu. Beraz hemen eta orain proposatzen duguna, gero berandu gabiltzala esan ez dagigun, zera da, ehuneko zehatz batetik behera urbanizazio hori ez esleitzea, hau da adibidez %15a baino gehiago ez jaistea obraren aurrekontua eta pertsonaren onurarako diren beste klausula batzuk puntuatzea:

– Gipuzkoako hitzarmena errespetatzea.

– Herri/bailarako langile kopurua enpresan.

– Enpresaren berdintasun plana.

– Euskara ziurtagiria.

– Langileen kontratu mota: behin behineko/kontratu fijo kopurua.

– Enpresaren ingurumen plana.

– Eta beste hainbat eta hainbat.

Diruari bakarrik garrantzia eman beharrean, pertsonek ere hartu behar luketela iruditzen zaigulako.

FacebookTwitterGoogle+

LOKAL HUTSAK

NEGOZIO EDO ENPRESA BERRI BAT JARRI NAHI DUTENENTZAT HERRIKO LOKAL KOMERTZIAL HUTSAK ALOKATZEKO LAGUNTZA. BALDINTZAK:

. Negozio bideragarri baten proiektua izatea, honako jarduerekin lotutakoa:

-Txikizkako merkataritza.

-Pertsonei zuzendutako zerbitzu enpresak.

-Intereseko izan eta merkataritza aldetik inguru hori suspertzen laguntzeko koherentea izango den beste edozein, betiere merkataritza-jarduera baldin badago.

. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea.

. Programa honetan parte hartzeko eskaera-imprimakia aurkeztua izatea.

. Honako dokumentu hauek atxikitzea: sustatzailearen curriculuma eta jardueraren memeoria-proiektua (Iraurgi lantzenek bere laguntza eskeintzen du)

. Udalaren diru-laguntzak hiru urteko iraupena izango du, eta honakoa izango da zenbatekoa:

-Aurreneko urtean: Alokairuaren %75a, gehienez hilean 300€.

-Bigarren urtean: Alokairuaren %50a, gehienez hilean 250€.

-Hirugarren urtean: Alokairuaren %725a, gehienez hilean 125€.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Udaleko merkataritza sailean (kultura) 943 85 71 70.

Ekainaren bigarren astetik hasi eta hilabeteko epean.

 

FacebookTwitterGoogle+

URREZKO ALDAMIOAK

Bai, Nagusia 80ko, eliz atariko aldamioak urrearen prezioan ordaindu ditugu.

Dena den, Azkoitiarron kezkarik handiena izan da eta oraindik hala da.

Hauteskundeetan esan genuen legealdi honetan eraikin hori, ondo ordaindu eta gero, denona izan behar lukeela. Gu, hauteskundeak irabazi edo ez, prest azaldu ginen  arazo hori, naiz elkarlanean, naiz gure esku utzita, konpontzeko, eta badirudi elkarlan horrek eta denon artean jarritako borondate onak bere fruituak dakartzala. Eraikin horretan etxebizitza tutelatu, koworking gune bat, zaharrentzat txoko bat,…horrelako zerbait egitea aurreikusten genuen eta badirudi egun hori gero eta hurbilago dagoela eta azkenean babestutako etxebizitzak eta zaharren elkartea eraikitzeko gai izango garela. Eta honekin elkarlanera animatu nahi nituzke alderdi denak, helburu berdina dugunean, denon artean eginiko  lanarekin helburu horietara iristeko kapaz  garela ikusten baita. Ea zaborraren gaiarekin ere adostasunera iristeko kapaz garen!!!

FacebookTwitterGoogle+

LURRALDE ANTOLAKUNTZA, INGURUMENA, LANDA GARAPENA, OBRAK ETA ZERBITZUAK

Batzorde honetan ondorengo gaiak lantzen dira eta berauen inguruko informazioa izango duzu, momentuan eztabaidatzen ari diren gaiak, hartutako erabakiak, etab.

Lurralde antolakuntza: hirigintza ikuspegia lantzen da, hirigintza arauak, hau da, herrian zein gunetan eraiki daitezkeen etxebizitzak, non kokatuko den industria, ze gune izango den berdegune, etab. Nolabait esateko herriaren edukiontzia diseinatzen da.

Ingurumena: ingurumenarekin loturiko arauak eta ekintzak lantzen dira.

Landa garapena: gure herriko baserriekin loturiko erabakiak lantzen dira.

Obrak: Udalak aurrera eramango dituen obren inguruko erabakiak eztabaidatzen dira.

Zerbitzuak: Udalak ematen dituen zerbitzu orokorren inguruko gaiak lantzen dira, hala nola, kale garbiketa, argiteria, zaborren bilketa, etab.

FacebookTwitterGoogle+