OGASUNA, BARNE ANTOLAKUNTZA, PERTSONALA, KONTRATAZIOA, SUSTAPEN EKONOMIKOA ETA MERKATARITZA

Batzorde honetan ondorengo gaiak lantzen dira eta berauen inguruko  informazioa izango duzu, momentuan eztabaidatzen ari diren gaiak, hartutako erabakiak, etab.

Ogasuna: urteroko aurrekontuaren eztabaida, onarpena, exekuzioaren jarraipena, aldaketak eta urteko kontuen itxiera. Horretarako zerga eta tasen onarpena, inbertsioen bideragarritasuna eta ohiko sarrera nahiz gastuen kontrola aztertzen da.

Barne antolakuntza: Udalaren antolakuntza eztabaidatzen da.

Pertsolana: Udal langilegoarekin loturiko gaiak jorratzen dira.

Kontratazioa: Udalak  enpresekin edo profesionalekin kontratatu beharreko hornidurak eta zerbitzuen inguruko prozeduren jarraipena egiten da kontratzio publikoko legeak ezartzen duenaren arabera.

Sustapen ekonomikoa: herriko sustapen ekonomikoa garatzera bideraturiko ekintzak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzen dira.

Merkataritza: herriko merkataritzarekin loturiko erabakiak hartzen dira.

FacebookTwitterGoogle+

Gaueko taxi zerbitzua

2020ko urtarrilaren bukaeran, dagoeneko urtebete pasata, herritar batek izandako arazoa iritsi zitzaigun.

Gurasoak Euskal Herritik kanpo bizi zituen, eta hauetariko bat gaixo zegoela, une batetik bestera larri jarri zen eta gaixoaren emazteak, momentu horretan Azkoitian bizi zen alabari laguntza eskatu zion. Gaueko 01:00 aldea zen eta aurreko gaua txarra pasa zuela eta noski, egun osoa lo egin gabe, bere kotxea hartzen ez zen ausartu. Berehala taxiren bat aurkitu nahirik, telefono deiak egiteari ekin zion, baina lortu zituen herriko taxi telefono denetan erantzunik ez. Donostiako taxi zerbitzura ere deitu zuen, ea handik norbait etortzeko prestatzen zen. Beraien eremua Donostia zela adierazi eta ezin zutela Azkoitian bezerorik artatu erantzun zioten. Arazoa larriari, ezin irtenbide egokirik eman 21. Mendean, a ze inpotentzia!.

Orduan guri jakinarazi zigun eta gure zinegotziak badaramatza hainbat batzorde eta udal bilkura gaia ateratzen eta gaur egun, esan bezala urtebete ondo pasea den une honetan, oraindik ez dugu erantzun garbi bat jaso. Badirudi gaueko zerbitzua eskaini beharra dutela, horretarako udalak telefono bat utzi ziela, … baina erantzun zehatzik oraindik ez digu inork eman eta ezta guk herritarrari ere. Ea hurrengo batzorderako, berriren batekin harritzen gaituzten.

 

Desde finales de enero del 2020, ya hace más de un año, estamos intentando dar respuesta, al grave problema, que le surgió a una ciudadana de Azkoitia. Su padre se puso grave y su madre precisaba de su ayuda. Ellos no vivían en Euskadi y siendo la 01:00 de la mañana y al estar ella muy cansada, no se atrevía a coger el coche, para tan largo trayecto. Así que cogió el teléfono y empezó a llamar a todos los taxis del pueblo que pudo localizar, sin obtener una sola respuesta. Llamó después a taxis de Donosti, pero desde allí no podían atender a un cliente de Azkoitia, al encontrarse fuera de su zona de trabajo. Al final no pudo dar solución a su grave problema. Parece mentira que en el siglo 21, en el que todo está tan globalizado, pueda suceder algo así.

Nosotros, ya hace más de un año, que sacamos el tema en comisiones y plenos, pero todavía no tenemos nada concreto sobre la mesa, para dar una solución definitiva, al problema, que se puede volver a dar mañana mismo. Parece que tiene que haber servicio de taxi nocturno, que para ello el ayuntamiento dio un teléfono al colectivo de taxistas, pero no saben decirnos, exactamente, como tiene que proceder el ciudadano para contratar dicho servicio. Seguiremos dando la tabarra y ojala para la siguiente comisión nos den una respuesta concreta.

FacebookTwitterGoogle+

OSTALARITZARI LAGUNTZAK

Ostalaritza munduan lan egiten duten herritarrekin bildu ondoren, hurrengo batzordean, gure jarrera garbi utzi genuen. Herritar asko izorratu du pandemi honek, baina ostalariei, lan egitea debekatu diote eta debeku horren truke laguntzaren bat ematea bidezkoa ikusten dugu. Laguntzak aztertu ondoren, langile kopuruaren arabera, lokalaren metro karratuaren arabera, mailegua badute ordaintzeko, lokala alokatuta badago, … horrelako kontzeptuak ziren beste herrietan erabiltzen ziren gehienak. Baina beste laguntza bitxi bat ere gustatu zitzaigun eta honela zioen:

  1. artikulua.- Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Honako kopuru hauek ezartzen dira:

– Hasierako kopuru finkoa: 800 € establezimendu eskatzaile bakoitzeko.

– Kopuru osagarria: 400 €, justifikatu beharrekoak, jardueraren ohiko funtzionamenduarekin lotutako hornidura materialen kontsumorako (elikagaien erosketa, materiala, aholkularitza-zerbitzuak, konponketak…). Kontsumo hori Hernaniko udalerrian kokatutako txikizkako saltoki edo zerbitzu-enpresetan egin beharrekoa izango da. Neurri honen helburua udalerriko ekonomia zirkularra eta saltoki txikiak sustatzea da.

Diru-laguntza osagarri hau justifikatu egin beharko da, jardueraren titularraren izenean egindako fakturen bidez.

Batzorde horretan aurkeztu ondoren, laguntza honekin ez genukeela nahi datak atzeratzea ere aipatu genuen eta besteek udal gobernuak aurkeztutakoarekin ados bazeuden, ez ginatekeela gu trabak jartzen hasiko, eta horrelaxe jakinaraziko diogu, egun gutxi barru, ostalariekin izango dugun bileran.

Bide batez, eta udaletxetik bideratzen diren laguntzen gain hitz egiten ari ginenez, aztertu genituen herri denetatik baten, sormen eta kultura industriei bideratutako laguntzak ere aurkitu genituela eta mundu horretako langileekin ere zorretan gaudela gogorazi genien beste alderdikoei.

 

Después de examinar las subvenciones de otros municipios, nosotros nos quedamos con esta:

Artículo 8. Cuantía de la subvención Se establecen las siguientes cuantías:

– Cantidad inicial fija de 800 € por cada establecimiento solicitante.

– Cantidad complementaria de máximo 400 €, a justificar, para el consumo de suministros materiales relacionados con el funcionamiento ordinario de la actividad (compra de alimentos, material, servicios de asesoría, reparaciones…) a realizarse en comercio minorista o empresas de servicios ubicadas en el municipio de Hernani. El objetivo de esta medida es fomentar la economía circular y el pequeño comercio del municipio. Esta ayuda complementaria habrá de justificarse, mediante facturas emitidas, a nombre del titular de la actividad.

Y no nos olvidamos de la creación cultural y de los trabajadores de este sector, que también han sido perjudicados y obligados a parar.

FacebookTwitterGoogle+

2019-06-26 Udal bilkura

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

ADOS

2.- Udalbatza plenoen ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea.

ADOS

3.- Batzorde informatzaileen eraketa.

Puntu honetan ere aldaketa gutxi nabari dira. Beraz aurreko puntuko erantzun berdina.

4.- Batzorde informatzaileen osaketa.

Legealdi honetan, batzordeetan 2 kide gutxiago izanik, proportzioan, asistentzia hobetuko dugula espero dugu eta beraz kide kopuruarekin ados.

Aurreko legealdian batzorde irekiak eskatu genituen herritarrengan gardentasuna eta informazio hobea eskaintzeko eta datorren honetan ere berdina eskatu nahi dizuegu, nahi duen orok lehen eskuko eta bat-bateko informazioa jaso dezan.

Badirudi azken hau, EH Bilduk emendakin bezala aurkeztu nahi duela hurrengo puntuan, beraz, nahi baduzue, emendakina aurkeztu ondoren eman zuen iritzia, gurea garbi dagoela iruditzen zait.

5.- Batzorde Informatzaile iraunkorren ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea.

Aurretik egun eta ordu hauek erabakita izateak alderdi bakoitzaren antolakuntzan lagunduko duelakoan ados.

Dena den batzorde horietan erabakiren bat hartu beharko balitz, beti bezala aurretik beste batzorde bat izatea ezinbestekoa ikusten dugu, erabakia ez baita pertsonala, talde edo alderdiarena baizik. Beraz, kasu horietan, lehen batzordean informazioa aurkeztu, denok izan ditzakegun zalantzak argitu eta bigarrengo batzorde batean, oraindik sortu daitezkeen eztabaidak argitu ondoren, eman bozka.

6.- Udal korporazioaren ordezkarien izendapena egitea beste organo eta udalez kanpoko erakundeetan.

Ez dakigu, udal batzordeetan bezala, zergatik ez diren 7 kidekoak Zubiaurre eta San Jose fundazioak. Bestalde, alderdi bakoitzak hautatu ditzala bere kideak, horretan ez dugu eragozpenik ikusten.

7.- Dedikazioen erregimen ekonomikoa, beste hautatuen asistentziengatiko dietak eta talde politikoen diru-izendapenak erabakitzea.

 

  1. a) Dedikazioen erregimen ekonomikoa: Dagoeneko gure iritzia nahiko garbi azaldu dugu. Alkatearen soldata legeak markatzen duen topea baino %20a gutxiago, hau da 56.960€ eta beste zinegotziek alkateak baino %10 gutxiago 51.264€. Biak ala biak soldata duinak iruditzen zaizkigu eta dirudienez baita zuei ere, bi zinegotziren ordainsariak gureak baino baxuagoak aurreikusten baitituzue.

Bestalde, ez dakigu zer arrazoigatik kobratu behar lukeen alkateak legeak markatzen dituen topeak eta hirigintza eta oposizioko zinegotziek besteekin alderatuz hain gutxi, gainera tope hori 10.000 eta 20.000 biztanle dituzten herrien topeak direla eta Azkoitia 20.000 biztanletik oraindik urruti dagoela jakinik.

Bestalde erabateko arduraldia, hau da %100 liberazioa dutenen topea ere 5 pertsonetan finkatzen da eta ez zaigu logikoa iruditzen arduraldi partzialen kopuruak muga hori gainditzea.

Laburbilduta, liberazio kopurua eta bi kide ez beste denen ordainsariak gehiegizkoak iruditzen zaizkigu, beraz ez gaude ados.

 

EH Bilduren emendakina: Egia esan, gure taldea 2016 geroztik aldarrikatzen ari garen oposizioko liberatu hau hartzeak asko poztu gaituela, horrela herritar orok izango baitu udaletxean, udal gobernuarekin ez ezik, beste alderdiren batekin hitz egiteko edo elkartzeko aukera  une oro. Eta liberatu 1,2,3,edo 4 izateari ez diogu arazorik ikusten, denen baturak ez badu liberazio oso baten gastua  gainditzen.

 

  1. b) asistentziengatiko dietak: Badirudi legealdi berrian bi zinegotzi gutxiago izango garela, guk horrela ikusten dugu behintzat:

 

-EAJ_3

-EH Bildu_2

-PSE_1

-Azkoitia Bai_1

Hori horrela eta jakinik, azken finean, lan kopurua ez dela jaitsiko, bi zinegotzi horien ordainsariak, hemendik aurrera izango diren beste 7 zinegotzien artean banatzea aurreikusten dugu, batzordeei eman beharreko garrantzia emateko eta orain arteko asistentzia, ahal den heinean igotzeko.

– Batzordeetara asistentzia 45€ .

-Batzordeko lehendakariak  70€ , nahiz eta ardura gehiago duen, udaletxeko teknikoen laguntza handia izaten duelako.

Eta liberazioren bat dutenei kantitate berdina kendu bere hileko ordainsaritik, hutsegitea justifikatzen ez badute, liberaziorik ez dutenak ez baitute xemekorik kobratzen batzordeetara joaten ez badira, nahiz eta batzorde aurretik eginiko lana berdina izan. Hau da, ez zaigu normala iruditzen norbaitek bere eginkizun bat betetzen ez duenean, beteko balu bezala kobratzea, edozein lanetan eskatuko ligukeen justifikazioa aurkezten ez badu behintzat.

Plenoko ordainsaria berriz ondo dagoela iruditzen zaigu, hau da 70€, azkenean bertan ematen diren botoak duten ardura nolabait baloratu behar delako, hori bai, kasu honetan ere, liberatuekin batzordeetan esan duguna mantendu, hau da agertzen ez denari kantitate hau bere soldatatik deskontatu.

  1. c) talde politikoen diru-izendapenak: Zuek jarritako kantitateak ez zaizkigu oso gaizki daudenik iruditzen, baina ezin dugu ulertu nola ordainsari batzuetan topeak erabiltzen dituzuen eta kasu hauetan berriz orain dela 4 urteko batez bestekoak/mediak, gutxienez lau urte hauetan udaletxean egin diren igoera berdinak egitea proposatzen dugu eta esan bezala, batzuetan topeak eta besteetan erdi bidean dauden ordainsariak erabiltzearen zuen arrazoiak jakin nahi genituzke.

8.- Behin behineko lanpostuen kopuru, ezugarriak eta ordainsariak erabakitzea.

Alkatearen idazkariaren kasuan orain lau urte esan genuena. Pasatzen den alkatea pasa, pertsona honetaz ez da inor kexatzen, beraz ez genuke lau urtean behin berdina esaten jardun beharrik izango behin betiko lanpostua emango bagenio.

Komunikazio arduradunaren lana berriz, udaleko barne komunikazioa, gardentasuna eta horrelako jarduerak betearazteko erabiltzen bada, ez diogu oztoporik jarriko, baina beste kasu batzuetan bezala, udal gobernuaren propaganda egiteko erabiltzen bada kontra agertuko gara.

 

9.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea:

 

 

  • Alkate-ordeen izendapena.

 

  • Tokiko Gobernu batzarreko kideen izendapena.

 

10.- Udal talde politikoen eraketa eta haien bozeramaileen izendapenaren berri ematea

FacebookTwitterGoogle+

Gehiengo oso berria

Badirudi ari dela pixkanaka dena argitzen eta nahiz eta aurretik ere dudarik ez genuen, pena handia hartu dugu gehiengo berri honen osaketaz.

Bihar, 2019-06-26ean arratsaldeko 19:00ko plenoan, antolakuntza aldetik, legealdi berria nolakoa izango den erabakiko da. Bertan udal gobernua nork osatuko duten azalduko da , udaletxeko liberatuak ere zein izango diren eta baita zenbat kobratuko duten ere, Beraz, PLENO GARRANTZITSUA.

Gure taldearentzat liberatuen ordainsariak gehiegizkoak dira eta orain arte gutxienez  oposizioan geunden alderdiren baten abstentzioa behar zuen, baina azken berrien arabera, badirudi denok ez garela oposizioan egongo eta berriro ere EAJ alderdiak erabakiko dituela kontu hauek.

Badirudi kalean garrantzi gehiena gai honi ematen zaiola, hau da, alkateak eta beste liberatuek zenbat kobratuko duten. Hurrengo legealdian liberatu gehiago izango ditugu eta ez dira denak EAJ alderdikoak izango. PSE alderdiak, EAJ-ri emango dion babesaren truke liberazio horien parte bat jasoko du. Gure taldeak 2016tik eskatutako oposizioko liberatua ere izango du oposizioko alderdi bozkatuenak, EH Bilduk, hori bai beste alderdikoek baino merkeagoa. Beraz, Azkoitia Bai, gure taldea, izango da hurrengo legealdian  liberaziorik izango ez duen alderdi bakarra. Ez pentsa guri dirua sobratzen zaigunik, ez horixe, soberan ditugunak, herritarrenganako errespetua eta koherentzia dira.

Hala eta guztiz ere okerrena ez da hori, berriro hurrengo lau urtetarako sortu berri den gehiengo osoa baizik. Gure ustez, esan bezala, azkoitiarren botoei errespetu gehiago zor zaie eta azken hauteskundeetan ez dugu uste gehiengo osorik bozka dutenik. Hauteskunde garaian ere esan genuen nahiago genuela EAJ alderdiaren gehiengo osoa EAJ+PSE baturarena baino, aurretik izan dugun esperientziaren arabera berdina delako, hori bai garestiagoa, beste liberazio bat ordaindu behar baita. Behar bada azken alderdi honetakoak, hau da PSEkoak  haserretu egingo zaizkigu, baina guk geure alderdiari onartzen ez dioguna, ezin diogu beste alderdiei onartu eta beti bezala garbi azaldu nahi diogu herritarrari. Askok dagoeneko pentsa duzue tontoak edo inozoak garela, baina ezin ditugu errespetua eta koherentzia, tontokeri edo inozokeriekin nahastu, neuk ere berdina egingo nikik, esateari utzi behar diogu eta bidezkoa iruditzen ez zaiguna salatu eta guri hau dena ez zaigu inolaz ere bidezkoa iruditzen.

Beraz, bukatzeko, bat-batean  eta zuzenean gai hauen erabakiak entzun/ikusi nahi badituzu, zatoz 2019-06-26an 19:00tan udaletxean izango den pleno irekira eta zerbait esan/salatu nahiko bazenu, hartu hitza.

FacebookTwitterGoogle+

Udaletxeko liberatuak

Azkoitiko alkatea hurrengo lau urteetan zein izango den erabaki ondoren, nortzuk liberatuko diren eztabaidatu beharko genuke eta nola ez, zenbat kobratu beharko luketen.

Bigarren galderarentzat erantzun azkarra eta zehatza dugu, orain kobratu dutenaren %20 gutxiago. Gaur egun alkateak eta zinegotziek 70.000 eta 60.000€ buelta horretan kobratzen dute eta guri askotxo iruditzen zaigu, EUDEL-ek markatzen duen topeetan dabiltza une oro.

Liberatu kopuruan ere EUDEL-ek aholku batzuk ematen ditu eta horietako bat, gure taldeak, 2016tik, behin eta berriz aldarrikatu duen oposizioko liberatua da.

Badirudi azkenean Bildu taldeak pausu hori ematea erabaki duela eta guri oso positiboa iruditzen zaigu, horrela, herriko beste alderdi eta herritar denentzat, udaletxean, gobernukoa ez den beste pertsona batzuk ere izango ditugulako, herrira begira lanean.

%100ean pertsona bat liberatu beharrean, bi nahi dituzte liberatu %50ean. Biak gazteak direla dirudi eta hori horrela, guri, berdintasuna eta udaleko komunikazio arloa zuzentzeko paregabeak iruditzen zaizkigu. Herriko talde feministarekin harremanak sendotzeko bata eta udal aldizkaria desegin eta udaleko web orria sustatzeko bestea.

Liberatu hauek gure oniritzia izango dute noski, baina EAJ alderdiak ez dakigu oraindik beste zein eta zenbat pertsona liberatzea pentsatu duen.

Dena den, larriena ez da liberazio kopurua, gobernu osaketa baizik.Azken informazioen arabera PSOEko zinegotzia izango dute beraien ondoan, baina zeren truke? Penagarriena beste liberazio baten truke, berriro ere gehiengo osoa izango luken gobernua osatzea litzateke. Lehen ere egin zuten eta egia esan, berriro gertatuko denaren beldur gara. Beste alderdiekin adostasunetara iristeko behar den balentria eskatuko genieke eta mesedez ez dezatela berriro beste gehiengo oso bat erosi eta herritar ia erdia baztertu.

FacebookTwitterGoogle+

AURREKONTUAK 2018 LABURTUTA

Labur laburrean 2018ko Azkoitia Bai-ren aurrekontuak:

UDAL AURREKONTUARI GEHIKUNTZAK:

  • Oposizioko taldearen liberatua(Bilduri galdetu).Gu dirua jartzeko prest.
  • San Andres, auzoetako festa antolatzaileei, kirol talde eta herriko taldeek sustaturiko ekintza musikal eta kulturalei %5 eko igoera, denera 19.925€.(Andramaxek, Anaitasuna eta Oteiza pilota eskolak ez, nahiko laguntza jasoko dutelako).
  • Berdintasunean ere, Herriko talde feministarekin adostutako ekintza/jarduerei ere beste 5.000€.
  • Maxixatzeni %10eko igoera proposatzen dugu, 2.835€.
  • Enpresa sorkuntza/ ekintzailetza 60.000€.
  • Sorkuntzarako bekak, herriko sortzaileentzat, 12.000€kin lagunduz.
  • Elkarguneko tasa baxuak 7.000€
  • Azkoitiko igerilekua 414.240€.
  • Parke estalia/ herri galdeketa: Gerakinetik.

 

DIRU BILKETA:

  • Zabor bilketan %100eko gastua tapatzeko, beste 300.000€ jaso beharko genituzke, baina momentuz 150.000€ ko igoera.
  • Elkargunean ere jarduera batzutan (Aerobik,zumba) 000€.
  • Etxe hutsen zerga 80.000€.
  • Auto zaharraren zerga 8.000€.
  • Udaleko Prentsa zerbitzua 69.000€.
  • Jausorotik Altzibarrerako zubia 200.000€.
FacebookTwitterGoogle+

AZKOITIA BAI -2018 AURREKONTUAK-

Hemen dituzue gure taldeak, gure herrirako, jorratu dituen aurrekontuak, zenbaki denak arrazoituta:

Pasa den urtean bezala, badira ados gauden partidak: Plaza berriko proiektua, zebra bideen konponketa, herriko argindarraren berrikuntza,… Gure taldeak eskaturiko bat ere sartu duzue, hori bai, bi urtez jarraian eskatua, eta arrisku gune bat zela ikusten genuelako, Aingeru kaletik (Isidro taberna aldamenetik) Floreagarantz doan bidezidorraren konponketa.

 

Urteetan, 13 eta 18 bat urte bitartekoen aisialdia, zuzenduko luken proiekturen bat ere eskatzen ari gara. Elkargunean, gazteriako atalean, igoera nabarmena egitera zoazte, osasun mahai komunitarioa ere abian duzue. Ez dakigu oraindik zer ondorio ekarriko dizkigun partida hauetan jarritako diruak, baina ea adin hauen onurarako den eta gure gazteen aisialdia zerbait zuzentzeko kapaz garen.

 

Hau dena argitu ondoren, eta egin duzuen lanaren errespetu osoz, guk, Azkoitiarron kontuak nola erabiliko genituzkeen, argitu nahi genuke.

Aurrekontuetan, diru kontuek garrantzi handia dutenez, nahiz eta azken finean helburu batzuk lortzeko tresna izan, urtero adosten diren tasa eta zergetatik hasi behar hitz egiten nahitaez, hortik baitator gero gastatzeko izango dugun kopuru handi bat, eta hori gure esku dago, Azkoitiar denon esku.

Gure taldeak urtero irizpen berdinak erabiltzen ditu eta uste dugu, beste edozein talderekin erraz adostu daitezkeenak direla.

Tasetan gastatzen dugunaren %100a jasotzera hurbildu, hau da, zaborra jasotzen 10€ gastatzen baditugu, herritarrengandik 10€ edo badaezpada 9€ jaso ( tasetatik debekatua baitago etekina ateratzea), eta ez 7€, azken finean, nahitaez  10€ ordaindu beharko baititugu, eta horrela, herritarrak, herriko gastuen errealitatea hobeto ezagutuko lukeelako.

-Eta zergetan berriz, beti erabili ohi izan dugun formula bera, Ondoko beste 20 herriren batezbestekoan kokatu etxe edo autoaren zerga ordaintzerakoan.

 

Zergetan nahiko adostasun dugu alderdi denok, baina ez tasetan.

Gure irizpideak jarraituz gero, zabor bilketan %100eko gastua tapatzeko, beste 300.000€ jaso beharko genituzke, baina momentuz 150.000€ jaso ezkero gu gustura.

Elkargunean ere jarduera batzuetan gure iritziz, 7.000€ gehiagoko  etekina atera behar genuke.

Etxe hutsen zergaren aldekoak garela ere askotan azaldu dugu eta gero zerga hau, gazteen alokairurako diru laguntzetan erabiliko genuke. Ba hemen ere beste 80.000€ bilduko genituzke.

Aurten, tasa/zergak eztabaidatzeko orduan, beste zerga-hobari bat salatu nahi izan dugu. Azkoitian 25 urte baino gehiago dituen autoei ematen zaien diru laguntza. “Kotxe historikoak” izango balira bezala ematen zaie, baina gure herrian ez dauka historikoa izan beharrik, auto zaharra izan ezkero bale. Hau da, gehien kutsatzen duten autoei hobariak ematen ari garela, eta horretan ere 8.000€ inguru ari garela gastatzen.

Badakigu tasa/zergak ezin direla orain aldatu, baina guk orduan ere berdina esaten genuen, beraz guregatik izango balitz, diru honek bilduta egon behar luke.

 

Tasa/zergak alde batera utzita, bada urtero kenduko genukeen beste partida bat ere, Prentsa zerbitzua: 69.000€ bestela ere nahiko propaganda eta agerraldi egiten direlako eta informazioa beste komunikabide batzuetatik aurretik emana egoten delako.

 

2017ko urte honetan, kreditu gehigarrietan ere 2 miloi euro gastatu dituzue zeuen nahieran, beraz aurrekontuetatik at, diru mordoxka izan duzue, zeuek nahi bezala gastatzeko. Gehiengo osoa duzuenez, zeuek aukeratzen dituzue non egin gastuak, eta ez dugu dudarik egiten, asko eta asko beharrezkoak izango direnik, baina gure taldearentzat bada bat, gastu handia duena eta onura gutxi ikusten dioguna, Jausorotik Altzibarrerako zubian egingo den 200.000€ko gastua, eta guk beste gauza batzuetan erabiliko genukeena eta dagoeneko alkatearen esku legokeena 2018ko aurrekontu hauetan txertatu edo ez.

 

Adibidez ikusi dugu Andramaxetako 15.000€ gehiago jarri dituzuela, baina gu San Andresei eta auzoetako festei ere bultzadatxo bat emateko prest egongo ginateke.

Anaitasunak urtean zehar laguntza asko jaso du eta Oteiza pilota taldeak aurrekontu hauetan gehikuntza berezi bat dauka. Beraz kirol talde hauek nahiko laguntza izango dutenez, gu beste taldeei ere % 5 gehituko genieke eta baita herriko taldeek sustaturiko ekintza musikal eta kulturalei ere, denera 19.925€.

 

Berdintasunean ere, pixkanaka aurrerapausoak eman ditzagun, Herriko talde feministarekin adostutako ekintza/jarduerei ere beste 5.000€, nahiz eta behar bada, erronkarik handiena ekintzak adostean legoken.

 

Gure herrian euskaraz irakurtzera gehien bultzatzen gaituen taldeari, hau da, Maxixatzeni %10eko igoera proposatzen dugu, 2.835€.

 

Urtero saiatzen gara, herrian, enpresa sorkuntza, hau da ekintzailetza sustatzen eta aurten ere orain pare bat urte Iraurgi Lantzenetik kendu zen haserako laguntza eskaintzeko asmoarekin jarraitzen dugu eta aurten ere 60.000€ jarriko genituzke.

 

Azken finean, pasa den urteko ildotik jo dugu aurten ere, baina baditugu aurtengoan ere bi ñabardura:

  • Ondoko beste herrietan arrakasta izan duen sorkuntzarako bekak bultzatuko genituzke, herriko sortzaileentzat, 12.000€kin lagunduz.
  • Azkoitiko igerilekuan aspalditxotik dauden arazoei ahal den epe laburrenean irteera egoki bat ematen hasteko 414.240€, gero eta herritar gehiagok egiten baitu igeri eta asko eta asko, toki faltagatik kanpoan gelditzen direlako dagoeneko. Behar bada kopuru hau ez da igerilekua hobetzeko nahiko diru izango, baina lehen bai lehen hasi beharko dugu ahal dena gordetzen/aurrezten, arazoa korapilatzen ari baita.

Urtean zehar irten litekeen arazoei aurre egiteko berriz, 2017ko gerakina erabiltzeko moduan egongo ginateke eta hor ere beste 750.000€ izango direla espero da.

Azkenean parke estalia ere egitekoak zaretela dirudi, nahiz eta oraindik tokiarekin baduzuen zalantzaren bat. Guk, beti hitz egin den tokia, aldatzea proposatzen baduzue, herri galdeketa bat egitea eskatzen dizuegu, herriak erabaki dezan, berak erabaki zuen parke horren kokapena.

Beraz gerakin horretako kopururik handiena, honelako ekintzetan erabiliko genuke, hau da, parte hartzean.

Beraz gure taldeak berriz ere garbi erakusten du, gehiago biltzearen aldekoak garela, gero Azkoitiarren onuran gastatu ahal izateko.

FacebookTwitterGoogle+

UDAL BILKURA 2017-05-31 AZKOITIA BAI

Hor doakizu gure taldeak esan eta bozkatutakoa, 2015-05-31 ko Udal Bilkuran:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

 

Ados.

 

 

2.- Inazio Iriarte kaleko galtzada azpian kokaturiko bi lokalak ofizioz berreskuratzea.

 

Badirudi ez dagoela eztabaidarik eta bertako jabeek ere ez dutela eragozpenik jarri. Dagoeneko aparkaleku kontu horiek zuzendu diren jakin nahi genuke, baina dena den, gure aldeko bozka.

 

 

3.- Azkoitiko Udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko 2017rako Programa-Enplegu planaren (2 fasea) hasierako onespena.

 

Garbi dago lan dezente dagoela hau denaren atzean, eta udaletxearen antolamendua eta baliabideak arrazionalizatzea dela xede nagusia. Hemen, Udaletxean, egun osoa pasatzen duzuenok dakizue, guk baino hobeto, zer hutsune dauden eta nola eman behako zaien erantzun egokiena, beraz guk ez dugu oztoporik jarriko eta alde bozkatuko dugu.

 

4.- Alokairua sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitia Lantzen, S.A.-ren aldeko kudeaketa aginduaren onespena.

 

Lehenik aipamen bat, pasa den hileko osoko bilkuran, guk, Azkoitia Lantzenen aldaketan eskatzen duguna , legezkoa ez dela esan baitzigun alkate jaunak. Guk, garbi gelditu dadin , Azkoitia Lantzeneko estatutuak aldatzeko eskaera egiten ari gara behin eta berriz, ahal den pertsona adituenak, bertan dauden arazo larriak, ahal bezain ongien konpondu ditzaten. Gure taldean ni baino adituagoak badaude arlo honetan, eta estatutuak aldatuko balira, batzorde horietara joateko modua izango luketenak. Beraz, guk eskatzen duguna estatutuen aldaketa da, eta hori, uste dut, Azkoitia Lantzeneko kideen esku dagoela, hau da, gure esku, beraz legezkoa izango litzatekeela iruditzen zait.  Eta puntu honetan, bestela, ados.

 

 

5.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 3 zenbakiko espedientearen onespena.

 

Udaleko kontu-hartzaile taldearekin konfiantza osoa dugu eta beti legedia errespetatzen saiatzen direla jakin badakigu dagoeneko, baina pare bat kontuk harritu gaitu eta argitzea nahi genuke. Batez besteko ordainketa epeak 30 egunekoa izan behar luke, eta badirudi udaletxe honetan, ordainketa horiek 5 egun beranduago egiten direla, eta ordaindu gabekoetan ere, 26 eguneko epera iritsi garela dagoeneko datuen arabera. Ez dakigu ordainketa potoloren bat dagoen egiteko 500.000€ ko egin gabeko ordainketa horietan edo beste arrazoiren bat dagoen, beraz momentuz abstenitu egingo gara.

 

 

6.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Legezko Ordezkarien Erroldara sarbidea izateko D-7 eranskinaren onespena.

 

Era honetan datu horiek kontsultatzeko eskubidea ematen badigu, ados

 

 

7.- Azkoitiko Bake Epaile titularra eta ordezkoaren hautaketa jardunbideari hasiera ematea.

 

Gure aldetik, eta baldintza hauek beteko direlakoan aldeko bozka.

 

 

8.- Azkoitiko Udala eta Izenpe, S.A.-ren arteko Lankidetza Hitzarmenaren onespena.

 

Herritarrek teknologia berriak eskuragarri izan ditzaten, egin beharreko aurrerapausoa dela deritzogu, nahiz eta sarean edozer datu zabaltzeak, azken bolada honetan dakartzan arazoak azpimarratu behar diren ere. Dena den, konfidentzialtasun osoarekin egingo diren itxaropenez ados.

 

 

 

 

9.- 2018 urtean lan ondorioetarako Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.

 

Udaletxeko langileak ados badaude, guk ez diogu eragozpenik jarriko.

 

 

10.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

12.- Galde-erreguak.

 

– Azkenik kupoak zer eragin izango du guregan?

– Etxe bizitza saltzearekin kobratutako plusbalioak zenbat diren badakigu? Bueltatu beharko direnak soilik.

FacebookTwitterGoogle+

Udal bilkura 2017-02-22

Azkoitia Bai  

Data: 2017-02-22

 

Udal bilkura

 

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados.

 

2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 25. eremuan –Basarte- kokaturiko lursailari buruzko Hitzarmen Urbanistikoaren hasierako onespena.

Udaletxeko idazkari eta teknikoen arabera, eremu honetan hasieratik dauden akats batzuek zuzentzea besterik ez da, orain, eraikina handitzera doazenean, azaldu direnak. Gure aldetik, lursail horri dagozkion datuen zuzentze eta eguneratzeari ez diogu eragozpenik jarriko, batzordeetan azaldu diguten bezala hori besterik ez bada. Beraz aldeko bozka.

 

3.- Azkoitiko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituen ordenantza erregulatzailearen hasirako onespena.

Ordenantza denek izaten dituzte hasieran akatsak eta tokatzen ez zaien batzuk, hutsune hauek aprobetxatuz, laguntzak jasotzen dituzte. Laguntza hauen xedea errespetatuz eta benetan behar dutenei laguntzeko aldaketak direla ikusirik, gure baiezko bozka.

 

4.- Azkoitiko Udaleko izapideen eskuliburua egiteko HAEE eta EUDEL-ekin hitzarmenaren onespena.

Herritarren onurarako eta dagoena modernizatu eta erraztuko duen itxaropenez ados.

 

5.- Azkoitiko Udala Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea.

Hemen jartzen duenez, udalak bere gain konpromiso batzuk hartu behar ditu eta batik bat, puntu batek harritu gaitu, eta honela dio:

“e) Gida metodologikoak eta herritarren partaidetzarako onuragarriak izango

diren beste edozein baliabide edo tresna proposatzea, bereziki partaidetzazko

aurrekontuen ereduak eta estrategiak diseinatzea.”

2017ko aurrekontuak onartu berriak dira, eta aurrekontu parte hartzailetan ez zenutela sinesten esan zeniguten behin eta berriz. Beraz harrituta utzi gaitu zuen partetik konpromiso hau hartzeak eta badirudi, aholku edo agindua, nondik datorren indar ezberdina duela eta nahiz eta behin eta berriz independenteak zaretela aldarrikatu, zuen gainetik txotxongiloak bezala erabiltzen zaituzten norbait dagoela. Dena den, nahiz eta honelako konpromisoak aspaldi gaindituta izan behar genituen, zuen partetik, aurrerapauso bat  dela deritzogu eta ez gara izango gu, arlo honetan, oztopoak jarriko dituen taldea, beraz animo!, jarraitu horrela eta noski gure aldeko bozka.

 

6.- Udalerriko Toponimian Egurbideola baserri izenaren zuzenketa onartzea.

Jatorriko toponimia Egurbidetorrea bada, guk ez dugu beste ezer eranstekorik, beraz ados.

 

7.- EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz aurkeztutako Adierazpenak.

Gure erantzuna badakizue.

Egun hau urtero iristen da eta urtero egiten dira horrelako mozioak udal bilkuran, baina urtean zehar egiten ditugun batzordeetan ez dut, gai honetan, jarrera berezirik ikusten.

Beraz, beti bezala, taldekideak informatu eta bakoitzak ikusiko du, egun horretan izaten diren ekintzetan parte hartuko duen ala ez eta hemen eta orain, berriro ere esan, nahi duzuenean jarriko garela lanean.

Dagoeneko, baten baina gehiagotan bota dizuet denoi konbitea, gai hau guretzat ere oso garrantzitsua dela eta besterik ez bada ere, denok adosturiko aipamen bat egin behar genukeela hilero, baina oraindik ere erantzunaren zain nago.

Gero niri esango didazue protagonismoa nahi dudala, baina horrelako egunak aprobetxatuz, zuek hartzen duzuela iruditzen zait niri.

Gu puntu honetan eta hurrengoan abstenitu.

 

8.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Guernica” Gernikara.

 

9.- Udal kontu-hartzaileak 2016 ekitaldian formulatutako eragozpenen aurkako desadostasunen berri ematea.

 

10.- Behin betiko onespenen berri ematea.

 

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

 

12.- Galde-erreguak.

Hilero bezala gure aipamen berezia matxismoaren aurka eta mozioak mozio, gu, beste askotan errepikatu dugun bezala, prest, denon artean, gai honen bueltan, lanean jartzeko eta beste arlo askotan bezala, denon adostasuna erakusteko, nahiko errez lortuko genukeela iruditzen baitzait, baina ez gaur bakarrik, urte osoan baizik. Eta nola ez aipamen berezia eta doluminak Tolosan bortxatua izan den, neska horri eta baita bere familiari ere.

FacebookTwitterGoogle+

Erabakia gainean (4.atala)

2016-12-22ko Ogasun batzordea iritsi zen eta Udal gobernuari, PNV/EAJri tokatzen zitzaion beraien azken erabakien berri ematea. Hiru aldaketekin etorri ziren:

 

IZENA/DENOMINACION ZENBATEKOA ZENBATEKOA ZENBATEKOA
  2016 2017 2017_(A)
Liburutegiaren kontserbazioa/Conservación  biblioteca 3.000,00 5.000,00 10.000,00
Emakumeen berdintasunerako egitasmo estrategikoa ezartzeko jarduerak 18.000,00 21.500,00
Topografia altxaketak/Levantamientos topográficos 52.500,00 44.000,00

 

 

Baina guk azken egunerarte ez dugu etsitzen eta batzorde honetan ere ahalegindu ginen. Gure taldeak parte hartzeari ematen dion garrantzia kontutan izanik, honako proposamena egin genion udal gobernuari:

 

Gure taldeak udaletxe honetan pisu handia ez duela badakigu, baina azken idatzian ikusi duzue guretzat parte hartzeak duen garrantzia. Beraz, herritarrek parte hartze bidez, erabaki zuen parke estalia, 2017an egingo duzuela agintzen badiguzue, gure ezezko bozka abstentzioagatik aldatzeko prest egongo ginateke.

 

Kontutan izan, ez garela ezer berririk eskatzen ari, beti esan baitigute estalki hori egiteko asmoa dutela. Guk 2017an egiteko konpromisoa besterik ez genion eskatzen, gure taldeak herritarrak erabakitakoari ematen baitio lehentasun eta garrantzirik handiena.

Ba, hala eta guztiz, ez ziren konpromiso hori hartzeko gai izan eta han, berriro ere non azaldu ziren  parte hartzean ditugun ezberdintasunak.

 

Dena den azken batzordea 2016-12-22an ospatu zen eta plenora emango genuen bozka zehaztu aurretik, beste batzordeetan jorraturiko puntu bat garbi utzi nahi izan genuen. Dakizuen bezala (aurreko atalak jarraitu badituzue), gure zenbakietan 42.500€ko soberakina zegoen.

Bildukoei garbi utzi genion berriro ere, guretzat oposizioko liberatuak herritarrarentzat duen garrantzia kontutan hartuta, diru hori pertsona horretan erabiltzeko prest egongo ginatekeela eta ea berandu baino lehen animatzen diren, beraiek baitute lehen aukera, naiz eta aurrera pauso hori ematen ez badute gu ere ahaleginduko garen (Bildukoek ezin izan zuten batzordera joan, baina batzordea bukatu ondoren egon ginen beraiekin).

 

Eta bukatzeko, dagoeneko gure bozka garbi dagoela suposatu dezakegu, ez?

 

Dena den, beti bezala, guk plenoan esandako dena Maxixatzeneko komunitatean irakurri ahal izango duzue eta ea datorren aurrekontuei begira, denon artean, lan hobea egiteko kapaz garen, pena merezi du eta. Eta ez ahaztu denon artean gauza asko egiteko kapaz garela, beraz animo!!! eta gabon zoriontsuak pasa dituzuelakoan, urte berria (aurrekontu berriekin) ondo hasi.

FacebookTwitterGoogle+